YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 7

7
Jaunak Davidi ondorengotza hitzeman
1David erregea bere etxean bizitzen jarri eta Jaunak inguruetako etsaiekiko lasaitasuna eman zionean,#Daviden asmoa 1 Erg 8,17-18; 1 Kro 22,7-10. 2esan zion erregeak Natan profetari:
—Hara, zedrozko etxean bizi naiz ni; Jainkoaren kutxa, aldiz, oihal-etxolan dago.
3Natanek erantzun zion erregeari:
—Zoaz eta bete zeure asmoa, zeurekin baituzu Jauna.#zeurekin baituzu Jauna 1 Sm 18,12+.
4Gau hartan, ordea, Jaunak hitz egin zion Natani, esanez:#Gau hartan Zen 22,8-13.19-20; 1 Sm 9,15-17; 1 Erg 14,5; 2 Erg 20,4-6; Eg 9,10-16. 5«Zoaz eta esaiozu ene zerbitzari Davidi: Honela mintzo da Jauna: Etxea eraiki behar al didazu zuk, ni bertan bizi nadin?#7,5 5-16 tx.etan dugu Biblian maiz aipatzen den agintzari edo promesa, Jainkoak Davidi egina, alegia. Hebreerazko testuan etxe hitzaren bi zentzurekin jokatzen da: alde batetik, Davidek Jainkoari eraiki nahi izan zion tenplua da; bestetik, Daviden ondorengotza, hau da, errege-etxea edo dinastia. 6Ez naiz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak Egiptotik atera nituenetik egundaino; bizilekutzat oihal-etxola nuela ibilia naiz.#bizilekutzat oihal-etxola Ir 40,21. 7Israeldar ororekin batera ibili izan naizen bitarte osoan, esan al diet inoiz ene herri Israel zaintzeko agindu nien buruzagiei, niretzat zedrozko etxerik egiteko?»
8Beste hau ere esan zion Jaunak Natani: «Esaiozu, gainera, ene zerbitzari Davidi: Hau dio Jaun ahalguztidunak: Nik atera zintudan larreetatik, artaldeen artetik, ene herri Israelen agintari izateko.#artaldeen artetik 1 Sm 16,11+; Sal 78,70-71. agintari izateko 1 Sm 24,21+. 9Zeurekin izan nauzu ibili zaren toki guztietan. Hondatu ditut aurrean jarri zaizkizun etsaiak oro. Lurreko handikiena bezain izen handia eman dizut.#Hondatu ditut… etsaiak Dt 12,29. 10Bizitokia emanen diot ene herri Israeli; hantxe errotu eta kokatuko dut. Aurrerantzean ez da ikaratuko; gaizkile horiek ez dute gehiago zapalduko, antzina#Bizitokia… ene herri Israeli Ir 23,20; Zen 10,29; 14,40; Dt 26,9; 1 Sm 12,8. 11ene herri Israeli buruzagiak eman nizkionean, egin zuten bezala. Lasaitasuna emanen dizut zeure etsai guztiekiko. Ondorengotza#7,11 ondorengotza: H.h., etxea, errege-etxea alegia. emanen dizula jakinarazten dizu Jaunak. 12Zure egunak bete ondoren, zeure gurasoekin etzango zarenean, zure ondorengo#7,12 zure ondorengo bat: Salomoni buruz ari da hemen, berau izango baita errege Daviden ondoren (ik. 1 Erg 2,12.46 eta 6. kap.) bat ezarriko dut, zuregandik sortua, eta sendotu eginen dut beraren erregetza.#zure ondorengo bat ezarriko 1 Erg 15,4. beraren erregetza 1 Sm 13,13; 1 Erg 2,12.46. 13Hark eraikiko dit#7,13 eraikiko dit: H.h., eraikiko dio nire izenari. etxea, eta nik errege-aulkia sendotuko diot.#sendotuko diot Ir 15,17; Sal 9,8; 48,9; 87,5. 14Aita izango nau hark ni, eta seme izango dut nik hura. Okerrik egingo balu, zuzendu egingo nuke, gizakiek erabili ohi dituzten makilaz eta zigorrez.#seme Sal 2,7; 89,27; 1 Kro 17,13; 22,10; 28,6; 2 Ko 6,18; Heb 1,5. 15Hala ere, ez dut neure onginahia harengandik baztertuko, Saulengandik baztertu nuen bezala, baztertu egin bainuen neure aurretik bera.#Saulengandik baztertu 1 Sm 13,14; 15,28; 16,14. 16Zure etxeak eta zure erregetzak betierean iraungo dute zure ondoren, eta zeure errege-aulkia sendoa izanen duzu beti#7,16 errege-aulkia sendoa… beti: Segur aski, Jainkoak Abrahami eta Jakobi eginiko promesa aipatzen da hemen: erregeak aterako dira zuregandik (ik. Has 17,6; 35,11).».#Zure etxeak eta zure erregetzak betierean iraungo 1 Sm 25,28; 1 Erg 11,38. errege-aulkia sendoa… beti 1 Erg 2,45.
17Ikuskari honetan adierazitako guztia esan zion Natanek Davidi.
Davidek Jaunari erantzun
18Orduan, David oihal-etxolara sartu eta honela mintzatu zitzaion Jaunari: «Nor naiz ni, Jainko Jauna, eta zer da nire senitartea, ni honetaraino ekartzeko? 19Eta hori ere gutxitzat jota, Jainko Jauna, zure morroi honen etxeari luzarorako hitza eman diozu. Hori ez da maiz gertatzen, Jainko Jauna#7,19 Tx. honen azken esaldia oso iluna da hebreerazko testuan. Beste itzulpen bat: eta hau lege bat da gizonarentzat.. 20Zer gehiago esan diezazuket nik, Davidek? Jainko Jauna, zuk ezagutzen nauzu morroi nauzun hau. 21Zeuk nahi eta esan bezala egin dituzu gauza handi hauek guztiak, eta zeure morroi honi agertu dizkiozu. 22Horregatik, Jainko Jauna, handia zara, ez baita zu adinakorik. Ez da jainkorik zu baizik, geure belarriz entzun izan dugun bezala.#Jainko Jauna, handia zara Sal 104,1+. Ez da jainkorik zu baizik Ir 15,11+. 23Ba ote da lurrean Israel zure herria bezalako besterik? Zeu, Jainko, etorri zinen herri hau askatzera, zeure herri egiteko, zeure izena emateko#7,23 Zeu, Jainko… herri hau askatzera: H.h., Jainkoa bera etorri zen herri hau askatzera. zeure izena emateko: Esaera honek herria, Israel alegia, Jaunaren herri, Jaunaren jabego edo ondare, bilakatu dela esan nahi du. Honela ere itzul daiteke: izena eman dio, hots, ospetsu egin du. eta beronen alde gauza handiak egiteko. Izugarriak egin dituzu zeure herriaren alde. Ba ote da beste herririk, Egiptotik eta gainerako herri eta jainkoen menpetik askatu duzuna bezalakorik?#Ba ote… Israel zure herria bezalako besterik? Dt 4,7.33. 24Zuk Israel zeure herri egin duzu betiko, eta zu zeu, Jauna, berorren Jainko egin zara.#zeure herri… berorren Jainko 1 Sm 12,22+. 25Beraz, Jainko Jauna, iraunarazi beti zeure morroi honi eta nire ondorengotzari eman diozun hitza. Egizu esan bezala.#Egizu esan bezala Dt 9,5; 1 Sm 1,23; 1 Erg 2,4. 26Izan bedi handietsia zure izena beti! Esan bezate: “Jaun ahalguztiduna Israelen Jainkoa!” Eta iraun beza zure aurrean, morroi duzun David honen ondorengotzak.#Israelen Jainkoa 1 Erg 18,36. iraun beza… ondorengotzak 7,16. 27Zuk, Jaun ahalguztidun eta Israelen Jainko horrek, ondorengotza hitzeman didazu. Horregatik izan du zure morroi honek zuri otoitz hau egiteko ausardia.#otoitz hau 1 Erg 8,28.29.54. 28Hara, bada, Jainko Jauna, Jainkoa zara zu eta zure hitzak egiazkoak dira. Zure morroi honi halako gauza ederrak hitzeman dizkiozunez,#zure hitzak egiazkoak dira Jn 17,17. 29bedeinka ezazu, otoi, zeure morroi honen ondorengotza, beti zure aurrean iraun dezan. Zeuk hitzeman duzu hori, Jainko Jaun horrek. Zure bedeinkapenak bedeinka beza, beraz, zure morroi honen ondorengotza».#bedeinka ezazu Sal 21,4.7; 45,3.

Currently Selected:

2 SAMUEL 7: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy