YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 16

16
Herriaren desleialkeriaren historia
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna:#Herriaren desleialkeriaren historia 20; 23; Is 1,21; Jr 2,2; 3,6-11; Os 1—3. 2«Gizaseme, ohartarazi Jerusalem bere jokabide higuingarriaz. 3Adierazi berari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Jerusalem! Kanaandarra zara jatorriz eta jaiotzaz; aita amortarra zenuen, ama hitita#16,3 amortarra, hitita: Ik. Has 10,15-17; 15,20-21; askotan hitita hitzak Kanaango populazioa adierazten du besterik gabe. Davidek konkistatu eta erreinuko hiriburu egin aurretik, Jerusalem kanaandar hiri bat besterik ez zen; jebustarrak bizi ziren bertan (Jos 10,1-5; Ep 1,21; 2 Sm 5,6-10). Jerusalemen jatorri jentila azpimarratzen du Ezekielek.. 4Jaio zinen egunean, ez zizuten zilborrestea ebaki, ez zintuzten uretan garbitu, ezta gatzez igurtzi#16,4 gatzez igurtzi: Honela indartu egiten omen zen jaioberria. garbitu hitzaren ondoren esangura ezezaguneko hitz bat dakar jatorrizkoak. edo zapitan bildu ere. 5Inor ez zen zutaz errukitu, gupidaz gauza horietako bat ere egiteko. Ematen zenuen nazkarengatik, landa zabalera bota#16,5 landa zabalera bota: Hain zuzen, basamortuan aurkitu zuen Jaunak herria (ik. Dt 32,10; Jr 31,2; Os 9,10). zintuzten jaio zinen egunean.
6«Zure ondotik pasatzean, odoletan ikusi zintudan mugitzen eta, odoletan etzanik zeundela, esan nizun: “Bizi! Bizi zaitez!” 7Zelaietako belarra bezain mardul hazarazi zintudan; hazi, handia egin eta sasoira iritsi zinen: bularrak hazi zitzaizkizun eta biloxka atera; baina jantzirik gabe zeunden, larrugorrian. 8Zure ondotik berriro pasatu eta amodio-garaian zeundela ikusi nuen. Zure gorputz biluzia estali eta zutaz arduratu nintzen#16,8 Zure gorputz… nintzen: H.h., Nire gainjantzia zure gain zabaldu nuen eta zure biluztasuna estali. Keinu honek norbaitek eskaintzen duen babesa adierazten du, baina baita ezkontza-konpromisoa ere (ik. Rt 3,9). Oseas profetaz geroztik, Jainkoaren eta herriaren arteko harremana eta lotura ezkontzarekin konparatzen da (ik. Os 1,2 oh.; baita Is 54,4-8 eta Jr 2,2 ere).; ezkontza-hitzarmena egin nuen zurekin eta nirea izan zinen. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 9Uretan garbitu zintudan, estaltzen zintuen odola kenduz, eta olio usaintsuz lurrindu. 10Jantzi bordatuak eman nizkizun, larru finezko oinetakoak, lihozko gerrikoa eta zetazko gainjantzia. 11Bitxiz apaindu zintudan: eskumuturrekoak jarri nizkizun, katea lepoan, 12eraztuna sudurrean, belarritakoak eta diadema zoragarria buruan. 13Urre eta zilarrezkoak ziren zure bitxiak, liho fin eta zetazkoak zure jantzi bordatuak. Irin garbiz, eztiz eta olioz elikatzen zinen. Ezin ederrago bihurtu zinen, erregina baten pareko.#Jaunak janaritu Dt 32,13-14. 14Nazioartera zabaldu zen zure edertasunaren ospea, erabatekoa baitzen neuk eman nizkizun apaingarriengatik. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
15«Baina zeure edertasun eta ospeaz baliatuz, prostituzioan hasi zinen#16,15 prostituzioan hasi zinen: Ik. Os 1,2 oh. Herriaren desleialkeria adierazten du prostituzioak, ezkontza-sinboloaren haritik. Bi eratan nabarmentzen da herriaren desleialkeria: idolatrian, hau da, jainko arrotzei kultu ematean, eta botere atzerritarrekin hitzarmenak egitean: egiptoarrekin (26. tx.), asiriarrekin (28. tx.) eta babiloniarrekin (29. tx.). Tx.aren azken esaldia iluna da jatorrizkoan., zeure gorputza edonori eskainiz. 16Zeure jantziak hartu eta sasikultu-lekuak apaintzeko erabili zenituen, beraietan prostituzioan jardunez —sekula gertatu behar ez zuen gauza#16,16 Marra artekoa iluna da jatorrizkoan. Agian, kopiatzaileren batek testuan ezarritako komentarioa da.—. 17Nik emandako urre eta zilarrezko bitxi zoragarriak hartu eta gizon-irudiak egin zenituen, beraiekin prostituzioan jarduteko.#urre eta zilarra idolatriarako Ir 32,2-3; Os 2,10. 18Zeure jantzi bordatuak hartu eta beraiekin estali zenituen irudiak#16,18 estali zenituen irudiak: Jr 10,9an azaltzen denez, jantziak jartzen zizkieten idoloei., eta nire olioa eta intsentsua eskaini. 19Nik emandako ogia, elikatzeko ematen nizkizun irin garbia, olioa eta eztia eskaini zenizkien opari atsegingarri gisa. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 20Niri sorturiko seme-alabak hartu eta hilarazi egin zenituen#16,20 Erritu anker hauek maiz aipatzen dira Biblian (ik. 20,25-26; Jr 7,30-31 eta oh.)., irudi haiei elikagai eskaintzeko. Ez al zenuen aski zeuk prostituzioan jardutearekin,#seme-alabak hilarazi 20,25-26.31; Jr 7,31+. 21gainera nire seme-alabak lepo egin eta haien ohorez erretzeko? 22Zeure jokabide higuingarri eta lizunkeria guztietan ez zinen haurtzaroko egunez, biluzik eta zeure odoletan mugituz egon zineneko garaiaz, oroitu.
23«Eta gaiztakeria hauen guztien ondoren —Ai ene, zoritxarrekoa zu!, diot nik, Jainko Jaunak— 24prostituzio-lekuak eraiki zenituen plaza 25eta bideburu guztietan; zeure edertasuna lohitzen zenuen, edonori zeure burua eskainiz eta lizunkerietan etengabe jardunez. 26Egiptoarrekin, zeure ondoko gizonkote horiekin, prostituzioan jardun zenuen; horrela, lizunkeriak ugalduz, iraindu egin ninduzun.#Egiptoarrekin harremanak 29,6; Jr 2,18+. 27Orduan, eskua luzatu nuen zu zigortzeko. Zure bizigaiak murriztu eta zeure etsai filistear hirien esku utzi zintudan#16,27 filistear hirien esku utzi zintudan: Behin baino gehiagotan, Judaren ezbeharraz aprobetxatuz, haren lurralde-zatiak berenganatu zituzten filistearrek, adib., Akaz errege zela (2 Kro 28,16-21); ik. 25,15-17., haiek ere lotsatu egiten zirelarik zure jokaera iraingarriaz. 28Eta asegaitz, asiriarrekin ere prostituzioan jardun zenuen; baina, halere, ez zinen ase.#asiriarrekin harremanak Os 5,13+. 29Hurrengo, merkatarien herrialdean, Babilonian, saiatu zinen prostituzioan; halere, ez zinen ase. 30Hau diot nik, Jainko Jaunak: Ai, nola sumintzen nintzen zure kontra#16,30 Ai, nola… kontra: Hebreerazko testua ez da argia; honela ere uler daiteke: Zein ahula zen zure bihotza. gauza horiek guztiak burutzen zenituenean, emagaldu amorratuenak bezala jokatuz! 31Bideburu eta plaza guztietan prostituzio-lekuak eraiki zenituen; baina ez zenuen emagalduek ohi bezala jokatu, baztertu egiten baitzenuen lansaria. 32Ai emazte adulteriogile hori, zeure senarraren ordez arrotzak hartzen dituzuna! 33Emagaldu orori ematen zaio saria; zuk, ordea, zeuk eman zenizkien opariak zeure maitaleei; zeuk eskaini zenien dirua zuregana etor zitezen, zurekin lizunkeriak egitera.#zeuk eman opariak maitaleei Os 8,9-10. 34Zuk, zeure prostituzioan, beste emakumeek ez bezala jokatu zenuen; ez ziren maitaleak zure bila ibiltzen; hartu ordez, zeuk ematen zenien dirua, ohi denaren kontrakoa eginez.
35«Jerusalem emagaldu, entzun Jaunaren hitza! 36Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zeure xarmak guztiei banatu#16,36 Zeure xarmak guztiei banatu: H.h., Zeure brontzea banatu; aipatu berri diren erregaluei buruz esana; baina askoren iritziz testua hondatua dago. eta zeure maitale eta idolo higuingarri horiekin guztiekin prostituzioan jarduteko zeure gorputza biluztu duzulako, eta zeure seme-alabak ere horien ohorez hil dituzulako, 37zuregandik atsegina hartu duten maitale guztiak elkartuko ditut, zuk maitaturiko guztiak eta gorrotaturikoak ere bai; alde guztietatik bilduko ditut zure kontra, eta beraien aurrean biluzik agerraraziko zaitut, goitik behera ikus zaitzaten.#biluzik agerraraziko 23,10.25-26.29; Os 2,5+.12; Ap 17,16. 38Adulteriogileen eta hiltzaileen zigorra emango dizut eta, zeure desleialkeriagatik haserre eta amorruz, heriotzara kondenatuko. 39Zeure maitaleen esku utziko zaitut; zure prostituzio-lekuak suntsitu eta eraitsiko dituzte; soinekoak erantzi, bitxi zoragarriak kendu eta jantzirik gabe utziko zaituzte, larrugorrian. 40Zure aurka xaxatuko dute jendetza: harrika emango dizute, ezpataz zeharkatuko 41eta zure etxeak erreko. Zure aurkako epaia beteko dute, emakume askoren aurrean; nik amaiaraziko ditut zure prostituzioak, eta ez duzu gehiago saririk emango. 42Neure sumin guztia hustuko dut zure gain; gero, zure desleialkeriak niregan sortutako jeloskortasuna aldendu egingo da zuregandik, baretu egingo naiz eta ez naiz gehiago haserretuko. 43Haurtzaroko egunak gogoan izan ez dituzulako eta gauza horiekin guztiekin zirikatu nauzulako, nik ere zigortu egingo zaitut zeure jokabideagatik. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Zeren eta iraindu egin bainauzu higuingarritasun hauekin guztiekin.
44«Begira, jendeak esaera hau esango du zutaz: “Nolako ama, halako alaba”. 45Senarra eta haurrak zapuztu zituen amaren alaba zara zu, eta senarrak eta haurrak zapuztu zituzten ahizpen ahizpa. Zuen ama hitita zen eta aita amortarra.#ama hitita… 16,3. 46Zure ahizpa zaharrena Samaria da, bere hiriekin zure iparraldera bizi dena. Zure ahizpa txikiena Sodoma#16,46 Sodoma: Hiri bekatariaren eredutzat azaltzen da Biblian., bere hiriekin zure hegoaldera bizi dena. 47Zuk ez duzu aski izan haien bideetatik ibiltzearekin beraien higuingarritasunak eginez, baizik eta, horri gutxi iritziz, haiek baino ere jokabide txarragoa izan duzu. 48Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zure ahizpa Sodomak bere hiriekin ez zuela zuk eta zure alabek bezain txarto jokatu.#Sodoma hiri bekataria Has 18,20-21; Is 3,9; Jr 23,14; Nk 4,6; 2 P 2,6. gogor zigortua Is 1,9; Jr 49,18+. ez Jerusalemek bezain txarto jokatu Nk 4,6. Ik. 5,7+. 49Hona zein izan zen zure ahizpa Sodomaren errua: harrokeria, sabelkeria eta erosotasun axolagabea izan zituzten berak eta beraren menpeko hiriek; ez zioten lagundu dohakabeari eta behartsuari. 50Harropuztu egin ziren eta higuingarri zaizkidan gauzak egin; beraz, desagerrarazi egin nituen, dakizun bezala. 51Samariak, berriz, ez zuen zure bekatuen erdirik ere egin; hark baino askoz jokabide higuingarriagoa izan duzu. Horregatik, zure aldean zuzenak ematen dute ahizpek. 52Beraz, hartu desohorea zeure gain, ahizpek baino bekatu higuingarriagoak eginez leku onean utzi baitituzu haiek; zuzenak dirudite zure aldean. Beraz, lotsa zaitez eta hartu desohorea zeure gain, errugabeak bailiran utzi baitituzu ahizpak.
53«Haien zoria aldatuko dut, Sodoma eta hirien zoria, Samaria eta hirien zoria (zure zoria ere aldatuko dut haiena bezala), 54zeure desohorea har dezazun eta lotsa zaitezen egin duzun guztiaz; horrela, kontsolatu egingo dira haiek. 55Lehengo egoerara itzuliko dira zure ahizpa Sodoma eta beraren hiriak, Samaria eta beraren hiriak (zu eta zure hiriak ere lehengo egoerara itzuliko zarete). 56Zure harrokeri egunetan, ez al zinen gaizki-esaka ari izaten zeure ahizpa Sodomaz, 57zure gaiztakeria agerian gelditu aurretik? Orain, edomdarren#16,57 edomdarren: Honela zenbait eskuizkribu eta siriar itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Aram dio. eta berauen auzoko filistearren hirien iseka-gai zara, alde guztietatik mespretxatzen zaituztelarik. 58Orain, zeure jokabide zital eta higuingarriaren ondorenak jasan behar dituzu. Nik, Jaunak, esana.
59«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zuk jokatu duzun bezalaxe jokatuko dut nik ere zurekin, zina mespretxatu eta ituna hautsi baituzu. 60Baina gazte zinenean zurekin egin nuen itunaz oroituko naiz, eta betiko ituna burutuko dut zurekin.#betiko ituna 37,26; Jr 31,31-34; Os 2,16-25. 61Zu zeure jokabideaz oroituko zara eta lotsatu egingo, zeure ahizpak, zaharrenak eta gazteenak, har ditzazunean; nik emango dizkizut alabatzat, baina ez zurekin dudan itunak horretara behartzen nauelako#16,61 baina… nauelako: Testua oso trinkoa da eta ulergaitza; honela ere itzul daiteke: baina zurekin dudan itunean parte hartu gabe. Ahizpak Jerusalemen menpeko hiriak izan daitezke..#zeure jokabideaz oroituko 36,31. 62Nik neuk burutuko dut ituna zurekin, eta orduan jakingo duzu ni naizela Jauna. 63Egin duzun guztia barkatuko dizudanean, iraganaz oroituko zara eta, lotsaren lotsaz, ez zara ahoa zabaltzera#16,63 ahoa zabaldu: Harropuzkeria edo etsaigoa adierazten du (ik. Sal 35,21; Nk 2,16); ahoa itxirik edukitzea, berriz, errespetu-seinalea da (ik. Jb 21,5; 40,4). ausartuko. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Currently Selected:

EZEKIEL 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy