YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 7

7
Salomonen jauregia
1Salomonek bere jauregia ere eraiki zuen. Hamahiru urte behar izan zituen erabat bukatzeko. 2«Libanoko Oihana»#7,2 Libanoko Oihana: Libanoko zedro-zurez jantzia zegoelako emango zioten, segur aski, izen hori aretoari. zeritzan aretoa ere egin zuen; berrogeita hamar metro zen luze, hogeita bost zabal eta hamabost gora. Zedrozko lau zutabe-lerro zituen, eta zutabeen gainean zedrozko habeak. 3Zutabeen gaineko habe haiek berrogeita bost ziren, lerro bakoitzean hamabost, eta habe haien gainaldean zedrozko oholtza. 4Saredun hiru leiho-erreskada zituen aretoak, batzuk besteen aurrez aurre, hirunaka. 5Ate eta ate-zango guztiak lau alderdidunak ziren, batzuk besteen aurrez aurre, hirunaka.
6Zutabedun ataria ere egin zuen; hogeita bost metro zen luze eta hamabost zabal. Honen aurrean zutabedun beste atari bat ere egin zuen, bere aterpe#7,6 aterpe: Itzulpen hau ez da ziurra, hebreerazko testua iluna baita. eta guzti.
7Egin zuen, orobat, «Errege-aulkiaren aretoa» edo «Epaitegi-aretoa» zeritzana ere, bertan epaiketak egiteko. Behetik goraino zedroz jantzi zuen. 8Salomonen bizilekua errege-aulkiaren aretotik aparte zegoen, beste areto batean; biak tankera berekoak ziren. Bere emaztetzat hartu zuen faraoiaren alabarentzat egin zuen jauregia ere areto haren tankerakoa zen.#faraoiaren alaba 3,1.
9Eraikuntza hauek guztiak, nola barnetik hala kanpotik, neurrira landu eta zerraturiko harri bikainez egin zituzten oinarrietatik habeetaraino#7,9 habeetaraino: Itzulpen hau ez da ziurra, ez baitago garbi hebreerazko hitz teknikoak zer adierazten duen., etxearen kanpoaldetik areto nagusiraino. 10Oinarrietarako harri bikainak ezarri zituen, harri handiak, bost eta launa metrokoak. 11Gainaldea ere harri bikainez egina zegoen, neurrira landuriko harriz eta zedro-zurez. 12Areto nagusiaren inguruko hormek harlanduzko hiruna erreskada eta zedrozko ohol-erreskada bana zituzten, Jaunaren etxe-barruko aretoaren eta atalondoaren tankerara.
Brontzezko bi zutabeak
(2 Kro 3,15-17)
13Salomonek Tiroko Hiram#7,13 Hiram: Ez da 5,15ean aipatzen zen Tiroko erregea. etorrarazi zuen.#Hiram 2 Kro 2,12-13. 14Neftaliren leinuko emakume alargun baten semea zen; aita, berriz, Tiroko brontzegile bat izan zuen. Hiram oso argi, trebe eta iaioa zen edozein brontze-lanetarako. Etorri zen, beraz, Salomonengana eta honek aginduriko lan guztiak egin zituen.
15Brontzea urtuz, bi zutabe egin zituen; bederatzina metro ziren gora eta seina metro lodi.#bi zutabe 2 Erg 25,13; Jr 27,19; 52,17. 16Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen, bina metro eta erdikoak. 17Zutabe-buruetan zeuden kapitel haietarako sare antzeko apaindurak egin zituen eta kate-sortak, kapitel bakoitzerako zazpi. 18Zutabe-buruetako kapitel bakoitza apaintzeko, sare haien inguruan, bi lerrotan, granada-fruitu antzekoak egin zituen.
19Zutabe-buruetako kapitel haien gainean bina metroko lili-lorearen tankerako irudiak zeuden. 20Hauen gainean, sare haiez beste aldean, biribil bana zegoen, inguruan berrehuna granada-fruitu zituztelarik, lerrotan jarriak. 21Sala handiaren aurreko atalondo aitzinean ezarri zituen Hiramek zutabeak. Eskuinekoari «Jakin» deitu zion, eta ezkerrekoari «Boaz»#7,21 Jakin: Hebreeraz, Jaunak sendotua esan nahi bide du. Boaz: Jaunarengan indarra esan nahi du.. 22Zutabe-buruak lili-lorearen tankerakoak ziren.
Horrela burutu zuen zutabeak egitea.
Brontzezko uraska
(2 Kro 4,2-5)
23Ondoren, Hiramek brontzea urtu eta «Itsaso»#7,23 Itsaso: Ontzi edo uraska handi honetan garbikuntzetarako behar zen ura edukitzen zuten. deitu zuen uraska biribil bat egin zuen; ertz batetik bestera bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua.#Itsaso 2 Erg 16,17; 25,13; Jr 27,19; 52,17. 24Ertzaren azpialdean, inguru guztian, fruitu-irudiak zituen, hogei fruitu metro bakoitzeko, bi lerrotan jarriak, uraska egin zeneko urtzaldi berean eginak. 25Hamabi zezenen gainean zegoen uraska; hiru zezen iparraldera begira, beste hiru mendebaldera, beste hiru hegoaldera eta beste hiru ekialdera; atzeak barnealdera zituzten. 26Uraskaren lodiera arra betekoa zen. Ezpainak koparenak bezalakoak ziren, lili-lorearen tankerakoak; laurogei mila litro ur hartzen zuen uraskak.
Brontzezko orgak
27Hiramek brontzezko hamar orga egin zituen; bi metro luze ziren, bi metro zabal eta metro eta erdi sakon.#orgak 2 Erg 16,17; 25,13; Jr 27,19; 52,17. 28Honela zeuden eginak orgak: marko batzuk eutsirik, panelak zituzten; 29eta markoen arteko paneletan zizelkaturik lehoiak, idiak eta hegaldun izakiak, baita goiko markoetan ere; lehoi eta idien azpialdean lore-sortak zintzilik. 30Orga bakoitzak brontzezko lau gurpil zituen eta brontzezko ardatzak. Lau hanketan brontzezko euskarriak zituzten; euskarri haiek ur-ontziaren azpian zeuden, bakoitza kanpoaldetik lore-sortaz apaindua. 31Orgaren gainaldean ur-ontzi#7,31 ur-ontzi: H.h., aho. baten ezpainak ateratzen ziren metro erdi bat gorantz; ur-ontzia biribila zen, hirurogeita hamabost zentimetroko diametroa zuelarik. Ezpain haietan ere baziren irudi zizelkatuak, panel koadratueetan, ez biribiletan. 32Lau gurpilak panelen azpialdean zeuden eta haien ardatzak orgari atxikiak. Gurpil bakoitzak hirurogeita hamabost zentimetroko altuera zuen. 33Gurpil haien tankera guda-gurdiena bezalakoxea zen. Haien ardatzak, uztaiak, erradioak eta gurpegiak ere brontzezkoak ziren denak. 34Orgaren lau kantoietatik lau euskarri ateratzen ziren, orgari itsatsirik. 35Orga bakoitzaren gainaldean hogeita bost zentimetroko biribila zegoen, euskarriak eta panelak itsatsiak zituelarik. 36Orgaren zabalgunetan, euskarrietan eta paneletan hegaldun izaki, lehoi eta palmondoak zizelkatu zituen Hiramek, ahal zituen toki guztiak erabiliz, eta inguruan lore-sortak egin zituen. 37Honelakoak egin zituen hamar orgak, denak urtzaldi berekoak, neurri eta tankera berekoak.
38Brontzezko hamar ur-ontzi ere egin zituen, orga bakoitzerako bana; bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen.#ur-ontziak 2 Erg 16,17. 39Bost orga tenpluaren eskuinaldean jarri zituen eta beste bostak ezkerraldean; «Itsaso» zeritzan uraska handia, berriz, tenpluaren eskuinaldean jarri zuen, hego-ekialdera.
Jaunaren etxeko gauzen zerrenda
(2 Kro 4,11—5,1)
40Pertzak, hauts-palak eta isipu-ontziak#7,40 Opariak eskaintzeko eta garbikuntzak egiteko behar ziren ontzi eta tresnak edo lanabesak ziren hauek. ere egin zituen Hiramek. Hona hemen Hiramek, Salomon erregearen aginduz, Jaunaren etxerako egin zituen lanen zerrenda:#Pertzak, hauts-palak Ir 27,3. 41bi zutabe, zutabe horien buruan zeuden bi kapiteletarako bola bana; zutabeburuetako kapiteletan zeuden bola haiek apaintzeko sare bana; 42laurehun granada-fruitu, bi sareetan ezartzeko, bina lerro sare bakoitzean, zutabeburuetan zeuden kapiteletako bi bolak apaintzeko; 43hamar orga eta hauetan hamar ur-ontzi; 44«Itsaso» zeritzan uraska handia, eta beroni eusteko hamabi zezen; 45pertzak, hauts-palak eta isipu-ontziak.
Hiramek, Salomon erregearen aginduz, Jaunaren etxerako egin zituen tresna hauek brontze leunduzkoak ziren denak. 46Jordango lautadan urtarazi zuen erregeak brontze hura, lurra buztintsua den tokian, Sukot eta Tzartan#7,46 Sukot eta Tzartan: Jordan ibaiaz ekialdeko ertzean, Jerusalemdik 60 km-ra ipar-ekialdera zeuden hirixka hauek; hauetako lurrak oso egokiak ziren urtze-lanak egiteko. artean. 47Hain ugari eginarazi zituen Salomonek tresna hauek, ezen ezin baitzen jakin zenbat pisatzen zuen brontze-multzo hark.
48Era berean, Jaunaren etxerako behar ziren beste gauza guztiak ere eginarazi zituen Salomonek: aldarea, urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaia#7,48 eskainiriko ogiak jartzeko mahaia: Ik. Ir 25,23-30; 37,10-16; Lb 24,5-9., urrezkoa;#eskainiriko ogiak ezartzeko mahaia Ir 25,23-30+. 49santutegiaren aurrean ezker-eskuin ezartzeko hamar argimutil, alderdi bakoitzean bost, urrezkoak; loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urrezkoak;#argimutila Ik. Ir 25,31+. 50azpilak, labanak, isipu-ontziak, intsentsu-ontziak eta errautsontziak, urre hutsezkoak; santutegiaren aurrean zegoen sala handiaren aurreko ate-orpoak, urrezkoak.#errautsontziak Lb 10,1; Zen 16,6.
51Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, bere aita Davidek sagaratuak ziren urrezko eta zilarrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jaunaren etxeko altxortegian gorde zituen.#Davidek sagaratuak ziren… gauzak 2 Sm 8,11.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 7: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy