YouVersion Logo
Search Icon

ÇACARIASEN PROFECIA 5

5
1 Eta itzuli nincen, eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara liburu bat hegaldaca cihoala.
2 Eta aingueruac erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut liburu bat hegaldaca; badu hogoi besoren lucetasuna eta hamarren çabaltasuna.
3 Eta erran çarodan: Hori da lur guciaren gainera atheratzen den madaricionea; ecen ohoin guciac, hor iscribatua denaren arabera içanen dire juiatuac, eta cin gaixto eguile guciac orobat hortaric juiaturen dire.
4 Eta atheraturen dut hori, dio armadetaco Jaunac; eta sarthuren da ohoinaren etchean eta gueçurrez ene icenean cin eguiten duenaren etchean; eta haren etchean egonen da, eta erreco ditu etchea eta hartaco çur eta harriac.
5 Eta ene baithan minço cen ainguerua ilki cen, eta erran çarodan: Goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu cer den atheratzen hari den hau.
6 Eta galdeguin nuen: Cer da? Eta ihardetsi çuen: Hori da pitcher bat ilkitzen dena. Eta erran çuen: Hori da hequien beguia lur gucian.
7 Eta hara berun mokor bat çakartela, eta hara emaztequi bat pitcherraren barnean jarria.
8 Eta aingueruac erran çuen: Tzarqueria da hau. Eta arthiqui çuen emaztequia pitcherraren erdira, eta berun-mokorra eçarri çuen unci haren ahoan.
9 Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara ilkitzen cirela bi emaztequi, eta haicea hegaletan çuten, eta hegalac cituzten miru-hegalac iduri; eta alchatu çuten pitcherra lurraren eta ceruaren artera.
10 Eta erran nioen ene baithan minço cen aingueruari: Norat daramate horiec pitcherra?
11 Eta ihardetsi çarodan: Badaramate etche bat eguina içan daquioen Senaargo lurrean, eta gogortua eta bere oinaren gainean eçarria içan dadiençat.

Currently Selected:

ÇACARIASEN PROFECIA 5: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy