YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 9

9
Jauna berriro agertu Salomoni
(2 Kro 7,11-22)
1Salomonek Jaunaren etxea, errege-jauregia eta berak nahi izan zuen guztia eraiki zuenean, 2bigarren aldiz agertu zitzaion Jauna, Gabaonen#9,2 Gabaon: Ik. 3,5-15. agertu zitzaion bezala. 3Jaunak esan zion: «Entzun dut egin didazun otoitza eta eskaria. Sagaratu dut eraiki didazun tenplua, betikotasunean nire bizileku izan dadin. Hemen izango ditut beti neure begi-bihotzak.#Sagaratu dut… tenplua 8,29+. 4Eta zu nire aurrean zuen aita David bezala ibiltzen bazara, bihotz osoz eta zuzenbidez, nik agindu dizudan guztiaren arabera, nire lege eta erabakiak betez, 5betikotasunean iraunaraziko dut zure erregetza Israelen gainean. Hala hitzeman bainion zuen aita Davidi: “Beti izanen duzu zeure ondorengoetako bat Israelgo errege-aulkian jartzeko”.#zeure ondorengoetako bat 2,4+. 6Baina zuek eta zuen seme-alabak niregandik urruntzen bazarete, nik eman dizkizuedan agindu eta legeak betetzen ez badituzue, beste jainko batzuk zerbitzatzera jo eta haien aurrean ahuspezten bazarete, 7suntsiarazi eginen dut Israel herria eman diodan lurrazaletik. Arbuiatu eginen dut neuretzat sagaratu dudan etxe hau. Koplak atera eta barre egingo diote Israeli herri guztiek.#Koplak atera eta barre egin Dt 28,37; Jr 18,16; 19,8; 24,9; 29,18. 8Erabat hondatuko dut tenplu hau, eta tenplu honen aurretik igaroko diren guztiek, harriturik eta txistuka, galdetuko dute: “Zergatik egin ote die hau Jaunak lurralde honi eta tenplu honi?” 9Eta erantzungo diete: “Beren gurasoek Egiptotik atera zituen Jauna, beren Jainkoa, utzi eta jainko arrotzengana jo dutelako, haien aurrean ahuspeztuz eta haiei kultua emanez. Horregatik ekarri die Jaunak halako zoritxarra”».
Hiramen eta Salomonen arteko hitzarmena
(2 Kro 8,1-2)
10Hogei urte behar izan zituen Salomonek bi etxeak, hau da, Jaunaren etxea eta bere jauregia, eraikitzeko. 11Tiroko errege Hiramek eskuratu zion Salomoni nahi bezainbat zedro- eta zipres-zur eta urre. Salomonek, ordainetan, Galilea aldeko hogei herrixka eman zizkion Hirami. 12Atera zen, bada, Tirotik Hiram Salomonek eman zizkion herrixkak ikusteko; baina ez zituen atsegin izan. 13Orduan, honela esan zuen: «Hauek herrixkak eman dizkidazunak, ene anaia!» Eta «Kabul»#9,13 Kabul: Ez da ziurra hitz honen esanahia; ezer ez izan daiteke. deitu zion lurralde hari. Hala deritza gaurdaino. 14Hiramek emanak zizkion Salomoni lau tona inguru urre.
Salomonen beste zenbait lan
(2 Kro 8,13-18)
15Jaunaren etxea, bere jauregia, Milo-ko lubeta#9,15 Milo-ko lubeta: Jerusalem hegoaldean dagoen Daviden Hiria eta iparraldean dagoen tenplua bitarteko aldapa da; Salomonek betelana edo malda eginarazi zuen; hebreeraz Milo hitzak, hain zuzen, betelana edo lubeta esan nahi du., Jerusalemgo harresia, Hatzor, Megido eta Gezer egiteko, lan behartuak antolatu zituen Salomon erregeak.#lan behartuak 5,27-32+. Milo-ko betelana 2 Sm 5,9+.
16Izan ere, Egiptoko errege faraoiak eraso eta hartu egin zuen Gezer hiria, su eman eta hirian bizi ziren kanaandarrak hil egin zituen; gero, bere alabari, Salomonen emazteari, eman zion ezkonsari. 17Horregatik, Salomonek berreraiki egin zuen Gezer; baita Bet-Horon azpikoa, 18Baalat eta Tamar ere, Judako basamortukoa. 19Era berean, janari-biltegi izateko herrixkak berreraiki zituen Salomonek, baita guda-gurdiak eta zaldiak gordetzekoak ere. Nahi izan zuen guztia eraiki zuen Salomonek, nola Jerusalemen hala Libanon eta bere menpeko lurralde osoan. 20Israeldar ez ziren amortar, hitita, periztar, hibiar eta jebustar jende haietatik bizirik gelditu zirenak,#bizirik gelditu zirenak Ep 3,3-5. 21hau da, israeldarrek xehatu#9,21 xehatu: Ik. Dt 2,34. ezinik lurraldean gelditu ziren haien ondorengoak, lan behartuetarako bildu zituen Salomonek, gaurdaino.#xehatu Dt 2,34+. 22Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor#9,22 Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor: Hala ere, ik. 5,27. ere esklabo izatera behartu; baizik eta bere gudari, ofizial, gudalburu, ezkutari eta bere gurditeria eta zalditeriaren arduradun egin zituen. 23Salomonek antolatu zituen lanen arduradun-buruak bostehun eta berrogeita hamar ziren; haiek gainbegiratzen zituzten jendeak egindako lanak.
24Faraoiaren alaba Daviden Hiritik Salomonek eraiki zion jauregira igo zenean, erregeak Milo-ko betelana eginarazi zuen.
25Urtean hiru bider Salomonek erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini ohi zituen Jaunarentzat eraikia zuen aldarearen gainean, eta intsentsua erre ohi zuen Jaunaren aitzinean zegoen aldarean. Horrela bukatu zuen tenpluaren eraikuntza.
26Bestalde, Salomonek itsas ontziteria eginarazi zuen Etzion-Geberren; hiri hau Elat#9,26 Etzion-Geber, Elat: Hiriok Akaba itsas golkoaren ipar-muturrean zeuden. Hemendik abiatzen ziren Ofir-era zihoazen itsasontziak (28. tx.). Ofir hau Itsaso Gorria baino harantzago zegoen, noski. ondoan zegoen, Itsaso Gorriaren ertzean, Edom lurraldean.#itsas ontziteria 22,49-50. 27Hiramek bere zerbitzari batzuk, itsasgizon trebeak, bidali zituen ontzietara, Salomonen zerbitzariekin batera ibil zitezen. 28Ofir-era joan eta hamalau tona urre hartu zuten handik, Salomon erregeari ekartzeko.#Ofir 10,11; 22,49; Has 10,29; Is 13,12; Sal 45,10; Jb 22,24; 1 Kro 1,23; 29,4; 2 Kro 8,18; 9,10; Tb 13,17; Si 7,18.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy