YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 20

20
Jonatanek Davidi ihes egiten lagundu
1Davidek ihes egin zuen Ramako Naiotetik ere, eta Jonatanengana jo zuen hitz egitera:
—Zer egin dut? Zein gaitz, zein bekatu egin diot zuen aitari, ni hil nahian ibiltzeko?#Zer egin dut? 24,12; 26,18.
2Jonatanek erantzun:
—Ez horixe, ez zara hilko! Gure aitak ez du egiten deus ere, ez handirik, ez txikirik, aurrez niri adierazi gabe. Horixe ezkutatuko ote dit, hain zuzen, aitak? Ezinezkoa da.
3Davidek zin ere egin zuen, esanez:
—Ongi daki zuen aitak begiko nauzula. Hau esango zuen bere baitan: «Ez dezala jakin honetaz deus ere Jonatanek, atsekabe ez dadin». Hara, Jauna bizi dela eta zu bizi zarela bezain egia da, heriotzaren eta nire artean pauso bat baizik ez dagoela.
4Jonatanek, orduan, Davidi:
—Zuk esana egingo dut zure alde!
5Davidek Jonatani:
—Bihar ilberri#20,5 ilberri: Hilaren hasierako jaia. Ik. Egutegia Bibli Hiztegian. da, eta egun horretan erregearen ondoan eseri beharko nuke bazkaltzeko. Uztazu joaten; landan gordea egongo naiz arratsalde arte.#ilberri-jaia Zen 28,11. 6Zuen aitak nire galdera egiten badu, esaiozu: «Bere sorterri Belenera albait lehen joaten uzteko eskatu zidan Davidek, urteroko oparia bere ahaide guztiekin egiteko». 7«Ongi da» erantzungo balu, lasai nintzateke; haserretuko balitz, ordea, gauza jakina litzateke erabakia duela ni hondatzea. 8Egidazu mesede hau zeure morroi honi; izan ere, ituna eginarazi didazu zeurekin Jaunaren izenean. Niregan inolako gaiztakeriarik baldin bada, hil nazazu zeuk; zertarako eraman ni zuen aitaren aurrera?#ituna egin 18,3.
9Jonatanek erantzun zion:
—Inola ere ez! Gure aitak zu hondatzea erabakia duela ziur jakiten badut, adieraziko dizut.
10Davidek galdetu zion Jonatani:
—Nork adieraziko dit, zuen aitak haserre erantzuten badizu?
11Jonatanek Davidi:
—Zatoz, goazen landara.
Eta biak landara atera ziren.
12Jonatan honela mintzatu zitzaion Davidi: «Israelen Jainko Jaunarengatik esaten dizut, bihar edo etzi, garai honetan, ikertuko ditudala gure aitaren asmoak. Zurekiko asmo onak baditu eta norbait berehala bidali eta adierazten ez badizut, 13zigor nazala Jaunak gogor. Gure aitak zu hondatzeko asmotan irauten badu, berriz, adieraziko dizut eta ihes egiten utziko, bakean joan zaitezen. Izan bedi Jauna zurekin, gure aitarekin izan zen bezala.#Izan bedi Jauna zurekin 17,37+. 14Egun hartan, bizi baldin banaiz, har nazazu onez, Jaunak nahi bezala. Hila baldin banaiz, berriz, 15ez ukatu inoiz zeure onginahia nire senitarteari, Jaunak Daviden etsai guztiak banan-banan lurretik suntsiaraziko dituenean».#ez ukatu onginahia nire senitarteari 24,22; 2 Sm 9; 21,7.
16Honela, Jonatanek ituna egin zuen Daviden etxearekin, esanez: «Eska biezazkio Jaunak kontuak Davidi; hobeki esan, beronen etsaiei#20,16 etsaiei: Testua ulergaitza da hebreeraz. Honela ere itzul daiteke: ondorengoei.».
17Jonatanek zin egin zion berriro Davidi, elkarri zioten maitasunagatik, bere burua bezain maite baitzuen. 18Jonatanek esan zion gero Davidi: «Bihar ilberri-jaia da eta han ez zaudela nabarituko dute, zure jarlekua hutsik egonen baita. 19Etzi, jaitsi zaitez eta gorde, lehengo hartan ezkutatu zinen toki berean#20,19 toki berean: Testu hau ere iluna da hebreeraz. Ez dakigu zer aipatu nahi duen lehengo hartan horrekin.. Egon jarririk Etzel harriaren ondoan. 20Hiru gezi jaurtiko ditut alde horretarantz, jo-puntura botatzen ariko banintz bezala, 21eta morroia bidaliko dut, esanez: “Hoa eta bila itzak geziak”. Morroiari “Hi baino honantzago dituk geziak, har itzak” esango banio, orduan etor zaitezke, dena bakean izango baita. Ez da arriskurik izango, ala Jauna! 22Baina mutilari “Hi baino harantzago dituk geziak” esango banio, zoaz ihesi, Jaunak bidaltzen zaitu eta. 23Biok elkarri eman diogun hitzaz, berriz, izan bedi Jauna gu bion artean testigu betierean».
24Ezkutatu zen, bada, David landan. Ilberri-jaia heltzean, jarri zen erregea otordurako, bazkaltzeko. 25Ohi zuen tokian jarri zen erregea, horma ondoko jarlekuan. Jonatan jaiki egin zen#20,25 jaiki egin zen: Zenbaitek aurrez aurre zegoen itzultzen du.. Abner Saulen aldamenean eseri zen. Daviden tokia, berriz, hutsik zegoen. 26Egun hartan Saulek ez zuen deus ere esan, berekiko pentsatuz: «Ustekaberen bat izango zuen. Ez zen garbi egongo#20,26 Ez zen garbi egongo: Sexu-harremanengatik-edo lohitua zegoenak ezin zuen festa erlijiosoan esku hartu garbikuntzak egin gabe (ik. Lb 7,20-21)., ez zituen garbikuntzak egingo». 27Biharamunean, ilberri ondoko bigarren egunean, berriro ere Daviden tokia hutsik zegoen. Saulek esan zion bere seme Jonatani:
—Zergatik ez da etorri bazkaltzera Jeseren semea ez atzo eta ez gaur?
28Jonatanek erantzun zion:
—Belenera joateko baimena eskatu zidan arren eta arren. 29Honela esan zidan: «Uztazu joaten, otoi; senitartekoon oparia eskaini behar baitugu herrian, eta anaiak joateko agindu dit. Orain, beraz, begiko baldin banauzu, uztazu, arren, anaia ikustera joaten». Horregatik, ez da etorri erregearen mahaira.
30Haserretu zitzaion Saul Jonatani, eta esan zion:
—Sasikumea halakoa! Banekian, bai, Jeseren seme hori maite huela, heure buruarentzat eta heure amarentzat lotsagarri haizen horrek! 31Jeseren seme hori lurrean bizi dadin arte, ez haiz seguru izango, ez hi, ez hire erregetza. Bilarazi eta ekardak oraintxe bertan, hil beharra dik eta!
32Jonatanek ihardetsi zion bere aita Sauli:
—Zergatik du hil beharra? Zer egin du, bada?#Zer egin du? 19,4-5.
33Saulek lantza hartu zuen, semea jotzeko asmoz. Jonatanek ikusi zuen, beraz, erabakia zuela aitak David hiltzea,#lantza hartu 18,11; 19,10. 34eta haserre bizitan jaiki zen mahaitik, eta ez zuen deus ere jan ilberri-jaietako bigarren egun hartan. Oso atsekabetua zegoen, aitak David iraindu zuelako.
35Biharamun goizean landara joan zen Jonatan, Davidekin aurrez erabaki bezala. Mutil koskor bat zeraman berekin. 36Jonatanek diotso mutilari:
—Hoa bizkor; bilatu jaurtiko ditudan geziak!
Mutikoa lasterka zihoalarik, jaurti zuen Jonatanek gezia, mutikoa baino harantzago joateko eran. 37Jonatanek, botatako geziraino mutikoa heltzen ari zenean, oihu egin zion atzetik, esanez:
—Hi baino harantzago zegok gezia!
38Berriz ere oihu egin zion Jonatanek atzetik mutikoari:
—Bizkor! Habil agudo! Ez hadi geldi!
Hartu zuen Jonatanen morroiak gezia eta bere nagusiagana itzuli zen. 39Morroiak ez zekien zer gertatzen zen; Jonatanek eta Davidek bakarrik zekiten. 40Jonatanek eman zizkion mutikoari bere iskiluak eta esan zion:
—Hoa, eraman hirira.
41Mutikoa joatean, atera zen David hegoaldetik eta lurreraino makurtu zen, hiru bider ahuspeztuz. Besarkatu zuten elkar, eta negar egin zuten elkarrekin#20,41 negar egin zuten elkarrekin: Esaera hau iluna da hebreeraz.. 42Jonatanek esan zion Davidi: «Zoaz bakean. Jaunaren izenean egin diogu zin elkarri. Izan bedi Jauna betierean gu bion artean, eta gu bion ondorengoen artean».

Currently Selected:

1 SAMUEL 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy