YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 8

8
SASIJAINKOEI ESKAINIRIKO HARAGIA (8,1—11,1)
Janariak eta kristau-askatasuna
1Sasijainkoei eskainitako haragiaz#8,1 Sasijainkoei eskainitako haragia: Paulok kontzientzi kasu bat askatu nahi du. Jan al daiteke jentilen sakrifizioetan eskainiriko abereen haragirik, edo tenpluetan bertan egin ohi ziren otorduetan (10. tx.) edo azokan erosita? Pauloren erantzuna Erm 14—15 kap.etan emandakoaren hari beretik doa: benetako ezagutza eta kontzientzi askatasuna, bai; baina horien gainetik maitasuna eta ongi hezigabeenganako errespetua daude (ik. 10,28-29)., denok dakigu, noski, jakin behar dena. Baina jakiteak harrotu egiten du; maitasunak bakarrik hazarazten du fedean.#Sasijainkoei eskainitako haragia 10,23-30; Eg 15,29. 2Zerbait dakielakoan dagoenak#Zerbait dakielakoan dagoena Ga 6,3. , oraindik ez du behar bezalako ezagutzarik; 3Jainkoa maite duena, ordea, begi onez hartzen du berak.
4Beraz, zer esan sasijainkoei eskainitako haragia jateaz? Badakigu sasijainkoak ez direla ezer ere munduan eta Jainkoa bat besterik ez dela.#sasijainkoak ez dira ezer 10,19. Jainkoa bat bakarra Erm 3,30+. 5Jainko deituak zeruan nahiz lurrean asko izan arren —eta benetan horrelako jainko eta jaun asko#8,5 jainko eta jaun asko: Paulok hemen sasierlijioetan kultua eman ohi zitzaien hainbat sasijainko iradokitzen ditu. dago—, 6guretzat Jainkoa bat bakarra#Jauna bat bakarra 12,5; Jn 1,3; Ef 4,5; Kol 1,16. da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena, eta bat bakarra Jauna, Jesu Kristo: beronen bidez baitira gauza guztiak eta beronen bidez baikara gu ere.
7Baina ez dute guztiek hau behar bezala ulertzen. Batzuek, oraintsu arte idolatrian ibiliak, haragi hori sasijainkoei eskainia balitz bezala jaten dute eta, beraien kontzientzia ongi hezigabea denez, errudun bihurtzen dira. 8Ez gaitu, noski, janariak Jainkoarentzat#janaria eta Jainkoa Erm 14,17. atsegin egiten: ez dugu ezer galtzen ez jateagatik, ezta irabazten ere jateagatik. 9Baina izan kontu, zuen askatasun hori kontzientzia hezigabekoentzat behaztopagarri#ez izan behaztopagarri Erm 14,13.15.21; Ga 5,13. gerta ez dadin. 10Izan ere, kontzientzia hezigabeko batek zu, gauzak behar bezala ulertzen dituzun hori, sasijainkoen jauretxeko otorduetan parte hartzen ikusten bazaitu, ez ote da sasijainkoei eskainitako haragia jatera bultzatua sentituko, jokabide hori beraren hezigabeko kontzientziaren kontrakoa izanda ere? 11Horrela, gauzak ongi ulertzen omen dituzun horrek galdu egingo zenuke kontzientzi hezigabeko#ez galdu kontzientzia hezigabekoa Erm 14,15.20. zeure senidea, harengatik ere Kristo hila izan den arren.
12Senideen aurka bekatu eginez eta beraien kontzientzia hezigabeari kalte eginez, Kristoren aurka egiten duzue bekatu. 13Beraz, nire senideari janariren bat jatea erorbide gertatzen bazaio, ez dut inoiz haragirik jango, nire senidea erorbidean ez jartzeko.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy