YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 8

8
Idolatria Jerusalemgo santutegian
1Seigarren urtean#8,1 Joiakinen erbestealdiko seigarren urtea da, K.a. 592-591a., seigarren hilaren bostean, Judako erbesteratuen arduradunekin batera neure etxean eserita nengoela, Jainko Jaunaren indarra jabetu zen nitaz.#Jaunaren indarra jabetu 1,1-3+.
2Gizaki-antzeko#8,2 Gizaki-antzeko: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak suaren antzeko dio, baina aldaketa txiki baten arazoa da (ik. 1,26-27). irudi bat ikusi nuen: gerrialdetik behera suzkoa zen; gerrialdetik gora metal goriaren distira bezalako argitasunez inguratua.#Gizaki-antzeko 1,26+. 3Esku-antzeko zerbait luzatu eta iletik heldu zidan; Jaunaren espirituak airean altxatu ninduen eta, Jainkoarengandiko ikuskaritan, Jerusalemgo tenplura eraman, iparraldera jotzen duen barneko atearen ondora; bertan zegoen Jaunari iraingarri eta jasanezin zitzaion idoloa#8,3 Jaunari iraingarri eta jasanezin zitzaion idoloa: H.h., jelosiaren idoloa, jelosia pizten duena; Jaunak ezin du jasan herriaren idolatriazko jarduera. Ez da erraza idoloak zein jainko irudikatzen duen jakitea; agian, 14. tx.eko Tamuz..#espirituak eraman 3,14+. idolo iraingarria Dt 32,21. 4Eta han agertu zitzaidan Israelen Jainkoaren aintza, haranean ikusia nuena bera.#Jainkoaren aintza 1,28+. 5Esan zidan: «Gizaseme, jaso begiak iparralderantz». Iparralderantz begiratu eta aldarea dagoeneko atariaren iparraldera, sarreran, Jaunari jasanezin zitzaion idolo hura ikusi nuen. 6Orduan, esan zidan: «Gizaseme, ikusten duzu zertan ari diren? Ikusten Israel herriak hemen egiten dituen higuingarritasunak, ni neure santutegitik alde egitera behartuz? Baina higuingarritasun handiagoak ere ikusiko dituzu oraindik».#Jaunak santutegitik alde egin 9,3; 10,18; 11,22-23. Ik. 43,2-5.
7Gero, atariko sarrerara eraman ninduen. Horman zirrikitu bat ikusi nuen. 8Esan zidan: «Gizaseme, zulatu horma hortxe bertan». Zulatu nuen horma eta irekidura bat egin zen. 9Orduan, esan zidan: «Sartu eta ikusi hauek hemen egiten ari diren higuingarritasun izugarriak». 10Sartu eta mota guztietako narrasti#8,10 narrasti: Legearen arabera kutsatuak dira, eta ukitzen dituena ere kutsatu bihurtzen da (ik. Lb 20,25). eta piztia nazkagarrien irudiak eta Israel herriko idolo guztiak ikusi nituen horman marraztuta, inguru guztian. 11Israel herriko hirurogeita hamar arduradun, Xafanen seme Jaazanias erdian zela, irudi haien aurrean zeuden nor bere intsentsu-ontziarekin, eta intsentsuaren lurrina gora zihoan. 12Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, ikusten al duzu Israel herriko arduradunek ilunpetan egiten dutena, bakoitza bere irudi marraztuen gelatxoan dagoenean? Esaten dute: “Ez gaitu Jaunak ikusten; bertan behera utzi du Jaunak herrialde hau”».#Ez gaitu Jaunak ikusten 9,9; Is 29,15; Sal 10,11; Jb 22,13. 13Eta erantsi zidan: «Ikusiko duzu oraindik hauek baino higuingarritasun handiagorik».
14Jaunaren etxearen iparraldeko ate ondora eraman ninduen; han emakumeak zeuden eserita Tamuz#8,14 Tamuz: Udaberriko landaretzaren jainkoa zen, jatorriz Mesopotamiakoa. Urtero ospatzen zen udaren hasieran haren omenezko dolua, jainkoaren errituzko heriotza. jainkoarengatik dolu egiten. 15Esan zidan Jaunak: «Ikusten al duzu, gizaseme? Bada, ikusiko duzu oraindik hau baino higuingarritasun handiagorik».
16Jaunaren etxeko barne-atarira eraman ninduen eta, tenpluko sarreran, atalondo eta aldare artean, hogeita bosten bat gizon ikusi nituen, bizkarrez Jaunaren tenplurantz eta aurpegiz ekialderantz; ekialderantz ahuspezturik, eguzkia gurtzen ari ziren.#eguzkia gurtu 2 Erg 21,5; 23,5.11. Ik. Dt 4,19; 5,8. 17Esan zidan Jaunak: «Ikusten al duzu, gizaseme? Eta hemen egiten dituzten higuingarritasunekin Juda herriak aski ez balu bezala, indarkeriaz betetzen dute herrialdea, ni are gehiago irainduz. Begira nola eramaten duten erramua sudurreraino#8,17 Idolatriazko usadio bat aipatzen da.! 18Bada, neuk ere suminez jokatuko dut; ez diet errukirik izango, ezta barkatuko ere; oihu handiz egingo didate dei, baina ez diet entzungo».#Jaunak errukirik ez 5,11+.

Currently Selected:

EZEKIEL 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy