YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 14

14
Israelek idoloak baztertu behar
1Israelgo arduradun batzuk etorri eta nirekin eseri ziren.#arduradunak etorri 20,1-4. 2Orduan, esan zidan Jaunak: 3«Gizaseme, bekatu eragiten dieten idoloetara emanak dituzte bihotz-begiak gizon hauek: nola utziko diet niri kontsulta egiten? 4Hitz egin, bada, eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Bekatu eragiten dieten idoloetara bihotz-begiak emanak izanik, profetagana etortzen den Israel herriko edonori neuk, Jaunak, erantzungo diot; eta nire erantzuna berorren idolo ugariek merezi dutena izango da. 5Bihotza ukituko diet israeldar guztiei, beren idoloengatik niregandik urrundu diren horiei. 6Beraz, adierazi Israel herriari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Itzuli, aldendu zeuen idoloetatik, egin uko zeuen jokabide higuingarri guztiei.
7«Israel herriko bat nahiz Israelen bizi den etorkin bat, niregandik urrundu eta bihotz-begiak bekatu eragiten dioten idoloetara emanak izanik, profetagana niri kontsulta egitera joaten bada, nik neuk, Jaunak, erantzungo diot.#Israelen bizi den etorkina 47,22. Ik. Lb 16,29+. 8Aurpegi emango diot horrelakoari, eskarmentu-eredu bihurtuko dut besteentzat eta neure herritik botako; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
9«Eta profetak, engainuan erori eta erantzun egiten badio, nik, Jaunak, bere engainuan utziko dut; eskua luzatuko dut beraren aurka eta neure herri Israeldik ezabatuko.#bere engainuan utziko 13,9; 1 Erg 22,23. Ik. 13,7+. 10Era berean izango dira biak errudun: nitaz galdegitera joandakoa eta profeta. 11Horrela, Israel herria ez da niregandik gehiago aldenduko, ezta bere gaiztakeriekin gehiago kutsatuko ere, baizik eta nire herri izango da eta ni beraren Jainko. Nik, Jaunak, esana».
Ezinbestekoa Jainkoaren zigorra
12Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 13«Gizaseme, herrialde bat nire aurka bekatu egin eta desleial izaten bazait, eskua luzatuko dut beraren kontra: ogibidea kenduko diot, gosetea bidaliko eta gizakiak eta abereak suntsituko. 14Herrialde horretan Noe, Daniel eta Job#14,14 Noe, Daniel eta Job: Hiru pertsonaia hauek antzinako Ekialde Hurbil osoan ziren ospetsuak beren zuzentasun eta jakinduriagatik; Noe uholdeko heroia da (ik. Has 6—9), Job izen bereko bibli liburuko protagonista, eta Daniel antzinako kanaandar literaturan azaltzen da; ez da nahastu behar Daniel liburuaren protagonistarekin. baleude, hiru gizon horiek bakarrik jarraituko lukete bizirik beren zintzotasunagatik. Nik, Jainko Jaunak, esana.#norberaren erantzukizuna 18,20+.
15«Eman dezagun basapiztiak bidaltzen ditudala herrialde horretara eta jenderik gabe hondamendi bihurtua uzten dudala, inor handik igarotzen ez delarik piztiengatik; 16hiru gizon horiek herrialde horretan baleude, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dituztela beren seme-alabak ere bizirik aterako; beraiek bakarrik geldituko dira bizirik; herrialdea, berriz, hondamendi bihurtua geldituko da. 17Edo demagun gerra sorrarazten dudala herrialdearen aurka eta, herrialde osoa igaroz, gizakiak eta abereak suntsitzeko agintzen diodala gudaroste etsaiari; 18hiru gizon horiek herrialde horretan baleude, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dutela beren seme-alabarik ere bizirik aterako; beraiek bakarrik geldituko dira bizirik. 19Edo demagun izurria bidaltzen dudala herrialdearen aurka eta heriotza zabaltzen dudala neure suminez, gizakiak eta abereak suntsituz; 20herrialde horretan Noe, Daniel eta Job baleude, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dutela seme-alabarik ere bizirik aterako. Beraiek bakarrik jarraituko dute bizirik beren zintzotasunagatik.
21«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Are okerrago izango da, gizakiak eta abereak suntsitzeko lau zigor beldurgarriok —gerra, gosetea, basapiztiak eta izurria— Jerusalemen aurka bidaliko ditudanean.#gerra, gosetea, izurria 5,12+. 22Halere, geldituko dira batzuk bizirik, beren seme-alabekin hiritik irten eta zuengana, erbestera, etorriko direnak. Berorien jokabidea eta egintza txarrak ikusiz, Jerusalemen gainera erakarriko dudan zoritxarraz kontsolatu ahal izango zarete. 23Berorien jokabidea eta egintzak ikusi ondoren, gutxiago sufrituko duzue, konturatuko baitzarete ez nuela hirian egindako guztia arrazoirik gabe egin. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Currently Selected:

EZEKIEL 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy