YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 11

11
Pedrok Jerusalemgo eliz elkarteari berri eman
1Jakin zuten apostoluek#Jakin zuten apostoluek 8,14; 11,22. Jainkoaren hitza 4,29+. eta Judeako senideek, jentilek ere Jainkoaren hitza onartu zutela. 2-3Pedro Jerusalemera itzuli zenean, erdainkuntzaren aldeko#erdainkuntzaren aldekoak 15,1-2.5; 21,20-21. erdaingabeen etxean sartu 10,28; Ga 2,12. fededun juduek erdaingabeen etxean sartu eta beraiekin jan zuela bota zioten aurpegira.
4Orduan, Pedrok dena zehatz-mehatz kontatu zien#zehatz-mehatz kontatu zien 10,9-20.: 5«Jopen otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen: oihal handi baten antzeko zerbait ikusi nuen, lau puntetatik zintzilik, zerutik ni nengoen tokiraino jaisten. 6Begira-begira jarri nintzaion, eta lauoinekoak, basapiztiak, narrastiak eta hegaztiak ikusi nituen barruan. 7Orduan, mintzo bat entzun nuen, niri esaten: “Ea, Pedro, hil eta jan”. 8Eta nik erantzun: “Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik ahoan sartu”. 9Zerutiko mintzoak berriro esan zidan: “Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik”. 10Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren dena zerura jaso zuten. 11Eta une horretan hiru gizonezko agertu ziren gu geunden etxera; Zesareatik bidalita zetozen niregana. 12Kezkarik gabe haiekin joateko agindu zidan Espirituak. Sei senide#Sei senide lagun 10,23.45. hauek joan ziren nirekin, eta gizon haren etxean sartu ginen. 13Hark kontatu zigun#Hark kontatu zigun 10,4-5.30-33. nola aingeru bat agertu zitzaion etxean eta esan zion: “Bidal ezazu norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera. 14Hark esango dizunaren bidez salbatuko zarete, zu eta zure etxekoak#zure etxekoak 10,2+.”. 15Hitz egiten hasi nintzen orduko, Espiritu Santua jaitsi zen haiengana, hasieran guregana jaitsi zen bezala.#Ik 2,1-4; 10,44. 16Orduan, Jaunak esana gogoratu nuen: “Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek Espiritu Santuaz izango zarete bataiatuak”.#Jaunak esana 1,5. 17Beraz, Jainkoak guri Jesu Kristo Jaunarengan#Jesu Kristogan sinestea 10,43+. guri emandako dohaina bera 10,45+. Jainkoari aurka egiteko 5,39; 10,47; 15,10. sinesteagatik eman zigun dohain bera eman badie horiei ere, nor nintzen ni Jainkoari aurka egiteko?»
18Hau entzutean, baretu egin ziren entzuleak eta Jainkoa goretsi zuten, esanez: «Jentilei ere eman die, beraz, Jainkoak bizira daraman#jentilei bizira daraman bihozberritzea 13,46.48; 14,27; 17,30. Ik. 2,38+. bihozberritzea!»
Palestinatik kanpora (11,19—12,25)
Antiokiako eliz elkartearen sorrera
19Bitartean, Esteban hil zutenean sortutako erasoaldikoan sakabanatu ziren fededunak Fenizia, Zipre eta Antiokiaraino#11,19 Antiokiako eliz elkartearen eraikuntzaren berriak 8,1-4an kontatutako sakabanatzearen hariari heltzen dio berriro, kontakizun haren jarraipena baita. Antiokia: Siria erromatar probintziako hiriburua, inperio guztiko hirugarren hiririk garrantzizkoena, Erromaren eta Alexandriaren hurrengo. Garrantzi handiko misio-biltokia izango da hemendik aurrera Eginak liburuan. heldu ziren; juduei baizik ez zieten, ordea, mezua iragartzen.#sakabanatzea 8,1-4. mezua 8,4+. 20Baina haien arteko batzuk, Zipreko eta Zirenekoak, Antiokiara#Antiokia 11,25-26; 13,1-3; 14,26-28; 15,30-35; 18,22-23. berri ona iragarri 5,42+. heldu zirenean, jentilei#11,20 jentilei: H.h., greziarrei. Eskuizkribu askok, batzuk garrantzizkoak, helenistei diote (ik. 6,5 oh.); baina greziar hitzak, juduei kontrajarria (19. tx.) denean, jentilak esan nahi du, judu ez direnak, alegia. ere Jesus Jaunaren berri ona iragartzen hasi ziren. 21Eta, Jauna lagun zutenez, askok sinetsi zuten eta Jaunarengana bihurtu ziren. 22Jerusalemgo eliz elkarteak honen guztiaren berri jakin zuen#honen berri jakin zuenean 8,14; 11,1., eta Bernabe bidali zuten Antiokiara. 23Hara iritsi eta, Jainkoak bere onginahiaz haien artean egina ikustean, biziki poztu#poztu 8,8+. Bernabe 4,36+. leial irauteko adore eman 13,43; 14,22. Ik. Mt 10,22. zen Bernabe, eta bihotz-bihotzez Jaunarekiko leial irauteko adore ematen zien. 24Bernabe gizon ona baitzen, eta Espiritu Santuaz eta fedez betea, jende asko elkartu zitzaion Jaunari.#Espiritu Santuaz betea 4,8+. Jaunari elkartu 2,41+.
25Handik Tarsora#Tarsora 9,30+. joan zen Bernabe, Sauloren bila#11,25 Sauloren bila: Ik. 9,30, han esaten baita nola bidali zuten Paulo Tarsora Jerusalemgo senideek., 26eta, aurkitu zuenean, Antiokiara eraman zuen. Urtebete osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean, jende askori irakatsiz. Antiokian eman zitzaien lehendabizikoz ikasleei «kristau»#11,26 kristau: Kristauek beren buruari ezarri zioten beste zenbait izenen ondoren, deitura berri hau agertzen da orain, Kristo izenetik sortua; itxura denez, kristau ez zirenek atera zuten izen hau, Kristoren aldeko edo zale zentzuaz.#«kristau» izena 26,28; 1 P 4,16. izena.
27Garai hartan, profezi dohaina zuten senide batzuk jaitsi ziren Jerusalemdik Antiokiara.#profezi dohaina dutenak 13,1; 15,32; 21,9-10. Ik. 2,17-18; 19,6; 1 Ko 12,28. 28Haietako batek, Agabo#Agabo 21,10. zeritzanak, Espirituak eraginik, mundu guztian gosete handia izango zela adierazi zuen. Hala gertatu zen Klaudio#11,28 Klaudio: Erromako enperadore 41etik 54ra. Haren agintealdian (48. urtean) gosetea izan zela baieztatu digute erromatar historialariek. enperadorearen garaian. 29Ikasleek, orduan, Judeako senideei laguntza#Judeako senideentzat laguntza Erm 15,31; 2 Ko 9,1-13. bidaltzea erabaki zuten, bakoitzak ahal zuena. 30Eta hala egin zuten: Bernabe eta Saulorekin bidali zizkieten emaitzak hango arduradunei.#arduradunak 14,23; 15,2.4.6; 16,4; 20,17; 21,18.

Currently Selected:

EGINAK 11: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy