YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 13

13
Davidek itun-kutxa eramateko agindu
(2 Sm 6,1-11)
1Davidek, milako eta ehuneko gudari-taldeen buru eta buruzagi guztiekin elkarrizketatu ondoren, 2esan zion israeldarren biltzar osoari: «Ongi iruditzen bazaizue eta Jaunak, gure Jainkoak, hala nahi badu, deia bidaliko diegu Israelgo eskualde guztietan diren gure senideei, baita herrixka eta berauen inguruetan bizi diren apaiz eta lebitarrei ere, gurekin bil daitezen. 3Orduan, gure Jainkoaren kutxa ekarraraziko dugu geure artera; izan ere, ez gara hartaz axolatu Saulen erregealdian».
4Biltzar osoak ontzat eman zuen hala egitea, bidezko iruditu baitzitzaion.
5Davidek, beraz, bilarazi zituen Egiptoko errekatik Hamateko sarreraraino#13,5 Egiptoko… sarreraraino: Agindutako lurraldearen mugak adierazteko bat zen hori (ik. 1 Erg 8,65 oh.). bizi ziren israeldar guztiak, Jainkoaren kutxa Kiriat-Jearimdik ekartzeko. 6Israeldar guztiekin, David Juda lurraldean dagoen Baalara, hau da, Kiriat-Jearimera, igo zen, Jainkoaren kutxa handik eramateko. Kutxa hau, izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaunaren#13,6 Baalara, hau da, Kiriat-Jearimera: Jerusalemdik ipar-mendebaldera 13 km-ra zegoen hiria (ik. 2 Sm 6,2 oh.). kerubin gainean jarria dagoen Jauna: Ir 25,22tik datorren esaera. izenari eskainia dago. 7Jainkoaren kutxa Abinadaben etxetik hartu eta gurdi berrian ezarri zuten. Uza eta Ahio zihoazen itzain. 8David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz.
9Kidonen#13,9 Kidon: 2 Sm 6,6an Nakon deitua. larrainera heltzean, idiak irristatu egin ziren, eta Uzak, eskua luzatuz, eutsi egin zion kutxari. 10Jauna biziki haserretu zitzaion Uzari eta bertan zauritu zuen, eskua luzatu eta kutxa ukitu zuelako, eta han hil zen, Jaunaren aurrean. 11Atsekabetu egin zen David, Jaunak Uza ebaki-ebaki egin zuelako, eta toki hari Peretz-Uza#13,11 Peretz-Uza: Hiri hau Kiriat-Jearim eta Jerusalem bitartean egon bide zen. esan zion, hau da, «Uzaren Ebakidura», eta horrela deritza gaurdaino. 12Egun hartan Jaunaren beldur izan zen David. Eta honela zioen: «Nola ekarriko dut, bada, nirera Jainkoaren kutxa?» 13Eta ez zuen bere etxera, Daviden Hirira, eraman kutxa, Gateko#13,13 Gat: Filistearren bost hiri nagusietarik bat (ik. 1 Sm 5,1 oh.). Obed-Edomen etxera baizik. 14Hiru hilabetez egon zen Jainkoaren kutxa Obed-Edomenean, eta Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edomen etxea eta ondasun guztiak.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy