YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 23

23
Davidek lebitarren artean zerbitzaldiak antolatu
1Davidek, zaharturik eta urtetan aurreraturik, bere seme Salomon izendatu zuen Israelgo errege.#David zahartua 1 Erg 1,1. bere semea errege izendatu 1 Erg 1,30. 2Gero, Israelgo buruzagi guztiak, apaizak eta lebitarrak bildu zituen.
3Hogeita hamar urtez#23,3 Hogeita hamar urte: 24. eta 27. tx.etan hogei urte esaten da. gorako lebitarrak, banan-banan zenbaturik, hogeita hemezortzi mila lagun ziren.#Hogeita hamar urte Zen 4,3+. 4Hauetarik hogeita lau milak Jaunaren etxeko lanak egin behar zituen; sei milak idazkari eta epaile-lana egin behar zuen; 5lau milak atezain izan behar zuen, eta beste lau milak Jauna goretsi behar zuen, horretarako Davidek egin zituen musika-tresnak joz.
6Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak, Lebiren seme Gerxon, Kehat eta Merariren famili taldeen arabera.
7Gerxonek honako seme hauek izan zituen: Ladan eta Ximei. 8Ladanen semeak hiru hauek izan ziren: lehena Jehiel, gero Zetam eta Joel. 9Ximeiren semeak#23,9 Ximeiren semeak: Hebreerazko testua iluna da. Ez da ulertzen zergatik egiten dituen Ximeiren semeen bi zerrenda; baliteke kopiatzailea nahasi izatea. hiru hauek izan ziren: Xelomit, Haziel eta Haran. 10Ximeik beste lau seme hauek ere izan zituen: Jahat, Ziza, Jeux eta Beria. 11Jahat izan zen lehen-semea, Ziza bigarrena; Jeux eta Beria, berriz, seme asko izan ez zutenez, funtzionario-talde bakartzat hartu zituzten.
12Kehaten semeak honako lau hauek izan ziren: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. 13Amramen semeak: Aaron eta Moises. Aaron eta beronen ondorengoak toki Santu Santuaren zerbitzurako#23,13 toki Santu Santuaren zerbitzurako: Honela ere itzul daiteke: gauza sakratuak santu egiteko. Toki santu santuari buruz, ik. Ir 26,33 eta Zen 3,25 oh., Jaunaren aurrean intsentsua erretzeko, kulturako eta Jaunaren izenean bedeinkazioa beti emateko bereizi zituzten. 14Moises Jainkoaren gizona izan zen eta haren ondorengoak lebitarren arteko egin zituzten. 15Moisesen semeak Gerxom eta Eliezer izan ziren. 16Gerxomen lehen-semea Xebuel izan zen. 17Eliezerren lehen-semea Rehabias izan zen. Eliezerrek ez zuen beste semerik izan; baina Rehabiasen ondorengoak anitz izan ziren. 18Itzharren lehen-semea Xelomit izan zen. 19Hebronen semeak honako hauek izan ziren: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel eta laugarrena Jekamam. 20Uzielen semeak hauek izan ziren: lehena Mika eta bigarrena Ixias.
21Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Mahliren semeak: Eleazar eta Kix. 22Eleazar semerik gabe hil zen, baina izan zituen alabak, eta hauek beren lehengusuen emazte izan ziren, hau da, Kixen semeenak. 23Muxik hiru seme hauek izan zituen: Mahli, Eder eta Jeremot.
24Horiek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartean; familiaburu izan ziren, erroldan banan-banan sartuak. Hogei urte betez gero, Jaunaren etxeko zerbitzua zuten eginkizun.#Hogei urte 23,3; Zen 4,3+.
25Izan ere, esana zuen Davidek: «Jauna, Israelen Jainkoa, bere herriari atsedena eman ondoren, Jerusalemen bizi da betiko. 26Lebitarrek ez dute aurrerantzean Jaunaren egoitza eta kulturako tresnak inondik inora eraman beharrik».
27Daviden azken erabaki hauen arabera, hogei urtez gorako lebitarrak sartu zituzten zerrendetan. 28Aaronen ondorengoen esanetara jardun behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan, atariez, gelez, gauza sakratu guztien garbikuntzaz eta Jainkoaren etxeko kultuaz arduratuz.#lebitarren eginkizunak Zen 1,50-53; 3,6-9; 4. 29Jaunari eskainiriko ogiez#23,29 Jaunari eskainiriko ogiei buruz, ik. Lb 24,5-9; gainerako eskaintzei buruz, ik. Lb 2,1-16., eskaintzetarako ogi-irinaz, legamia gabeko opilez, zartaginean erretako opilez, oliotan bustiriko taloez, pisu eta neurriez ere arduratu behar zuten. 30Egunero, goiz eta arratsalde, tenpluan egon behar zuten Jauna ospatu eta goresteko; 31baita Jaunari egin ohi zizkioten erre-opari guztietan, larunbat, ilberri-jai eta jai nagusietan ere. Horretarako, erabakia zegoen beti, zenbat lagun etorri Jaunaren aurrera. 32Elkarketa-etxola zaindu behar zuten, baita gauza sakratuak#23,32 gauza sakratuak: Honela ere itzul daiteke: santutegia. ere, eta beren senide zituzten Aaronen ondorengoen esanetara egon behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 23: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy