YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 8

8
David inguruetako herriei nagusitu
1Gerora, Davidek menderatu egin zituen filistearrak, eta beren nagusigoa kendu zien. 2Jo zituen moabdarrak ere, eta hirutatik bi hilarazi zituen, eta bat bakarrik utzi bizirik#8,2 hirutatik bi hil… eta bat bizirik: Hebreerazko testuak dio: lurrean etzanarazi ondoren, sokaz neurtu zituen; bi soka-neurritan sartzen zirenak hiltzera kondenatu zituen, eta batean sartzen zirenak bizirik utzi. Aldi haietan horrela egin ohi zuten, guduetan menderatzen zituztenekin.. Moabdarrak Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren. 3Tzobako#8,3 Tzoba: Damaskotik iparraldera zegoen erreinu txiki bat zen. errege Hadadezer, Rehoben semea, ere jo zuen Davidek, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik. 4Mila eta zazpiehun zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin.#hanka-zainak ebaki Has 49,6; Jos 11,6-9. ehun guda-gurdi beren zaldiekin Dt 17,16; Is 31,1; Os 1,7; Mi 5,9; Sal 20,8. 5Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera heldu ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen. 6Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta haren menpeko eta zergapeko egin ziren siriarrak. Jaunak garaipena eman zion Davidi beronen guda-irtenaldi orotan.
7Hadadezerren zerbitzariek zeramatzaten urrezko babeskiez jabetu eta Jerusalemera eraman zituen Davidek.#urrezko babeskiez 1 Erg 10,16-17; 14,26-27; 2 Erg 11,10. 8Hadadezerren hiri ziren Betah eta Berotaitik#8,8 Berotai: Damaskotik iparraldera 50 km ingurura zegoen hiria. Betah: Eskualde berean zegoen hiri hau ere, segur aski; 1 Kro 18,8an Tibhat deritzana bera da, noski. brontze ugari eraman zuen.
9Hamateko#8,9 Hamat: Palestinatik ipar-ekialdera zegoen erreinu aramear bat da. errege Toi-k jakin zuen hondatua zuela Davidek Hadadezerren gudaroste osoa. 10Orduan, Toik bere seme Joram bidali zion David erregeari, agurtzera eta Hadadezer erregea borrokatu eta hondatu zuelako zorionak ematera. Izan ere, Toi eta Hadadezer elkarren etsai ziren. Joramek urrezko, zilarrezko eta brontzezko ontzi eta tresnak eraman zizkion, 11eta Davidek Jaunarentzat eskaini zituen, menpean hartutako herri guztien zilarra eta urrea ere eskainiak zituen bezala.#Davidek Jaunarentzat eskaini 1 Erg 7,51; 2 Erg 12,19. 12Aramearrei, moabdarrei, amondarrei, filistearrei, amalektarrei eta Tzobako errege Hadadezerri, Rehoben semeari, harrapatua zen hura guztia.
13David ospetsua egin zen, aramearrak Gesaltza haranean#8,13 Gesaltza haranean: Itsaso Hiletik Akaba itsas golkora doan harana da. hondatu eta, hemezortzi mila hil ondoren, itzuli zenean.#Gesaltza haranean Sal 60,2. 14Gobernariak ipini zituen Edom osoan eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi orotan.
Daviden laguntzaileen zerrenda
(1 Kro 18,14-17)
15Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.#laguntzaileen zerrenda 20,23-26; 1 Erg 4,1-6.#zuzenbidez agintzen zuen 1 Erg 3,28; 10,9. 16Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain#8,16 agirizain: Honela ere itzul daiteke: erregearen bozeramaile, mezulari.; 17Tzadok, Ahituben semea eta Ahimelek, Abiatarren semea, apaiz; eta Seraias idazkari; 18Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak, berriz, apaiz ziren#8,18 Daviden semeak apaiz ziren: Grekozko antzinako itzulpenek ministro diote..

Currently Selected:

2 SAMUEL 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy