YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 13

13
1Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz. 2Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena#mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena Mt 17,20; 21,21; Mk 11,23. izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer. 3Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino emanik ere#13,3 gorputza erretzeraino emanik ere: Eskuizkribu garrantzitsuek hau diote: burua esklabotzat emanik ere, horretan harrotzeko bide izateko; esklabotzat eman, alegia, salmentaren dirua behartsuei banatzeko. , maitasunik ez badut, ez naiz ezer.#ondasunak banatu arren Mt 6,2.
4Maitasuna eraman onekoa
eta bihozbera da;
ez du bekaizkeriarik,
ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.
5Ez da lotsagabea, ez berekoia,
ez haserrekorra;
kaltea ez du gogoan hartzen.#maitasuna eta berekoikeria Flp 2,4. maitasuna eta kaltea Za 8,17.
6Ez da bidegabekeriaz pozten,
baizik eta egian pozten da.
7Maitasunak dena barkatzen du,
dena sinesten, dena itxaroten,
dena ongi eramaten.#Maitasunak dena barkatzen Es 10,12; Erm 15,1; 1 P 4,8. dena ongi eramaten 9,12.
8Maitasuna ez da behin ere itzaltzen.
Profezi dohaina
desagertu egingo da,
hizketa arrotzez mintzatzea
amaituko,
ezaguera ere amaituko.
9Erdizkakoa baita orain
gure ezaguera,
erdizkakoa gure profezia;
10eta, bete-betekoa iristean,
desagertu egingo da erdizkakoa.
11Haur nintzenean,
haur bezala mintzo nintzen,
haur bezala sentitzen nuen,
haur bezala juzgatzen.
Gizon egin naizenean,
utzi egin ditut haur-gauzak.
12Orain dena ilun ikusten#dena ilun ikusten orain 2 Ko 5,7; St 1,23. dugu,
ispiluan bezala;
gero aurrez aurre ikusiko dugu;
orain erdizka ezagutzen dut;
gero oso-osoan ezagutuko dut dena,
Jainkoak neu
ezagutzen nauen bezala.
13Hiru gauza ditugu oraindanik,
iraunkor direnak: sinesmena,
itxaropena eta maitasuna;
baina hiruretan handiena
maitasuna da.#orain sinesmena, itxaropena, maitasuna 1 Ts 1,3. maitasuna handiena 1 Jn 4,16.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy