YouVersion Logo
Search Icon

ERRAN-ÇAHARRAC 31

31
1 Lamuel erreguearen hitzac. Bere amac irakatsi dioen ikuspena.
2 Cer erranen darotzut, ene maitea? cer, ene sabeleco ume maitea? cer, ene botuetaco haur maitea?
3 Emaztequiei ez eman çure ontasuna; eta erregueen xahutzeco, ez eman çure aberastasunac.
4 Ez eman erregueei, oi Lamuel, erregueei ez eman arnoa; ceren hordiqueria nausi dagoen toquian, ez baita deusere gorderic;
5 Edan deçaten beldurrez, ahanz deçaten çucembidea, eta hoben eguin dioçoten beharraren haurren çucenari.
6 Edaria emoçute atsecabetan direnei, eta arnoa bihotza uher dutenei.
7 Edan beçate eta ahanz beren behartasuna, eta beren minai guehiago orhoit ez beitez.
8 Idecaçu çure ahoa mutuarençat, eta iragaiten diren haur gucien alde.
9 Idecaçu çure ahoa, çucen dena mana çaçu, eta çucenqui juia çatzu beharra eta errromesa.
10 Norc atzemanen du emazte indarduna? urrungo eta lurraren berce bazterreco gauça baino baliosago da.
11 Haren baithan fidatzen da haren senharraren bihotza, eta buluzquin escasic ez du içanen.
12 Bere bicitzeco egun orotan senharrari onguia bihurturen dio, eta ez gaizquia.
13 Bilhatu ditu ilea eta lihoa, eta lanean haritu da bere escuetaco ancearequin.
14 Eguin da tratulariaren unciaren idurico, ceinac urrundanic ekarcen baitio bere oguia.
15 Eta gabaz jaiqui da, eta harrapaquina eman daroete bere muthilei eta jatecoa nescatoei.
16 Beguiztatu du landa bat, eta erosi du; eta bere escuetaco irabacitic landatu du mahasti bat.
17 Indarraz guerricatu du bere guerruncea, eta hazcartu du bere besoa.
18 Dastatu eta ikusi du ona dela haren eguincaria: gabaz ez da hilen haren arguia.
19 Gauça hazcarretan eçarri du escua eta haren erhiac ardatzari lothu dira.
20 Bere escua erromesari çabaldu dio, eta ahurrac beharrari hedatu.
21 Bere etcheco ez da, ez hotzaren, ez elhurraren beldur; ecen haren sehi guciec soineco bikunac dituzte.
22 Beretzat eguin du egunazco eta gabazco estalguia; liho hautaz eta purpuraz jauncia da.
23 Haren senharra atheetan ikusia içanen da, toquico çaharrequin jarrico denean.
24 Mihise bat eguin eta saldu du, eta guerrico bat eman dio Cananearrari.
25 Indarrez eta edertasunez jauncia da, eta azquen egunean irria içanen du.
26 Çuhurciari idequi dio bere ahoa, eta barkatiartasuneco leguea haren mihian da.
27 Beguia eman diote bere etcheco bidexquei, eta ez du alferric jan bere oguia.
28 Haren haurrac jaiqui dira, eta çorionezcoa dela aithor gora eman diote; haren senharra ere jaiqui da eta laudatu du.
29 Asco nescatchec bildu dituzte ontasunac; çu, gucien gainetic goan çare.
30 Esquerra enganagarri eta edertasuna hutsal da; Jaunaren beldur den emaztequia, haina içanen da laudatua.
31 Emoçue bere escuco fruitutic, eta bere eguincec lauda beçate atheetan.

Currently Selected:

ERRAN-ÇAHARRAC 31: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy