YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 3

3
Jaunak Samueli dei egin
1Samuel mutikoa Jaunaren zerbitzuan ari zen Eliren ardurapean. Jainkoa garai hartan ez zen maiz mintzatzen, eta ikuskaririk ere ez zuen inork sarritan izaten. 2Gau batez bere gelan zetzan Eli; begiak lausotzen ari zitzaizkion eta ezin zuen ikusi. 3Jaunaren kriseilua ez zen oraino itzalia. Samuel ere lo zegoen Jainkoaren kutxa#3,3 Jaunaren zuzia ez zen oraino itzalia: Egun-argitzeko baitzegoen artean; izan ere, Ir 27,20-21ean esaten denez, arratsetik egunsentia arte izekia, piztua, egon behar zuen argi-zuzi hark santutegian. Jainkoaren kutxa: Ir 25,22an esaten denez, kutxa gainetik mintzatu ohi zaio Jainkoa santutegian dagoenari. zegoen Jaunaren santutegian. 4Jaunak dei egin zion Samueli, eta honek erantzun:
—Hemen nauzu.#Jaunak dei egin Has 22,1; 31,11; Ir 3,4; Is 6,8.
5Lasterka Elirengana joan eta esan zion Samuelek:
—Hemen nauzu, dei egin baitidazu.
Elik ihardetsi zion:
—Ez dizut nik dei egin. Itzul zaitez eta egizu lo.
Joan eta etzan zen lotarako.
6Jaunak berriro dei egin zion Samueli. Hau jaiki eta Elirengana joan zen, esanez:
—Hemen nauzu, dei egin baitidazu.
Elik erantzun:
—Ez dizut nik dei egin, ene seme. Itzul zaitez eta egizu lo.
7Samuelek ez zuen oraindik Jauna ezagutzen, honek ez baitzion bere hitza inoiz ere adierazi. 8Hirugarren aldiz egin zion dei Jainkoak Samueli. Jaiki eta Elirengana joan zen, esanez:
—Hemen nauzu, dei egin baitidazu.
Antzeman zion Elik Jauna ari zitzaiola deika, 9eta esan zion mutikoari:
—Zoaz eta egizu lo. Norbaitek berriro dei egiten dizula entzuten baduzu, esan: «Mintza, Jauna, adi duzu zeure morroi hau».
Itzuli eta lotarako etzan zen Samuel bere tokian. 10Jaunak, hurbildurik, dei egin zion, lehengoetan bezala:
—Samuel, Samuel!
Samuelek erantzun:
—Mintza zaitez, adi duzu zeure morroia!
11Eta honela mintzatu zitzaion Jauna Samueli: «Hara, zerbait egin behar dut Israelen. Entzungo duten guztiei durundi egingo diete bi belarriek.#belarriek durundi 2 Erg 21,12; Jr 19,3. 12Eliren etxearen kontra esan dudan guztia beteko dut egun horretan, hasi eta bukatu.#kontra esan 2,27-36. 13Jakinarazi nion bere etxea betiko zigortuko nuela, egin dituzten gaiztakeriengatik. Bazekien bere semeak Jainkoa iraintzen ari zirena, eta ez zituen zuzenarazi. 14Horregatik, zin egin diot Eliren senitarteari, ezin izango duela sekula bere gaiztakeria garbitu, ez opariak eginez, ez eskaintzak ekarriz».#ezin izango duela bere gaiztakeria garbitu 1 Jn 5,16+.
15Samuelek lo egin zuen egunsentia arte. Goizean ireki zuen Jaunaren etxeko atea. Baina beldur zen ikuskaria Eliri adierazteko. 16Eta Elik dei egin zion Samueli:
—Samuel, ene seme.
Samuelek erantzun:
—Hemen nauzu.
17Eta galdetu zion Elik:
—Zer esan dizu? Ez gorde, arren, deus ere. Zigor zaitzala gogor Jainkoak, esan dizkizun hitzetarik bat ere isiltzen badidazu.
18Samuelek, beraz, Jaunak esandako guztia jakinarazi zion, deus ere gorde gabe. Elik erantzun zuen:
—Bera da Jauna. Egin beza egoki iruditzen zaiona.#Egin beza 2 Sm 10,12; Jb 1,21.
19Hazi zen Samuel, eta berekin zuen Jauna. Ez zen gelditu bete gabe Jaunaren hitz bakar bat ere. 20Dandik Beer-Xebaraino, Israel osoak jakin zuen Jaunak bere profeta egina zuela Samuel.#Samuel profeta 2 Kro 35,18; Eg 13,20. 21Xilon agertuz jarraitu zuen Jaunak, han baitzion hitz egiten Samueli.

Currently Selected:

1 SAMUEL 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy