YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 2

2
Pauloren mintzaira, jakintsuena ez bezalakoa
1Horregatik, senideok, nik ere, Jainkoaren salbamen-asmoa#2,1 salbamen-asmoa: H.h., Jainkoaren misterioa. Zenbait eskuizkribuk misterioaren ordez testigantza dio. iragartzera joan nintzaizuenean, ez nizuen hitz egin giza jakinduriazko hizkera landua erabiliz.#Jainkoaren salbamen-asmoa iragarri 1,17. 2Izan ere, zuen artean ez nuen ezer jakin nahi izan, Jesu Kristo, eta berau gurutziltzatua#Jesu Kristo gurutziltzatua Ga 6,14., izan ezik. 3Horregatik, ahul eta beldurrez dar-dar aurkeztu nintzen zuen aurrean.#Paulo beldurrez dar-dar Eg 18,9; 2 Ko 10,1. 4Nire hitza eta predikua ez ziren giza jakinduriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean#Espirituaren indarra 1 Ts 1,5. baizik, 5horrela, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarri zedin eta ez giza jakindurian.
Espiritua eta Pauloren kristau-jakinduria
6Hala ere, sinesmen helduko#sinesmen heldukoak Ef 4,13; Flp 3,15. kristauei jakinduria irakasten diegu guk ere; baina jakinduria hori ez da mundu honetakoa, ezta laster galduko diren mundu honetako agintariena ere#2,6 agintariena: Paulo hemen, segur aski, naturaz gaindiko gaitzaren botereez eta, era berean, berorien bitarteko diren giza botereez ari da.. 7Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua#Jainkoaren jakinduria misteriotsua Erm 16,25; Kol 1,26. irakasten dugu, hark ezkutuan eduki eta betidanik gure aintzarako erabakia zeukana. 8Mundu honetako agintarietatik batek ere ez du jakinduria hori ezagutu, zeren, ezagutu izan balute, ez baitzuketen gurutziltzatuko Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna#2,8 Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna: H.h., aintzaren Jauna, Jesus alegia. I.Z.ean aintza Jainkoaren atributu berezia da, haren handitasun paregabea eta presentzia distiratsua adierazten dituena. Paulok Kristori egozten dio jainkozko aintza hori..#jakinduria munduko agintariei ezezaguna Lk 23,34. aintzaren Jauna St 2,1.
9Baina, Liburu Santuak#2,9 Liburu Santuak: Paulok askatasunez aipatzen du Liburu Santua, Is 64,3 eta Jr 3,16 elkartuz. dioen bezala, inork ikusi#inork ikusi… Is 64,3; Jr 3,16. Jainkoa maite dutenentzat Si 1,10.eta entzun ez duena, gizakiari inoiz bururatu ez zaiona, Jainkoak bera maite dutenentzat prestaturik zeukana, 10horixe agertu digu#Jainkoak agertu digu Mt 13,11. Jainkoak Espirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen du, baita Jainkoaren barne-sakona ere. 11Nork ezagut dezake gizakiaren barru-barrua#Nork ezagutzen gizakiaren barrua? Es 20,27., bere baitan duen giza espirituak baizik? Era berean, Jainkoaren barrua ere ez dezake inork ezagut Jainkoaren Espirituak izan ezik. 12Eta guk ez dugu munduko espiritua hartu, Jainkoarengandik datorrena baizik; honela, Jainkoak eman dizkigun dohainak ezagut ditzakegu.#Espirituak ezagutarazi Jn 16,13-14.
13Gauza hauetaz ez dugu giza jakinduriak irakatsitako hizkeraz hitz egiten, Espirituak irakatsitakoaz baizik, espirituzko gaiak Espiritua hartu duten gizon-emakumeei adieraziz#2,13 Tx.eko testua iluna da bere trinkotasunagatik, eta hainbat itzulpen desberdin eman dakizkioke..#Pauloren hizkera 2,4. 14Espiritu gabeko gizakiak#2,14 Espiritu gabeko gizakia: Bere berezko ahalbide eta argi hutsez ari den gizakia esan nahi da, Jainkoaren Espirituak gidatu gabea, alegia.#Espiritu gabeko gizakia Jn 8,47; 14,17. ez du zentzurik 1,23. ez du onartzen Jainkoaren Espirituari dagokiona; horrek ez du zentzurik berarentzat eta ezin du ulertu, Espirituaren argitan bakarrik juzga daiteke eta. 15Espiritua duenak#Espiritua duena 1 Jn 2,20. , berriz, dena juzgatzen du; bera, ordea, ez dezake inork juzga.
16 Nork ezagutu du
Jaunaren pentsamendua?
Nork irakats diezaioke?
Guk, ordea, Kristoren pentsamendua dugu.#Nork… Is 40,13 (Erm 11,34.)

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy