YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 21

21
Ezpata Jerusalemen aurka
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, itzuli hegoaldera eta mintza harantz begira; hitz egin nire izenean hegoaldeko basoaren#21,2 hegoaldeko basoa: Zuzenean, Judako hegoaldeko basamortua, Negev, aipatzen da, baina segur aski Juda herrialde osoa adierazten da (ik. 3. tx.). Halere, atal osoaren testuak puntu ilun asko ditu. kontra. 3Esaiozu entzuteko nik, Jainko Jaunak, adierazten diodan mezua: Horra, sua piztuko dut zure erdian, eta zuhaitz guztiak, heze nahiz ihartuak, irentsiko ditu; sugarra ez da itzaliko, eta den-dena hartuko du suak, hegoaldetik iparralderaino.#sua piztuko basoan Is 9,17-18; 10,16-19; Jr 21,14; Sal 83,15-16. heze nahiz ihartuak 17,24; Lk 23,31. 4Bizidun orok ikusiko du nik, Jaunak, piztu dudala eta ez dela itzaliko».
5Nik esan nion: «Ai Jainko Jauna! Zera ari dira nitaz esaten: “Ez al da hori beti parabolak kontatzen ari dena?”»
6Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 7«Gizaseme, itzuli Jerusalemerantz eta mintzatu toki santuei begira; hitz egin nire izenean Israel lurraldearen kontra. 8Adierazi Israel lurraldeari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zure aurka nator; ezpata zorrotik atera eta guztiak, zintzo nahiz gaizto, garbituko ditut.#ezpata (gerra) 11,8; 14,17; 21,25.33; 29,8; 32,20; 38,21; Jr 12,12. Ik. 5,12+. 9Zintzoak nahiz gaiztoak garbitu behar ditudalako, bizidun ororen aurka aterako da ezpata zorrotik, hegoaldetik iparralderaino. 10Eta bizidun orok jakingo du nik, Jaunak, atera dudala ezpata zorrotik eta ez dela bertara itzuliko.
11«Eta zuk, gizaseme, egin negar eta intziri beraien aurrean, bihotza hautsia eta samindua bazenu bezala. 12“Zergatik ari zara negar-zotinka?” galdetzen dizutenean, erantzun: Laster iritsiko den albiste batengatik. Orduan, bihotz orok huts egingo du, beso guztiak erori, barne-indarrek porrot egingo eta belaunek dar-dar. Eta begira, badator, berehala gauzatuko da. Nik, Jainko Jaunak, esana».
13Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 14«Gizaseme, hitz egin nire izenean nire, Jainko Jaun honen, mezua adieraziz:
«Ezpata! Ezpata zorrotza
eta ongi leundua!
15Sarraskia egiteko zorroztua,
distira botatzeko leundua#21,15 leundua: Jatorrizkoak beste bertso bat dakar, 7 hitzekoa, guztiz ulertezina. Antzinako itzulpenek ere ez dute argitasunik eskaintzen. Honela dio h.h.: Poztu egingo al gara? Nire semearen aginte-makilak zuhaitz oro mespretxatzen du..
16Leuntzera bidali zuten
eskuan hartu baino lehen;
zorroztu egin dute ezpata
eta leundu,
borreroaren eskuan ipintzeko.
17Egin garrasi eta ulu, gizaseme,
nire herria zigortzeko baita ezpata,
Israelgo printze guztiak zigortzeko,
printzeak herriarekin batera.
Beraz, jo bularra saminez,
18probaldia baita#21,18 Hemen ere jatorrizkoak zortzi hitz eransten ditu, ulertezinak: Eta zer, aginte-makila mespretxagarririk ere ez balego?.
Honela diot nik, Jainko Jaunak.
19Zuk, gizaseme, hitz egin nire izenean
eta egin txalo.
Ezpatak behin, bitan,
hirutan joko du;
harrapaturik dauzka
hilketarako ezpatak,
triskantza handirako ezpatak.
20Bihotzei dar-dar eragiteko
eta hildako ugari egon dadin,
ate guztietara zuzendu dut
ezpata sarraskitzailea,
distira botatzeko egina,
sarraskirako leundua.
21Ezpata zorrotz hori,
jo ezker-eskuin#21,21 Tx.aren lehen bi lerroak ilunak dira eta itzulpena eztabaidagarria.,
jarri zeure ahoa edonon.
22Nik ere egingo dut txalo
eta neure sumina
azkeneraino hustuko.
Nik, Jaunak, hitz egin dut».
Babiloniako erregearen ezpata
23Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 24«Zuk, gizaseme, marraztu bi bide, Babiloniako erregearen ezpata etor dadin. Herrialde bakar batetik irtengo dira bi bideak. Bide bakoitzaren hasieran jarri seinale bat, ezpatak zein hiritara joan behar duen adieraziz: 25bata, amondarren Raba#21,25 Raba: Amondarren hiriburua, Jordanez ekialdean. hirira; bestea, Judako Jerusalem hiri gotortura. 26Babiloniako erregea gelditu egin da bidegurutzean, bi bideen hasieran, etorkizunari buruz galdegiteko: geziak astindu ditu, idoloei kontsulta egin eta abere-erraiak aztertu#21,26 Jentilen arteko hiru jardunbide aipatzen dira, jainkoen nahia eta geroa asmatzeko erabiltzen zirenak.. 27Eskuinean dauka Jerusalemera seinalatzen duen gezia. Beraz, eman sarraskirako agindua, bota guda-irrintzia, jarri eraso-tresnak ateen kontra, eraiki lubetak eta eraso-dorreak.#erasoa 4,2-3; 26,8-9; Jr 32,24; 1 M 6,20.51. 28Jerusalemdarrei gezurrezkoa iruditu zitzaien iragarpen hau, hitzarmena egina baitzuten babiloniarrekin#21,28 hitzarmena egina baitzuten babiloniarrekin: Ik. 17,13-15; baina testua nahiko iluna da.; baina Babiloniako erregeak beren errua aurpegiratuko die, eta preso hartuko. 29Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Zeuek salatu duzue zeuen errua eta agerian jarri zeuen hobenak; zeuek nabarmendu dituzue zeuen bekatu eta egintza txarrak; zeuen buruak salatu dituzue; horregatik, preso hartuko zaituztete bortxaz. 30Zuri dagokizunez, Israelgo printze#21,30 Israelgo printze: Sedekias da; 597tik 587ra izan zen Judako errege; halere, Ezekielek ez dio sekula errege titulua ematen., gaizkile zital hori, heldu da zure ordua, azken zigorraren eguna. 31Hau diot nik, Jainko Jaunak: Ken diezaiotela durbantea, kendu koroa; ezer ez da lehen bezala izango: behekoa goratua eta goikoa beheratua izango da.#goratua/beheratua 17,24+. 32Hondamendia! Hondamendia! Sekula gertatu ez den bezalako hondamendi bihurtuko dut dena; baina hau ez da gertatuko nik zigor-epaia betetzeko baimendu dudana#21,32 baimendu dudana: Nabukodonosor Jainkoaren tresna edo baliabide da Israel zigortzeko (ik. 23,23-24). heldu arte.#baimendu dudana heldu arte Has 49,10.
Ezpata amondarren aurka
33«Zuk, gizaseme, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua, Israeli iseka egiten dioten amondarren kontra#21,33 amondarren kontra: Ezpatari markatu zitzaion bigarren jomuga betetzen da orain (ik. 25. tx.). Amondarrak Israelen betidaniko etsaiak ziren.: Ezpata! Ezpata! Zorrotik kanpo zaude sarraskirako, leundua distira botatzeko.#amondarren aurka 25,1-7; Am 1,13+. 34Ikuskari faltsuak eta gezurrezko iragarpenak dituzte zuri buruz. Erabil zaitzatela gaizkile maltzurren lepoak ebakitzeko, iritsi baita horien ordua, azken zigorraren eguna.
35«Ezpata, itzuli zorrora! Egina izan zinen lekuan epaituko zaitut, zeure sorterrian. 36Neure amorrua isuriko dut zure gain; neure haserrearen sua bidaliko dut zure aurka, eta suntsitzaile amorratua den jende basatiaren esku utziko zaitut. 37Suak irentsiko zaitu, zure odola zure herrialdean zabalduko da eta ez da zutaz inor oroituko. Nik, Jaunak, hitz egin dut».

Currently Selected:

EZEKIEL 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy