YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 9

9
Sauloren konbertsioa eta deia
1Saulok, oraindik Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola, apaiz nagusiagana joan eta#Saulo pertsegitzaile 8,3+. ikasleak 6,1+. 2Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu zizkion, aurkitzen zituen kristau-bidearen#9,2 kristau-bidearen: H.h., bidearen: Jendearen jokabideari bide esaten zaio Biblian, bizitzeko era adierazten duelarik. Eginak liburuan, bide hitzak —kristau-bide gure itzulpenean— kristautasuna esan nahi du. jarraitzaileak, gizaseme nahiz emakume, Jerusalemera preso eraman ahal izateko.#kristau-bide 18,25.26; 19,9.23; 22,4; 24,14.22.
3Damaskorantz zihoala, bertatik hurbil, bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu zuen.#Sauloren konbertsioaren kontakizuna 22,4-21; 26,9-18. 4Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen:
—Saulo, Saulo#9,4 Saulo: Grekozko testuak hemen Saul, Pauloren hebrear izena, ematen du., zergatik pertsegitzen nauzu?
5—Nor zaitut, Jauna? —galdetu zuen Saulok.
—Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna.#Jesus Saulori agertu 1 Ko 9,1; 15,8; Ga 1,12.16. Jesus eta fededunak bat Mt 10,40; 18,5; 25,40.45; Mk 9,37; Lk 9,48; 10,16; Jn 13,20. 6Orain, jaiki eta sartu hirian; han esango dizute zer egin behar duzun.
7Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, hotsa entzuten baitzuten, baina inor ikusten ez. 8Saulo lurretik altxatu zen eta, begiak zabalik zituen arren, ez zuen deus ere ikusten. Eskutik hartuta eraman zuten Damaskora, 9eta hiru egun eman zituen han itsu, ezer jan eta edan gabe.
10Bazen Damaskon Ananias zeritzan ikasle bat. Jaunak ikuskari batean dei egin zion:
—Ananias!
—Hemen nauzu, Jauna —erantzun zuen hark.
11Jaunak esan zion:
—Zoaz berehala Kale Zuzenera, Judasen etxera, eta galdegizu Tarsoko#Tarsoko 9,30; 21,39. Saulo delakoaz; otoitzean ari da 12eta ikuskari batean#9,12 ikuskari batean: Hitzok ez datoz zenbait eskuizkribu zaharretan. Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriro ikusi ahal izan dezan.
13Ananiasek erantzun zion:
—Jauna, askori entzuna diot gizon horrek zenbat kalte egin dien zure fededunei#9,13 fededunei: H.h., santuei. Kristauen beste deitura bat, Pauloren idazkietan maiz erabilia, Eginetan ez hainbeste. Santua den (ik. 3,14) Jesus Mesias berpiztuaren inguruan bildutako elkarte mesianikoa osatzen dutenak dira santuak (santutuak).#fededunak 9,32.41; 26,10. Jerusalemen. 14Eta hemen bertan ere badu aginpide, apaiz nagusiak emanik, zuri dei egiten dizuten guztiak#dei egiten dizutenak 2,21; 9,21; 22,16; Jl 3,5; 1 Ko 1,2; 2 Tm 2,22. atxilotzeko.
15Jaunak, ordea, esan zion:
—Zoaz, neure zerbitzurako hautatua baitut gizon hori, bai jentilei eta haien erregeei, bai israeldarrei, nire izena ezagutaraz diezaien.#Pauloren misioa herri guztientzat 13,46-47; 22,15.21; 26,17; 28,28; Erm 1,5; 11,13; Ga 1,16; 2,8-9. 16Neuk agertuko diot zenbat sufritu beharko duen niregatik.#zenbat sufritu beharko duen 20,23; 21,13; 2 Ko 11,23-28. Ik. 14,22.
17Joan zen Ananias eta, etxean sarturik, eskuak ezarri#9,17 eskuak ezarri: Ik. 6,6 oh. zizkion Saulori, esanez: «Anaia Saulo, Jaunak, bidean zentozela agertu zitzaizun Jesusek, bidali nau, berriro ikus dezazun eta Espiritu Santuaz#Espiritu Santuaz bete 1,8+. bete zaitezen».
18Bat-batean#bataiatu 2,38+., begietatik ezkata bezalako batzuk erori zitzaizkion eta ikusten hasi zen berriro; berehala, bataiatu egin zen. 19Gero, jan eta indarrak berritu zitzaizkion.
Sauloren predikua Damaskon
Saulo Damaskoko ikasleekin#ikasle 6,1+. gelditu zen zenbait egunez; 20gero, sinagogetan predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea#Jainkoaren Seme 8,37; 13,33; Mt 4,3+. dela hots eginez. 21Entzuten zioten guztiak txunditurik#txunditurik 2,7+. Jesusi dei egin 9,14+. Saulo pertsegitzaile 8,3+. gelditzen ziren eta zioten: «Ez al da, bada, hau Jerusalemen Jesus delako horri dei egiten diotenak halako amorruz pertsegitzen zituena? Eta ez al da etorri hona, hemengoak ere atxilotu eta apaizburuengana eramateko?» 22Saulo, ordea, gero eta kementsuago agertzen zen eta nahasturik uzten zituen Damaskoko juduak, argi frogatzen baitzuen Jesus Mesias#Jesus Mesias 2,36+. zela.
23Handik denboraldi batera, juduek Saulo hiltzea erabaki#Saulo hiltzea erabaki 9,29; 20,3.19; 23,14-16.30; 2 Ko 11,32-33. zuten; 24baina Saulok haien asmoen berri izan zuen. Eta, bera hiltzeko, juduek hiriko ateak gau eta egun zaindurik zeuzkaten arren, 25bere ikasleek harresitik behera eraitsi zuten Saulo gauez saski batean.
Saulo Jerusalemen
26Jerusalemera iritsi zenean, Saulo ikasleekin elkartu nahirik zebilen, baina beldur zioten denek, ez baitzuten sinesten benetako ikasle zenik.#Saulo Jerusalemen Ga 1,18-20. 27Orduan, Bernabek Saulo berekin hartu eta apostoluei aurkeztu zien. Eta kontatu zien nola Damaskora bidean Saulok Jauna ikusi zuen, nola Jauna mintzatu zitzaion eta nolako ausardiaz hitz egin zuen Damaskon Jesusi buruz.#Bernabe 4,36+. Jauna ikusi zuen 9,5+. ausardia 4,13+. 28Ordutik, apostoluekin batera ibili ohi zen Saulo Jerusalemen, Jaunari buruz ausardiaz hitz eginez. 29Greko-hizkuntzako juduekin#9,29 Greko-hizkuntzako juduak: Ik. 6,5 oh. ere hizketan eta eztabaidan jarduten zuen; baina haiek Saulo hiltzeko asmotan zebiltzan. 30Senideek, horretaz jabetzean, Zesareara eraman zuten eta handik Tarsora#9,30 Tarso: Pauloren jaioterria, Zilizian (ik. 22,3).#Tarsora 11,25. Ik. Ga 1,21. bidali.
31Bitarte hartan, Eliza#Eliza 5,11+. Eliza ugalduz 2,41+. bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guztian; Jaunarenganako leialtasunean bizi zen, eta finkatuz eta ugalduz zihoan#9,31 Eliza: Garrantzi gutxiagoko zenbait eskuizkribuk eliz elkarteak dio. finkatuz eta ugalduz zihoan: Ik. 2,47 oh., Espiritu Santuarengandiko adoreari esker.
Pedro kostaldean. Eneasen sendaketa
32Pedro harat-honat zebilen etengabe. Joan zen Lidako#9,32 Lida: Jerusalemdik ipar-mendebaldera, Mediterraneo itsasbazterretik hurbil. fededunak#fededunak 9,13+. ikustera ere, 33eta han Eneas zeritzan gizon bat aurkitu zuen, zortzi urte hartan ohatila batean etzana zegoena elbarri. 34Pedrok esan zion: «Eneas, Jesu Kristok sendatzen zaitu. Jaiki eta bildu ohea». Bat-batean jaiki egin zen.#mirariak 3,6+. 35Lidako eta Saron lautadako guztiek ikusi zuten bera, eta Jaunarengana bihurtu ziren.
Tabitaren piztuera
36Bazen Jopen#9,36 Jope: Gaur Jafa, antzina garrantzi handikoa izandako Mediterraneoko portua; hogei km inguru zeuden Joperen eta Lidaren artean. emakume fededun bat, Tabita izenekoa (grekoz «Dorkas» —hau da, «Basahuntza»—). On egitera eta behartsuei laguntzera#behartsuei lagundu 10,2; Tb 4,7-11; Mt 6,1-4; Lk 11,41+. Ik. 2,44-45. emana bizi zen erabat. 37Egun haietako batean, gaixotu egin zen eta hil; eta gorpua, garbitu ondoren, goiko gela batean ezarri zuten. 38Lida Jopetik hurbil dago, eta ikasleek, Pedro han zela jakinik, bi mandatari bidali zizkioten, lehenbailehen beren hirira etortzeko erregutuz.
39Pedro berehala atera zen haiekin. Iritsi zenean, goiko gelara eraman zuten; emakume alargun guztiak negarrez hurbildu zitzaizkion eta Dorkas zenak egin ohi zizkien jantzi eta soingainekoak erakutsi zizkioten. 40Pedrok denak irtenarazi zituen eta, belaunikaturik, otoitz egin#otoitz egin 6,6+. jaiki Mk 5,40-41. zuen; gero, gorpura bihurturik, esan zuen: «Tabita, jaiki!»
Hark begiak ireki zituen eta, Pedro ikustean, eseri egin zen. 41Pedrok eskutik hartu eta zutiarazi egin zuen eta, alargunei eta fededunei deiturik, bizirik aurkeztu zien. 42Jope osoak izan zuen gertatuaren berri, eta askok sinetsi zuten Jaunarengan. 43Pedro denboralditxo batez gelditu zen Jopen Simon izeneko larrugin baten etxean.#Simon larruginaren etxean 10,6.

Currently Selected:

EGINAK 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy