YouVersion Logo
Search Icon

GALAZIARREI 1

1
Agurra
1Nik, Paulok#Paulo apostolua 1 Ko 1,1+., ez giza aginduz edo izendapenez, Jesu Kristoren eta hau hildakoen artetik piztu zuen Jainko Aitaren izendapenez baizik apostolu#1,1 apostolu: Bere egitekoaren jatorria adierazi nahi du Paulok hitz honekin: gainerako apostoluak bezala, Kristo berpiztuak bidali du bera ere. naizen honek, 2eta nirekin diren senide guztiek Galaziako#1,2 Galazia: Galazia lurraldea, gaur egun Turkiako hiriburu den Ankara eta beronen inguruari zegokion g.g.b. eliz elkartekooi idazten dizuegu. 3Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea#grazia eta bakea Erm 1,7+.. 4Jesu Kristok#Jesu Kristok bere burua eman zuen Erm 5,6-8+. mundu gaizto honetatik gu askatzeko Eg 2,40; 1 Jn 5,19., Jainko gure Aitak hala nahirik, bere burua eman zuen gure bekatuengatik, oraingo mundu gaizto honetatik#1,4 mundu gaizto honetatik: Mundu hitzak hemen zentzu negatiboa du; bekatuaren menpe dagoen eta balio okerretan oinarrituriko gizartea da. Kristoren askapenak garaitu du dagoeneko oraingo mundu hau. gu askatzeko. 5Berari aintza menderen mendetan! Amen.
SARRERA (1,5-10)
Kristoren berri ona bat bakarra
6Harriturik nago Kristoren onginahiaz dei egin zizuena baztertu eta beste berri on batera#1,6 beste berri on batera: Paulok hots egiten duen berri onaren kontrako mezuak juduzale-kutsua du: alegia, Jainkoaren onginahiaren eta doako salbazioaren berri onaren aurkakoa da. zein bizkor aldatu zareten ikusiz.#Jainkoak deituak 1,15; 5,8; Erm 1,6. 7Ez dago, ordea, beste berri onik; baina badabiltza hor norbaitzuk zuek nahasten eta Kristoren berri ona goitik behera irauli nahian.#zuek nahasten dabiltzanak Eg 15,1.24. 8Beraz, norbaitek, ni neu nahiz zeruko aingeruren bat izanik ere, hots egin nizuena ez beste berri on bat hots egiten badizue, izan bedi madarikatua#1,8 madarikatua: H.h., anatema; ik. Erm 9,3 oh.. 9Lehen ere esana berriro diotsuet orain: madarikatua, hartu duzuen berri ona ez beste bat hots egiten dizuena!#beste berri on bat hots egiten 2 Ko 11,4. madarikatua Erm 9,3+.
10Gizakien onespena bilatzen ote dut ala Jainkoarena#Jainkoaren onespena bilatu 1 Ts 2,4.? Gizakiei atsegin ematen saiatzen ote naiz? Oraindik gizakiei atsegin eman nahian banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari izango.
PAULO BERE APOSTOLUTZAREN ALDE (1,11—2,14)
Kristoren agerpena Paulori
11Jakin behar duzue, senideok, nik hots egin dizuedan berri ona ez dela gizakien asmakizuna, 12ez bainuen inongo gizakirengandik hartu edo ikasi: Jesu Kristok agertu zidan.#Jesu Kristok agertu zidan 1,1.15-16; Mt 16,17.
13Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zein gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza#Paulo Elizaren pertsegitzaile Eg 8,3; 22,4-5; 26,9-11; 1 Ko 15,9; Flp 3,6., berau suntsitu nahirik. 14Judaismoaren baitan, neure adineko herritar askori aurrea hartzen nion, arbasoen ohiturak betetzen askoz sutsuago bainintzen#arbasoen ohiturak betetzen sutsua Eg 22,3; Flp 3,5-6..
15-16Baina Jainkoak, jaio baino lehen#1,15-16 jaio baino lehen: H.h., neure amaren sabeletik; apostolutzarako bere deia adierazi nahiz, Jeremiasek bere profeta-deia adierazteko darabiltzan hitzetara jotzen du Paulok. aukeratu#jaio baino lehen aukeratua Is 49,1; Jr 1,5; Erm 1,1. bere Semea agertu Eg 9,3-6; 22,6-10; 26,13-18. berri ona jentilei adierazteko 2,7; Eg 22,21. eta bere onginahiaz dei egin zidanak, gogoko izan zuen bere Semea niri agertzea, beronen berri ona jentilei adieraz niezaien. Nik, orduan, ez nion hezur-mamizko inori aholkurik eskatu, 17ezta ni baino lehenagotik apostolu zirenen bila Jerusalemera igo ere, baizik eta berehala Arabiara abiatu#1,17 Arabiara abiatu: Paulo Arabiara abiatu, bakardadean bizitzeko ez, baizik jentilei berri ona hots egiteko abiatu zen (ik. Eg 9,20). nintzen; gero, berriro Damaskora itzuli.
18Handik hiru urtera Jerusalemera#Paulo Jerusalemen Eg 9,26-30. igo nintzen Pedro ezagutzera, eta hamabost egun egin nituen berarekin. 19Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago#Santiago Eg 12,17+.#1,19 Santiago: Ik. Eg 12,17 oh. izan ezik. 20Jainkoa dut lekuko ez diodala gezurrik idazten dizuedan honetan.
21Gero, Siria eta Zilizia eskualdeetara joan nintzen. 22Judeako eliz elkarteek ez ninduten oraindik begiz ezagutzen. 23Entzun, bai, entzuna zuten lehengo pertsegitzaile hura garai batean suntsitu nahi izan zuen sinesmena zabaltzen ari zela orain. 24Eta niregatik Jainkoa goresten zuten.

Currently Selected:

GALAZIARREI 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy