PSALMOAC 41
41
1 Azqueneraino, Coreren semeen arguitzeco.
2 Nola ithurrietara lehiatzen baita orena, hala ene arima çure gana lehiatzen da, oi Jaincoa.
3 Ene arima Jainco hazcar biciaz egarritu da: noiz goanen eta aguertuco naiz Jaincoaren aitzinera?
4 Gau eta egun nigarrac ditut oguitzat, niri egun oroz erraten darotadenean: Non da hire Jaincoa?
5 Hortaz orhoitu naiz eta ixuri dut ene arima ene baithara, ceren iraganen bainaiz tabernacle miresgarrico lekura, Jaincoaren etcheraino,
Bozcario eta aithorretaco cantuetan, bestaliarren otsetan.
6 Oi ene arima, certaco çare ilhun eta cergatic nauçu asaldatzen?
Jaincoa baithan içan bedi çure phesquiça, ecen aithor emanen diot oraino, hura baita ene beguitharteco salbagarria
7 Eta ene Jaincoa.
Ene arima nahasi da ene baithara; aria hortaz çutaz orhoit içanen naiz Jordaneco lurretic eta Hermondic, mendi ttipitic.
8 Leceac lecea deitzen du, çure ur-uharren harrabotsaren erdian.
Çure phesia eta uhinac, oro ene gainetic iragan dira.
9 Jaunac egunaz manatu du bere urricalmendua, eta gabaz cantatuco dut haren cantica.
Ene baithan içanen da ene bicico Jaincoaren othoitza,
10 Eta erranen diot Jaincoari: Çu çare ni maldatzen nauçuna.
Ceren nauçu ahanci? ceren nabila ilhunic, ene etsaiac atsecabetan naducalaric?
11 Ene heçurrac phorroscatzean, gaizquica hari çaizquit ni hersatzen nauten etsaiac;
Egun oroz erraten darotedalaric: Non da hire Jaincoa?
12 Ceren çaude ilhunic, oi ene arima? certaco nauçu asaldatzen?
Jaincoari çaudezquio iguri, ecen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene beguitharteco salbagarria eta ene Jaincoa.
Currently Selected:
PSALMOAC 41: BHNT
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in