YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 10

10
Israelen gertaerak aurreirudi kristauentzat
1Senideok, jakin behar duzue, gure arbasoak denak egon zirela hodeiaren babespean eta denek igaro zutela Itsaso Gorria.#arbasoak hodeiaren babespean Ir 13,21-22. Itsaso Gorria Ir 14,22-29. 2Denek hartu zuten bataioa hodeian eta itsasoan, Moisesekin bat egiteko. 3Denek jan zuten espirituzko janari#espirituzko janaria Ir 16,4.35; Dt 8,3; Sal 78,24-29. bera, 4eta denek edan espirituzko edari bera; izan ere, beraiekin zihoan espirituzko harkaitzetik edaten zuten, eta harkaitz hori Kristoren irudi da#10,3-4 espirituzko janari eta edari: Honela deitzen die basamortuko manari eta harkaitzetik sortutako urari; mana eta ura Eukaristiaren irudi dira. harkaitza Kristoren irudi da: Judu-tradizio baten arabera, Zen 20,8ko harkaitza israeldarrei jarraituz joan zen basamortuan zehar. .#espirituzko edaria Ir 17,6; Zen 20,11; Sal 78,15. 5Hala ere, haietako gehienak ez ziren Jainkoaren gogoko izan, eta hilik gelditu ziren basamortuan.#israeldar gehienak hilik basamortuan Zen 14,16.23.29-30; Sal 78,31; Heb 3,17; Ju 5.
6Hau guztia guretzat ikasbide#Hau guztia ikasbide 10,11. gaiztakeria irrikatu Zen 11,4.34; Sal 106,14. izateko gertatu zen, gaiztakeriarik irrika ez dezagun, haiek irrikatu zuten bezala. 7Ez zaiteztela sasijainkozale izan, haietako batzuk bezala. Honela dio Liburu Santuak:
Otordua # Otordua… Ir 32,6. egitera eseri zen herria;
ondoren, jostatzeari ekin zioten.
8Ez dezagun haragikeriara jo, haietako batzuek bezala, eta egun bakar batean hogeita hiru mila#10,8 haragikeria: Bibliak askotan erabiltzen du hitz hau idolatria esateko. hogeita hiru mila: Zen 25,9an esaten denez, 24.000 izan ziren izurrian hildakoak. lagun hil ziren.#hogeita hiru mila hildako Zen 25,1-9. 9Ez dezagun tenta Jauna, haietako batzuek egin zuten bezala, eta sugeek zizta eginda hil ziren.#sugeak Zen 21,5-6. 10Ez zaiteztela marmarrean ari ere, haietako batzuk ari izan ziren bezala, gero aingeru suntsitzailearen esku hil zirelarik.#marmarrak eta suntsipena Zen 14,2.36; 17,6-15; Sal 106,25-27; Heb 3,11.17.
11Haiei gertaturiko gauza horiek ikasbide dira guretzat, eta gure eskarmenturako idatzi zituzten, azkenak diren garai hauetan bizi garenok zentzarazteko.#gertatutakoak ikasbide 10,6. azken garai hauetan 1 P 4,7. 12Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.
13Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.#Jainkoa leiala 1,9+.
Idolatriari uko
14Ene maiteok, ihes egiozue, beraz, idolatriari.#ihes egin idolatriari 1 Jn 5,21. 15Pertsona zentzudunei bezala mintzo natzaizue; juzgatu zeuek diodana. 16Jainkoa bedeinkatuz hartzen dugun esker oneko kopak, ez al gaitu Kristorekin bat egiten beronen odolean? Eta zatitzen dugun ogiak, ez al gaitu Kristorekin bat egiten beronen gorputzean?#kopa eta ogia Mt 26,26-28; Mk 14,22-24; Lk 22,19-20. ogia zatitu Eg 2,42. 17Ogia bat denez, denok gorputz bat#gorputz bat 12,12.20.27; Erm 12,5; Ef 4,4.15-16; Kol 3,15. gara, ogi bakarretik hartzen baitugu denok.
18Begira Israel herrian gertatzen denari: opariak jaten dituztenek ez al dute bat egiten aldarearekin?#opariak jan, aldarearekin bat egin Lb 7,6.15. 19Honekin ez dizuet esan nahi sasijainkoei egindako opariek baliorik dutenik, edo sasijainkoa zerbait denik.#sasijainkoa ez da ezer 8,4. 20Ez, noski! Deabruei eskaintzen zaizkie opari horiek, ez Jainkoari. Eta nik ez dut nahi zuek deabruarekin bat egiterik.#Deabruei eskainitako opariak Dt 32,17; Sal 106,37; Ba 4,7; Ap 9,20. 21Ezin duzue edan Jaunaren kopatik eta deabruenetik. Ezin duzue parte izan Jaunaren mahaian eta deabruenean.#Jaunaren eta deabruaren kopa Ml 1,7.12; 2 Ko 6,15-16. 22Edo sutu egin nahi ote dugu Jainkoaren haserrea#Jainkoaren haserrea Erm 1,18+.? Bera baino indartsuago ote gara?
Egin guztia Jainkoaren aintzarako
23«Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena komenigarri#zilegi bai, baina komenigarri ez 6,12+.. «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena elkartea eraikitzeko lagungarri. 24Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik.#besteren ona bilatu Erm 15,2.
25Jan azokan saltzen den guztitik, kontzientzi arazorik sortu gabe, 26Jaunarena#Jaunarena… Sal 24,1; 50,12; 89,12.baita lurra eta bertan dagoen guztia.
27Jentil batek gonbidatzen bazaituzte eta zuek gonbita onartu, jan mahaira ateratzen dizuen guztitik, kontzientzi arazorik egin gabe.#jan ematen dizuetenetik Lk 10,8. 28Baina norbaitek «Sasijainkoei eskainitako haragia da hori» esaten badizue, ez jan, oharra egin dizunari eta kontzientziari zor diezun errespetuagatik.#besteren kontzientzia errespetatu 8,7. 29Ez dut zure kontzientziagatik esan nahi, bestearenagatik baizik. Eta zergatik mugatu behar du besteren kontzientziak nire askatasuna? 30Jatordua Jainkoari eskerrak emanez egiten badut, zergatik gaitzetsi behar naute Jainkoari eskerrak emanez#eskerrak emanez 1 Tm 4,4. jaten dudanarengatik?
31Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.#Jainkoaren aintzarako Kol 3,17. 32Eta ez izan erorbide#ez izan erorbide Erm 14,13. ez juduentzat, ez jentilentzat, ez eliz elkartearentzat ere. 33Ni ere guztiei atsegin ematen saiatzen naiz gauza guztietan eta ez dut bilatzen neure ona, besteena baizik, salba daitezen.#guztiei atsegin eman 9,20-22.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy