YouVersion Logo
Search Icon

ERRAN-ÇAHARRAC 7

7
1 Ene semea, iducatzu ene solasac; eta bil çatzu çure baithan, haurra, ene manamenduac.
2 Beguira çatzu ene erranac eta bicico çare, çaint çaçu ene leguea çure begui-ninia beçala;
3 Loth çaçu çure erhiei eta iscriba çaçu çure bihotzeco plametan.
4 Çuhurciari erroçu: Ene arreba çare, eta umotasuna deith çaçu çure adisquidea;
5 Çaint çaitzan emazte arrotza ganic, eta bere solasac ezti eguiten dituen atzea ganic;
6 Beguia ecen eman dut ene etcheco leihotic, xareten artetic:
7 Ikusten ditut gazteac, beguira nago guiçon-gazte burçoro bati,
8 Ceina iragaiten baita carricatic, emazte haren etche izquinatic, eta harateco bideaz baitabila,
9 Ilhunean, eguna arrasten denean, gabazco ilhumbe eta gobelarequin.
10 Eta hara non lilitchoaren aphainduran atheratzen çaioen emaztequi, arima harrapatzera jarria, gucia solas, çoko gucietan dabilan bat,
11 Sesua ecin jasan deçaqueena, eta bere oinac etchean iduquitzeco gai ez dena;
12 Orai athean, guero carriquetan, guero izquinetan barrandan dagoena.
13 Eta guixon-gaztea atzemanic, musucatzen du, eta ahalquegabeco beguitharte batequin balacuca hari çaio, dioelaric:
14 Bitimac aguindu ditut çorion içateco; egun bethe ditut ene botuac:
15 Horren gatic ilki naiz çure bidera, çu ikusi nahiz, eta atzeman çaitut.
16 Soketan hedatu dut ene ohea, Eguiptoticaco kurchoin thindatuequin moldatu dut.
17 Mirra, aloesa eta cinamoma birbiratu ditut ene etzaunçan.
18 Çato, hordi gaiten gure bulharrez, goço har deçagun gure guticiaco besarcaldietan, egunac argui deçan arteo;
19 Ecen senharra ez dut etchean; bide luceari lothua da.
20 Diru-çakuto bat hartu du berequin; ilhargui betheco egunean itzulcecoa da etcherat.
21 Asco solasez biribilcatu du, eta bere ezpainetaco lausengüez bildu du.
22 Jarraiquitzen çaio berehala, bitimatzat daramaten idia beçala, eta jaucica dohan bildotsa beçala; eta çoroac ez daqui estecara dela herrestatua,
23 Gueci batec cilha dioçon arteo bihotza; badoha hala-nola xori batec segadara hegaldaca eguin baleça, eta ez daqui haren biciaz dihoala.
24 Orai beraz, ene semea, adi neçaçu; atzarriric çaude ene ahoco solasei.
25 Çure gogoa ez bedi herrestatua içan emazte haren bideetara, ez becedi errebela haren bidexquetan;
      26 Ecen asco sakituric eragotzi eta hazcarrenac ere hilaraci ditu.
27 Haren etchea da ifernuco bidea, herioaren egoitzaco çolaraino jausten dena.

Currently Selected:

ERRAN-ÇAHARRAC 7: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy