YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 49

49
1 Asaphençat psalmoa.
      Jaincoen Jaincoa, Jauna minçatu da, eta deithu du lurra,
      Iguzquia sorcen den toquitic etzaten den lekuraino:
2 Siondic ilkico da haren edertasunaren dirdira.
3 Agueriqui ethorrico da gure Jaincoa: gure Jaincoa ethorrico da, eta ez da ixilic egonen.
      Sua biztuco da haren aitzinean, eta phesia gaitzac inguratuco du.
      4 Gainetic cerua, beheretic lurra deithuco ditu bere populuaren berezteco.
5 Bil çotzue bere sainduac, sacrificioen gainean harequin batasun eguin dutenac.
6 Ceruec goraqui erranen dute haren çucentasuna, ceren Jaincoa bera baita juie.
7 Adi çaçu, ene populua, minçatzera noha; adi çaçu, Israel, eta lekucotasun atheraco darotzut: ni naiz Jaincoa, çure Jaincoa.
8 Çure sacrificioen gainean ez darotzut jaçarrico; ecen çure holocaustac ene aitzinean dira bethi.
9 Ez dut aratcheric çure etchetic hartuco, ez-eta akerric çure arthaldeetaric;
10 Ecen eneac dira oihanetaco abereac oro, mendietan diren aciendac eta idiac.
11 Eçagutzen ditut ceruco hegastin guciac, eta bazterren edertasuna ene escuan da.
12 Gosetzen baninz, ez neçaqueçu çuri erran; ecen lurra alde batetic bercera eta harec daduzcan guciac eneac dira.
13 Cecenquitic janen edo aker-odolic edanen othe dut?
14 Laudoriozco sacrificioa imola çoçu Jaincoari, eta çure botuac bihur çotzu Guciz-Gorari.
15 Hesturaco egunean niri dei eguidaçu, eta nic atheratuco çaitut, eta çuc ohoratuco nauçu.
16 Bainan Jaincoac erran dio bekatoreari: Certan hari haiz ene erabaquien erasten eta hire ahoan ene lekucotasunaren erabilcen?
17 Hic berriz, gaitzets duc ene irakaspena, eta guibelerat arthiqui dituc ene hitzac.
18 Ikusten bahuen ohoin bat, harequin laster eguiten huen, eta berceen emazteequin kutsatzen cirenequin iharduquipen harcen huen.
19 Hire ahoari malçurqueria çarion, eta hire mihiac cimarkuac aphaincen citican.
20 Jarriric, hire anaiaren contra minçatzen hincen eta hire amaren semearen contra behaztopagailuac eçarcen hituen:
21 Horiec eguin dituc, eta ixilic egon içan nauc.
      Bidegabe uste içan duc hire idurico nincela: jaçarrico daiat, eta hire beguithartearen contra jarrico nauc.
22 Adi çatzue horiec, Jaincoa ahanzten duçuenec; beldurrez eta eraman çaitzazten egun batez, eta nihor ez dadien içan çuen itzurrarazteco.
23 Laudoriozco sacrificioac ohoratuco nau; eta hura da bidea ceintaric guiçonari aguertuco baitiot Jaincoaren salbamendua.

Currently Selected:

PSALMOAC 49: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy