YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 27

27
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, kanta zuk ere erosta Tirori:
3«Oi Tiro, itsas portuetako erregina,
itsas herri askorekin
merkataritzan aritzen zaren hori,
honela diotsu Jainko Jaunak:
Oi Tiro,
“Ezin ederragoa naiz”
esan zenuen;
4itsasoan jaun eta jabe zinen,
ontzi eder bat bezalakoa
eraiki zintuzten zeure egileek:
5Senir-eko#27,5 Senir: Hermon mendiaren beste izen bat (ik. Dt 3,9). zipresez
egin zizuten zurajea,
Libanoko zedroz goi-masta;
6Baxango#27,6 Baxan: Genesaret aintziraz ekialdeko lurraldea. haritzez arraunak,
boliz tartekaturiko
Zipreko zipresez zubia;
7haize-oihalak, zure ezaugarri
zirenak, Egiptoko liho bordatuz;
zure gainestalkiak
Elixa uharteetako purpura
eta gorriminezko oihalez.
8Sidon eta Arbadeko#27,8 Sidon eta Arbad: Feniziar kostaldeko hiriak, Tirotik hurbil. jendea
zenuen arraunlari,
eta zeure gizonik trebeenak,
oi Tiro, lemazain.
9Bibloseko artisau trebatuenak
zenituen zeure itsas arotz;
itsasontzi guztietako marinelek
erosten zizuten merkantzia.
10«Pertsia, Lud eta Put#27,10 Lud eta Put: Afrikako lurraldeak, Etiopiatik hurbil, sarritan elkarrekin aipatzen direnak (ik. 30,5; Is 66,19 eta oh.). herrialdeetako gerlariak zeneuzkan zeure armadan, babeski eta buru-oskolak zintzilikatuz apaintzen zintuzten. 11Arbadeko gizonak, zure armadarekin, zure harresietan zeuden zainketan, eta Gamad-ekoak#27,11 Gamad: Toki ezezaguna. zure dorre-gainetan. Beren babeskiak zure harresietan zintzilikatzen zituzten, inguru guztian, zure edertasuna bikainduz.
12«Tarsiseko#27,12 Tarsis: Ez dago argi zein toki den; Espainiako Tartesos izan daiteke (ik. Is 23,6; Jon 1,3 eta oh.). jendeak zurekin egiten zuen salerosketan, hain ugaria baitzen zure aberastasuna, eta zeure salgaien truke zilarra, burdina, eztainua eta beruna ematen zizkizuten.#Tarsiseko jendeak zurekin salerosketa Is 23,1. 13Grezia, Tubal eta Mexek-eko#27,13 Tubal, Mexek: Asia Txikiko lurraldeak (ik. 32,26; 38,2). jendea ere bezero zenuen, eta esklaboz eta brontzezko tresnez ordaintzen zizuten. 14Bet-Togarmakoek#27,14 Bet-Togarma: Seguruen Armenia da (ik. 38,6). ibiltzeko edo garraiorako zaldiak eta mandoak ekartzen zizkizuten. 15Dedangoak#27,15 Dedan: Edomen hego-ekialdera zegoen arabiar lurraldea. ere bezero zenituen; itsas herri askok zurekin egiten zituen tratuak, boliz eta ebanoz ordainduz. 16Aramgoek#27,16 Aram: Antzinako itzulpenek Edom dakarte Aram-en ordez. zure eskulan ugariak erosten zituzten eta trukean esmeraldak, purpurazko oihalak, bordatuak eta lihozko ehunak, koralak eta errubiak ematen zizkizuten. 17Judak eta Israelek ere zurekin egiten zuten salerosketan, eta Minit-eko garia, artatxikia#27,17 Minit: Jatorriz amondar lurraldeko toki baten izena (ik. Ep 11,33), gari-mota baten izen bihurtu zen. artatxikia: Antzinako siriar itzulpenaren arabera; hebreerazko hitza ezezaguna da., eztia, olioa eta erretxina usaintsua ematen zizkizuten ordainetan. 18Damaskokoek ere produktu asko, mota guztietako ondasunak, erosten zizkizuten, eta Helbongo ardoz eta Tzahar-eko#27,18 Damasko: Siriako hiriburua. Helbon: Damaskoren iparraldeko lurraldea, bere ardoagatik ezaguna. Tzahar: Ez da beste inon aipatzen Biblian. artilez ordaintzen zizuten. 19Uzal eskualdetik#27,19 Uzal eskualdetik: Jatorrizkoak Dan eta Jaban, Uzaltik dakar, baina testua hondatua dago. Uzal, hurrengo tx.eko Kedar (ik. Is 21,16), Saba eta Raema (ik. Has 10,7) bezala, Arabiako leinua zen. burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara. 20Dedangoek zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten. 21Arabiakoek eta Kedarko printze guztiek zurekin egiten zituzten tratuak, arkume, ahari eta akerrak salerosiz. 22Saba eta Raemako merkatariak ere bezero zenituen, trukean lurrinik onenak, mota guztietako harribitxiak eta urrea emanez.#Sabako aberastasunak 1 Erg 10,10. 23Haran, Kane eta Eden hirietakoek, Sabako merkatariek, Axur eta Kilmad#27,23 Haran, Kane, Eden: Eufrates ibai ondoko hiriak. Kilmad: Toki ezezaguna; seguruen, Tigris ibai ondoan, Axur-tik hurbil zegoen hiria. hirietakoek ere zurekin egiten zituzten tratuak. 24Zure azoketara luxuzko jantziak, purpurazko soingainekoak, bordatuak, kolore anitzeko tapizak eta soka txirikordatuak ekartzen zituzten.
25«Itsas zabaleko ontziek
garraiatzen zituzten
zure merkantziak.
Aberastasunez bete-beteriko
ontzia bezalakoa zinen
itsasoaren erdian;#Itsas zabaleko ontziak Is 2,16; 23,1; Sal 48,8.
26arraunlariek ur handitan barrena
eraman zintuzten,
baina ekialdeko haizeak
suntsitu egin zaitu
itsasoaren erdian.#ekialdeko haizea 17,10; Ir 14,21; Jr 18,17; Os 13,15.
27Zure aberastasunak,
merkantziak eta salgaiak,
zure marinel eta lemazainak,
zure itsas arotz,
merkatari eta gerlariak,
daramazun tripulazio guztia,
itsasoaren erdian urperatuko dira
zeu hondoratzean.#Ik. Ap 18,11-19.
28Zure marinelen deiadar-hotsaz
dardara egingo du
itsasertzeko jendeak.
29Arraunlari guztiek
bertan behera utziko dute ontzia,
marinel eta itsasgizonak
lehorrean geldituko dira.
30Deiadar egingo dute zuregatik,
garratz egingo garrasi,
errautsez burua estali
eta lurrean iraulkatuko.#atsekabe-zeinuak Jb 1,20+.
31Burua soilduko dute zuregatik
eta dolu-jantzia hartuko soinean;
bihotz-saminez egingo dute negar,
aiene egingo garratz#27,31 30-31 tx.etan zenbait dolu-keinu adierazten dira (ik. 24,17 eta oh.)..
32Hileta joko dute zuregatik,
eresi hau kantatuz:
“Nor Tiroren pareko,
itsas erdian gotorleku
zenaren pareko?”
33Zure merkantziak lehorreratzean,
herri asko hornitzen zenuen;
zeure ondasun
eta merkantzia ugariz
munduko erregeak
aberasten zenituen.
34Orain itsasoak suntsiturik zaude,
urpean galdurik, zure merkantziak
eta tripulazio guztia ere
hondoratuta.
35Itsas herrietako jendea
txunditurik dago zuri gertatutakoaz,
erregeak ere izuak jota,
aurpegia zurbil.
36Zu ikustean, atzerriko merkatariak
harri eta zur gelditzen dira,
beldurgarria baita zure patua:
zureak egin du betiko!»

Currently Selected:

EZEKIEL 27: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy