YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 13

13
Profeta faltsuen kontra
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, hitz egin nire izenean Israelen profeta omen direnen aurka; beren kabuz profetagintzan diharduten horiei, esan nire hitza,#profeten aurka 1 Erg 22,13-28; Jr 2,8+; Mi 3,5. Ik. Dt 13,1-6; 18,20-22. 3Jainko Jaun honen mezua, entzuteko: Zoritxarrekoak ikuskaririk izan gabe beren burutazioei jarraitzen dieten profeta zentzugabe horiek! 4Hondakin artean dabiltzan azeriak dira zure profetak, Israel. 5Ez dute harresi-zulorik konpondu, ezta babes-hormarik eraiki ere Israel herriarentzat, Jaunaren egunean erasoari eutsi ahal izateko.#profeta herriaren defendatzaile 22,30; 33,1-9. 6Ikuskari hutsalak eta iragarpen gezurtiak dituzte; “Jaunaren mezua” esaten dute, Jaunak bidali ez dituen arren; halere, beren hitza nik betearaztea espero dute. 7Ez al dituzte ikuskari hutsalak? Ez al dituzte iragarpen gezurtiak egiten, nik hitz egin gabe “Jaunaren mezua” esaten dutenean?#ikuskari hutsalak, iragarpen faltsuak 12,24; 14,9; 22,28; 1 Erg 22,23; Jr 5,31+. 8Horregatik, hitz hutsalak eta ikuskari gezurtiak zabaldu dituztelako, beraien kontra esku hartuko dudala diot nik, Jainko Jaunak. 9Neure eskua luzatuko dut ikuskari hutsal eta iragarpen gezurtiak dituzten profeten aurka; ez dira nire herriaren batzarrean egongo, ez da horien izenik Israel herriaren errolda-liburuan idatziko, ez dira Israel lurraldera inoiz itzuliko; orduan jakingo dute#13,9 jakingo dute: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak jakingo duzue dio. ni naizela Jainko Jauna.
10«Nire herria desbideratu dute “Bakea!” esanez, bake-arrastorik ez zegoenean; nire herriak harresi pitzatua eraikitzen zuen bitartean, hauek kareorez estaltzen zuten#13,10 kareorez estali: Profeten mezu lasaigarri eta engainagarriari buruz esana; ez dira saiatu herriari egoeraren larritasuna agertzen eta konbertsiora dei egiten..#profeten mezu lasaigarria 13,16; Jr 4,10+. Ik. 22,28. 11Esan kareorez estaltzen dutenei: Uholde-euriak etorriko dira, harria botako du eta ekaitz-haizeak joko.#Uholde-euriak etorriko Mt 7,24-27. 12Harresia jausten denean, ez al dizuete esango: “Non da eman zenioten kareorea?” 13Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Neure haserre-suminean ekaitz-haizea sorraraziko dut, uholde-euriak eta harri suntsitzailea bidaliko. 14Bota egingo dut zuek kareorez estalitako harresia, lurrera eraitsi eta oinarriak agerian utziko. Erortzean, haren azpian galduko zarete zuek. Orduan jakingo duzue ni naizela Jauna. 15Neure sumindura guztia hustuko dut hormaren eta kareorez estali dutenen aurka. Esango dizuet: Kito harresia! Kito kareorez estaltzen zutenak! 16Kito Israelgo profetak, Jerusalemi nire izenean hitz egin eta, bakerik ez zegoenean, bake-ikuskariak azaltzen zizkiotenak! Nik, Jainko Jaunak, esana.
17«Entzun, gizaseme, eman aurpegi zeure herriko emakumeei, beren kabuz profetagintzan diharduten horiei, eta hitz egin nire izenean horien kontra. 18Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zoritxarrekoak, aztikeriaz jendearen gogoa menderatzeko, jende guztiarentzako eskumuturrekoak eta tamaina guztietako txanoak josten dituzuenok#13,18 Ezezagunak zaizkigu aztikeriazko usadio hauek.. Nire herriko jendea zeuenganatu nahi duzue zeuen probetxurako. 19Neure herriaren aurrean profanatzen nauzue#13,19 profanatzen nauzue: Aztikeria hoben larria zen eta heriotza zuen zigor (ik. Lb 19,26.31; 20,27; Dt 20,10-12). esku bete garagar eta ogi-zati batzuengatik; honela, engainatu egiten duzue sineskorra den nire herria, hiltzea merezi ez zutenak hilaraziz eta bizitzea merezi ez zutenak biziaraziz. 20Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Hemen nauzue, jendea txoriak bezala harrapatzeko erabiltzen dituzuen lakio horien kontra. Nik desegingo ditut eskumuturreko horiek eta libre joaten utziko zuek menpean harrapaturiko jendeari. 21Nik zarrastatuko ditut zuen txanoak eta libratuko zuen eskuetatik neure herria, eta ez dira aurrerantzean zuen harrapakin izango; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna. 22Zeren eta jende zintzoa atsekabetu baituzue gezurrekin, nik neuk atsekabetu nahi ez nuenean, eta gaiztoa bere asmoetan sendotu baituzue, bere jokabide gaiztotik itzul ez zedin eta, horrela, bizirik iraun ez zezan; 23horregatik, ez duzue gehiago ikuskari hutsalik izango eta ez duzue iragarpenik egingo; zuen eskuetatik libratu egingo dut neure herria; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna».#orduan jakingo duzue 6,7+.

Currently Selected:

EZEKIEL 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy