YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 2

2
Israeldarrak Edom lurraldetik igaro
1«Segidan, bira egin eta basamorturantz jo genuen, Itsaso Gorrirantz, Jaunak agindu bezala, eta Seir mendialde inguruan ibili ginen harat-honat luzaro. 2Azkenik, Jaunak esan zidan: 3Luzaroegi ibili zarete jadanik mendialde horren inguruan; jo ezazue iparraldera! 4Agindu herriari: Ahaide dituzuen Esauren ondorengoen bizileku den Seir lurraldea igaroko duzue. Zuen beldur diren arren, egin kontu!#Seir lurraldea igaro Zen 20,14-21. etsaiak israeldarren beldur Ir 15,15. 5Ez hasi haiekin borrokan, ez baitizuet haien lurralde-zatitxo bat ere emango, Seir mendialdea Esauren ondorengoei eman baitiet jabetzan.#Seir mendialdea Esauren ondorengoen jabetza Has 36,8. 6Behar duzuen jatekoa eta edateko ura erosi egingo dituzue.#jatekoa eta ura erosi 2,28. 7Gogoan izan Jaunak zeuen Jainkoak egintza guztietan bedeinkatu zaituztela eta basamortu izugarri honetan egin duzuen ibilaldiaz arduratu dela; zeuekin izan duzue berrogei urte hauetan eta ez zaizue ezer falta izan.#Jaunak egintza guztietan bedeinkatu 14,29; 16,15; 24,19; 28,12; 30,9; Jb 1,10.
8«Beraz, gure ahaide diren Esauren ondorengoen Seir lurralde ondotik igaro ginen, Elat eta Etzion-Geberretik datorren Arabako#2,8 Elat: Akaba golkoaren ipar-ertzeko hiria. Etzion-Geber: Elatetik hurbil zegoen. Araba: Horrela deritzo Itsaso Hilaren hegoaldera hedatzen den ibarrari. bidetik. Gero, norabidea aldatuz, Moabeko basamorturantz jo genuen.
Israeldarrak moabdarren lurraldetik igaro
9«Orduan, Jaunak esan zidan: Ez eraso moabdarrei, ez hasi borrokan, ez baitizuet haien lurralderik emango; Loten ondorengoak direnez, beraiei eman diet Ar#2,9 Ar: Moabdarren lurraldeko hiriburua, segur aski. eskualdea.#moabdarren lurraldea Zen 21,10-20. Ik. 23,4-7. 10(Lehenago emitarrak bizi ziren bertan, herri handi eta jendetsua, Anak erraldoiaren ondorengoak bezain altuera handikoa. 11Gehienek refatartzat#2,11 refatar: Kanaango antzinako herrietako bat (ik. 20-21 tx.ak). zeuzkaten, baina moabdarrek emitar deitzen zieten.#refatarrak 2,20; 3,11; Has 14,5; Jos 12,4; 17,15. 12Seir lurraldean, berriz, hortarrak bizi izan ziren lehenago; baina Esauren ondorengoek lurralde hartatik bota eta suntsitu egin zituzten eta bertan jarri ziren bizitzen, israeldarrek Jaunak jabetzan eman dien lurraldean egin duten bezala). 13Eta orain, abiatu eta igaro Zered#2,13 Zered: Itsaso Hilean hego-ekialdetik isurtzen den erreka. erreka.
«Hala egin genuen. 14Kadex-Barneatik atera eta Zered erreka igaro arteko bidean hogeita hemezortzi urte eman genituen. Ordurako desagertua zen kanpalekutik, Jaunak zin egin zien bezala, gerra-gizonen belaunaldi hura guztia.#belaunaldi hura guztia 1,35+. 15Jaunak berak jo zituen, kanpalekutik erabat desagerrarazi arte.
Israeldarrak amondarren lurraldetik igaro
16«Gudagizon haiek guztiak hil zirenean, 17Jaunak esan zidan: 18“Gaur bertan zeharkatuko duzue Moabeko muga Ar eskualderantz. 19Amondarrekin#2,19 Amondarrak: Amondarrak, moabdarrak bezala, Loten ondorengotzat jotzen dira (ik. Has 19,30-38); beraz, israeldarren senide dira. topo egitean, ez eraso, ez hasi borrokan, ez baitizuet amondarren lurralderik emango; hauek ere Loten ondorengoak direnez, beraiei eman diet jabetzan lurralde hori”. 20(Gehienek refatarren herrialdetzat zeukaten hau ere, lehenago refatarrak bizi izan baitziren bertan; baina amondarrek zanzumiar deitzen zieten. 21Herri handi eta jendetsua zen, Anak erraldoiaren ondorengoak bezain altuera handikoa. Baina Jaunak suntsitu egin zituen, eta amondarrak, haiek lurraldetik bota ondoren, bertan jarri ziren bizitzen. 22Beste horrenbeste egin zuen Jaunak Seirren bizi ziren Esauren ondorengoen alde: hortarrak suntsitu egin zituen, eta moabdarrak, haiek lurraldetik bota ondoren, bertan bizi dira gaurdaino. 23Gauza bera gertatu zitzaien Gazarainoko hirietan bizi ziren abiarrei: Kretatik etorritakoek#2,23 Gaza: Filistearren hiria, Mediterraneo itsasertzean, Palestina hego-mendebaldean. Kretatik etorritakoak: H.h., Kaftortik etorritako kaftortarrak. Filistearrak dira; Kaftorrek Kreta adierazten du, segur aski (ik. Has 10,14; Am 9,7). suntsitu egin zituzten eta beraien lurraldean jarri ziren bizitzen).
Israeldarrek amortarren errege Sihon porrokatu
(Zen 21,21-30)
24«Gero, Jaunak esan zidan: Abia zaitezte eta igaro Arnon#2,24 Arnon: Itsaso Hilean ekialdetik isurtzen den erreka (ik. Zen 21,13). erreka. Zuen esku jartzen ditut Sihon, Hexbongo errege amortarra, eta beronen lurraldea. Ekin borrokari eta hasi lurraldeaz jabetzen. 25Gaurdanik zuenganako izua eta beldurra sartuko diet munduko herri guztiei: zuen berri jakitean, ikara larriak hartuko ditu.
26«Kedemot basamortutik#2,26 Kedemot basamortua: Arnon errekaren iparraldean hedatzen da. mezulariak bidali nizkion Hexbongo Sihon erregeari bakezko mezu honekin: 27Utz iezaguzu zure lurraldetik igarotzen. Errepidetik joango gara, inora saihestu gabe. 28Behar ditugun jatekoa eta edateko ura erosi egingo ditugu. Utzi, arren, igarotzen bakarrik,#jatekoa eta ura erosi 2,6. 29Seirko Esauren ondorengoek eta Ar eskualdeko moabdarrek utzi diguten bezala, Jordan ibaia igaro arte, Jaunak geure Jainkoak ematen digun lurraldera joateko.
30«Baina Hexbongo Sihon erregeak ez zigun bere lurraldetik igarotzen utzi. Jaunak gure Jainkoak burugogor eta setatsu bihurtu zuen, bera guri eskura emateko asmoz, gaur ikus daitekeen bezala.#Jaunak setatsu bihurtu Ir 4,21+. 31Izan ere, Jaunak esan zidan: Oraindanik eskura ematen dizkizut Sihon eta beronen lurraldea. Hasi horretaz jabetzen.
32«Sihon eta beronen gizonak bidera irten zitzaizkigun Jahtzan, borrokara. 33Baina Jaunak gure Jainkoak gure esku jarri zuen; Sihon, beronen semeak eta herri osoa garaitu genituen. 34Hala, bertako hiriez jabetu eta jendea erabat suntsitu#2,34 erabat suntsitu: Antzina, herri semitarren artean, guda-harrapakinaren zati bat buruzagiari zegokion. Israel herriaren guduetan buruzagia Jauna zenez (ik. 20,4), zati hori berari zegokion; eta Jaunari sagaratua erabat suntsitua izan behar zuen. Hemen eta 3,6an pertsonei bakarrik aplikatzen zaien suntsipena, normalean ondasun guztiei aplikatzen zitzaien (ik. Jos 6,17-19). genuen: gizon, emakume eta haur, ez genuen utzi inor ere bizirik.#jendea erabat suntsitu 3,6; 7,2; 13,16; 20,16-18; Zen 21,2; Jos 6,17. 35Abereak eta konkistatu genituen hirietako ondasunak bakarrik gorde genituen guda-harrapakin gisa.#guda-harrapakinak gorde 3,7; 20,14; Jos 8,2. 36Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik eta ibarraren ertzean dagoen hiritik Galaaderaino, ez zen izan guretzat eskuraezineko hiririk, denak eman zizkigun eskura Jaunak geure Jainkoak. 37Amondarren lurraldea bakarrik utzi genuen ukitu gabe: Jabok erreka inguruko eskualdea eta mendialdeko hiriak, hau da, Jaunak geure Jainkoak galarazi zizkigun lekuak.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy