YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 27

27
Gudarostearen antolakuntza
1Israeldarrek zerbitzaldia egin ohi zuten erregearen gudarostean. Hona hemen milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagi eta ofizialen zerrenda; erregearen zerbitzura zeuden hauek gudari-taldeen eginkizun guztietan. Gudari-talde bakoitza hogeita lau mila gizonekoa zen, eta urte osoan hilabete banako zerbitzaldiak egin ohi zituzten.
2Hogeita lau mila gizoneko lehen taldearen#27,2 1-15 tx. guztien hasieran dator Hogeita lau mila gizoneko… taldearen esaera; guk tx. honetan bakarrik sartu dugu, pasartea astunegi gerta ez dadin. buruzagia Zabdielen seme Jaxobeam zen, 3Peretzen ondorengoetakoa; bera zen gudarosteko ofizial guztien buru lehen hilabetean.
4Bigarren hilabetean bigarren taldearen buruzagia Dodai zen, ahohitarra; Miklot ere buruzagi zen talde hartan.
5Hirugarren hilabetean hirugarren taldearen buruzagia Benaias zen, Joiada apaiz nagusiaren semea.#Benaias 11,22-25. 6Benaias hau hogeita hamar gudari adoretsuetako bat izan zen eta beraien buruzagi. Bere taldekoa zuen bere seme Amizabad ere#27,6 beraien buruzagi… Amizabad ere: Honela ere itzul daiteke: bera zen Hogeita Hamarren buruzagia. Beraren semea Amizabad zen. Hogeita Hamar horiei buruz, ik. 11,11 eta oh..
7Laugarren hilabetean laugarren taldearen buruzagia Joaben anaia Asahel zen, eta gero beraren seme Zebadias.#Asahel 11,26; 2 Sm 2,18-23.
8Bosgarren hilabetean bosgarren taldearen buruzagia Xamhut zen, Izrahen ondorengoetakoa.
9Seigarren hilabetean seigarren taldearen buruzagia Ira zen, Tekoako Ikexen semea.
10Zazpigarren hilabetean zazpigarren taldearen buruzagia Heletz zen, Pelon herrixkakoa eta Efraimen ondorengoetakoa.
11Zortzigarren hilabetean zortzigarren taldearen buruzagia Sibekai zen, Huxakoa, Zerahen ondorengoetakoa.
12Bederatzigarren hilabetean bederatzigarren taldearen buruzagia Abiezer zen, Anatot herrixkakoa, Benjaminen ondorengoetakoa.
13Hamargarren hilabetean hamargarren taldearen buruzagia Mahrai zen, Netofakoa, Zerahen ondorengoetakoa.
14Hamaikagarren hilabetean hamaikagarren taldearen buruzagia Benaias zen, Piratongoa, Efraimen ondorengoetakoa.
15Hamabigarren hilabetean hamabigarren taldearen buruzagia Heldai zen, Netofakoa, Otnielen senitartekoa. Haren taldekoak hogeita lau mila gudari ziren.
Leinuen antolakuntza zibila
16Hona hemen Israelgo leinuburuak: Rubenen leinuarena Eliezer, Zikriren semea; Simeonen leinuarena Xefatias, Maakaren semea; 17Lebiren leinuarena Haxabias, Kemuelen semea; Aaronen ondorengoena Tzadok; 18Judaren leinuarena Elihu, Daviden ahaidea; Isakarren leinuarena Omri, Mikaelen semea; 19Zabulonen leinuarena Ixmaias, Obadiasen semea; Neftaliren leinuarena Jerimot, Azrielen semea; 20Efraimen leinuarena Oseas, Azaziasen semea; Manasesen mendebaldeko leinu erdiarena Joel, Pedaiasen semea; 21Manasesen beste leinu erdiarena, Galaadekoarena, Ido, Zakariasen semea; Benjaminen leinuarena Jaasiel, Abnerren semea; 22Danen leinuarena Azarel, Jerohamen semea.
Hauek izan ziren Israelgo leinuburuak.
23Davidek erroldatze hartan ez zituen hogei urtez beheko gazteak sartu, Jaunak esana baitzuen zeruko izarrak bezain ugari eginen zuela Israel herria.#izarrak bezain ugari Has 15,5. 24Tzeruiaren seme Joabek errolda#27,24 errolda hau 1 Kro 21 eta 2 Sm 24 pasarteetan agertzen da. hura hasi bai, baina ez zuen bukatu; zeren, hori zela eta, Jaunak zigortu egin baitzuen Israel. Horregatik, ez da agertzen herritar guztien kopurua David erregearen Kronika Liburuan.#Davidek agindutako erroldatzea 21.
Erregearen ondasunen arduradunak
25Errege-altxorraren arduraduna Azmabet, Abdielen semea, zen. Erregeak landetan, hiri eta hirixketan eta dorreetan zituen ondasunen arduraduna Jonatan, Uziasen semea.
26Lurgintzarako nekazarien arduraduna Ezri, Keluben semea.
27Mahastien arduraduna Ximei, Ramakoa. Ardandegien arduraduna Zabdi, Xefamgoa.
28Xefela deritzan lautadako olibadi eta basapikondoen arduraduna Baal-Hanan, Gederakoa.
Olio-biltegien arduraduna Joax.
29Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa. Beste haranetan bazkatzen zirenena Xafat, Adlairen semea.
30Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra. Asto-taldeen arduraduna Jehdeias, Maronot herrixkakoa. 31Artaldeen arduraduna Jaziz, hagartarren senitartekoa.
Hauek guztiak ziren David erregearen ondasunen arduradunak.
Erregearen aholkulariak
32Davidek bere osaba Jonatan zuen aholkulari; izan ere, gizon zuhur eta ikasia zen. Hakmoniren seme Jehiel zen erregearen seme-alaben hezitzaile. 33Erregearen beste aholkularia Ahitofel zen. Huxai arkitarra erregearen adiskide kutuna zen.#Ahitofel 2 Sm 15,12+. 34Ahitofel hiltzean, Joiada, Benaiasen semea, eta Abiatar jarri ziren haren ordez. Joab zen errege-gudarostearen buruzagi nagusia.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 27: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy