YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 22

22
1Orduan, Davidek esan zuen: «Hauxe da Jainko Jaunaren etxea! Hauxe da israeldarrek erre-opariak eskaintzeko aldarea!»
Davidek tenpluaren eraikuntza antolatu
2Ondoren, Davidek Israel lurraldean bizi ziren atzerritarrak#22,2 atzerritarrak: Israeldarrak Kanaanera, Palestinara, heldu baino lehen bertan bizi ziren herriei deritze testuak atzerritar. Lan astunak egitera behartu zituzten israeldarrek. biltzeko agindu eta hargintzan lan eragin zien, Jaunaren etxea eraikitzeko harriak lantzen.#antolaketa 1 Erg 5,15-32. 3Burdina ugari prestarazi zuen, ate-orrietako iltze eta kakoak egiteko; baita ezin pisatu ahalako brontze-multzoa ere 4eta zedro-zura neurri gabe, sidondarrek eta tiroarrek Davidi ugari ekarria. 5Davidek hau zioen bere baitan: «Nire seme Salomon oraindik gaztea da, ikasigabea, eta Jaunarentzat eraiki behar den tenpluak bikaina izan behar du, herri guztietan entzutea eta ospea izateko adinakoa. Beraz, dena prest#22,5 dena prest: Tenplua eraiki ahal izateko. utzi behar diot». Horregatik, Davidek, hil aurretik, prestakuntza handiak egin zituen.
Tenplua eraikitzeko ardura Salomoni utzi Davidek
6Orduan, bere seme Salomoni dei egin eta Jaunari, Israelen Jainkoari, tenplua eraiki ziezaiola agindu zion Davidek. 7Esan zion: «Ene seme, Jaunari, nire Jainkoari, tenplua eraikitzeko asmoa nuen nik.#Daviden asmoa 2 Sm 7,1-17+. 8Jaunak, ordea, hitz egin zidan esanez: “Odol asko isuri duzunez, ez didazu zuk eraikiko tenplua. 9Baina baketsu izanen den semea jaioko zaizu. Izena ere Salomon#22,9 Hebreeraz Salomon (Xelomo) izena eta bake (xalom) hitza erro beretik datoz. izango du, hau da, ‘Baketsu’. Bera bizi bitartean bakea eta lasaitasuna emango dizkiot Israeli. 10Horrek eraikiko dit tenplua; seme izango dut nik hura, eta aita izango nau hark ni. Eta haren erregetza betiko sendotuko dut Israelen”.#seme 2 Sm 7,14+. haren erregetza betiko sendotu 2 Sm 7,12+.
11«Ene seme, izan bedi Jauna zurekin, Jaunaren, zeure Jainkoaren, etxea eraikitzea ongi burutu dezazun, berak zuri buruz hitzeman bezala. 12Eman diezazkizula Jaunak zuhurtasuna eta buruargitasuna Israelen errege egingo zaituztenean, Jaunaren, zeure Jainkoaren, legea betetzeko.#zuhurtasuna eta buruargitasuna 1 Erg 3. 13Izan ere, Jaunak Moisesen bidez Israeli emaniko agindu eta erabakiak betetzen badituzu, denetan onik aterako zara. Izan kemen eta adore! Ez beldurtu, ez izutu!#Izan kemen eta adore Dt 31,23; Jos 1,6-9.
14«Jaunaren etxea egiteko, hiru mila tona urre baino gehiago, hogeita hamar mila tona zilar eta ezin pisatu ahalako brontze- eta burdin multzoa biltzen ahalegindu naiz. Zura eta harria ere prestatu ditut. Eta zuk gehiago bilduko duzu. 15Langile ugari duzu zeure esku: harri-pikatzaile, hargin, zurgin eta era guztietako lanetan iaioa den jendea.#Langile ugari duzu zeure esku 1 Erg 5,27-29. 16Zenbatu ezin hainbat urre, zilar, brontze eta burdina ere baduzu zeure esku. Tira, bada, ekin lanari! Eta izan bedi Jauna zurekin!»
17Davidek, hala berean, Israelgo buruzagi guztiei Salomon bere semeari laguntzeko agindu zien, esanez: 18«Ez al duzue zeuekin Jauna, zeuen Jainkoa? Alde guztietatik lasaitasuna eman dizue, lurraldeko bizilagunak nire agintepean jarriz. Orain, Jaunaren eta beronen herriaren menpe daude. 19Bila ezazue, beraz, bihotzez eta gogoz, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, nahia. Tira, eraiki ezazue Jainko Jaunaren santutegia eta eraman gero, Jaunaren ohorez eraikitako tenplu horretara, Jaunaren itun-kutxa eta Jainkoaren kulturako tresnak».

Currently Selected:

1 KRONIKAK 22: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy