YouVersion Logo
Search Icon

EFESOARREI 6

6
Guraso eta seme-alabak
1Seme-alabok, izan zaitezte gurasoen esaneko, hori baita zuzena Jaunarenak direnentzat.#gurasoen esaneko Kol 3,20. 2Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:#Ohoratu… Ir 20,12; Dt 5,16; Mt 15,4; Mk 7,10. 3Luzaroan bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraldean. 4Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz.#hezi Dt 6,7.20-25; Kol 3,21.
Nagusiak eta esklaboak
5Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala;#Esklaboak Kol 3,22-23. 6ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, Jainkoaren nahia gogoz betetzen duten Kristoren esklabo bezala baizik. 7Bete ezazue gogo onez zeuen zerbitzua, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat. 8Badakizue, egindako ongiaren neurrian sarituko duela bakoitza Jaunak, esklaboa nahiz librea izan.#Jaunak sarituko 2 Ko 5,10; Kol 3,24-25. 9Zuek ere, nagusiok, joka ezazue era berean esklaboekin, mehatxurik egin gabe; hartu kontuan haien eta zuen nagusia zeruan dagoela, eta hark ez duela bereizkeriarik egiten.#nagusia zeruan Kol 4,1. ez du bereizkeriarik egiten Dt 10,17; Eg 10,34; Ga 2,6; Kol 3,25.
Gaizkiaren aurkako borroka
10Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz. 11Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.#Jainkoak emandako armak Erm 13,12; 2 Ko 10,4; 1 Ts 5,8. 12Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen#6,12 Gure borroka: Eskuizkribu askok Zuen borroka diote. aginte, ahalmen eta botere: Ik. 1,21 oh. aurkakoa.#espiritu gaiztoen aurka 2,2; Jn 14,30; 1 P 5,8-9. 13Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen.
14Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna#Lotu gerrikotzat egia Is 11,5; Lk 12,35; 1 P 1,13. bularrekotzat zintzotasuna Is 59,17; St 5,8. 15eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.#berri ona zabaltzeko ardura 2,17; Is 52,7; Na 2,1; Erm 10,15. 16Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko. 17Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.#burukotzat salbamena Is 59,17. Jainkoaren hitzaren ezpata Is 49,2; Os 6,5; Heb 4,12; Ap 1,16.
18Egin otoitz eta eskariak etengabe, Espirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu;#otoitz eta eskariak etengabe Lk 18,1; Kol 4,2-3; 1 Ts 5,17. 19baita nire alde ere, Jainkoak hitz egokia ahoan jar diezadan, berri onaren#6,19 berri onaren: Zenbait eskuizkributan ez dator. misterioa ausardiaz adierazteko.#mezulariaren alde Eg 4,29; Kol 4,3; 2 Ts 3,1. berri onaren misterioa 1,9+. 20Berri on honen bozeramaile naiz kate artean#6,20 kate artean: Ik. 3,1 oh.; Jainkoak ausardia eman diezadala, behar bezala hots egin dezadan.#Berri onaren bozeramaile 2 Ko 5,20. kate artean 3,1+. behar bezala hots egin Kol 4,4.
AZKEN AGURRA (6,21-24)
21Nire gorabeherak eta zertan ari naizen zuek ere jakin dezazuen, Tikiko#6,21 Tikiko: Ik. Eg 20,4 oh. anaia maite eta Jaunaren zerbitzari leialak emanen dizue guztiaren berri.#Tikiko Eg 20,4; Kol 4,7-8; 2 Tm 4,12; Tt 3,12. 22Horretarakoxe bidaltzen dizuet, nire berri eman diezazuen eta adorez bete zaitzaten.
23Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman diezazkietela senideei bakea eta maitasuna fedearekin batera. 24Grazia Jesu Kristo gure Jauna maitasun iraunkorrez#6,24 maitasun iraunkorrez: H.h., ustelezinean. Honela ere itzul daiteke: Grazia, hilezkortasunarekin batera, Jesu Kristo… maite… , edo Jauna, hilezkor bizi dena, maite… maite duten guztiekin.#Kristo maite 1 P 1,8.

Currently Selected:

EFESOARREI 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy