YouVersion Logo
Search Icon

ERRAN-ÇAHARRAC 20

20
1 Arnoa limburcoi, eta hordiqueria harramanztsu; hequietan laket dena, ez da çuhur içanen.
2 Nola baita lehoinaren orroa, hala ere da erregueren laztura; hura jauçarazten duenac, bere arimaren contra bekatu eguiten du.
3 Guiçonarençat ohoragarri da escatimetaric bereztea bere burua; bainan çoro guciac laidagarriquerietan sarcen dira.
4 Naguiac hotzaren gatic ez du nahi içan irauli; udan esque ibilico da beraz, eta ez diote emanen.
5 Gogocundea guiçonaren bihotzean ur barna bat beçala; bainan guiçon çuhurra hara goanen çaio harcera.
6 Asco guiçon deitzen dituzte urricalmendutsu; norc atzemanen du ordean guiçon segurqui hala dena?
7 Bere lainotasunean dabilan guiçon prestuac, haurrac bere ondotic utzico ditu çoriondun.
8 Juiatzeco alkian jarria den erregueac, bere bekoquiaz sunsiarazten du gaizquia.
9 Norc erran deçaque: Xahua da ene bihotza; bekatutic garbi naiz?
10 Phisu bi eta neurri bi, Jaunaren aitzinean dira hatsgarri.
11 Haur baten jaiduretaric eçagutzen da, hein haren eguincariac xahuac eta çucenac içanen diren.
12 Aditzen duen beharria eta ikusten duen beguia, Jaunac eguin ditu bat eta bercea.
13 Ez maitha loa, beharrac ehoa iduc çaitzan beldurrez; idecatzu beguiac, eta oguiz ase çaite.
14 Ez da ona, ez da ona, diote erosle guciec; eta etcheratu direnean, orduan içanen dute espantu.
15 Bada urhe eta harri balios asco; bainan unci cinez baliosa, aho çuhurra da.
16 Arrotzaren berme sarthu denari har dioçoçu soinecoa; eta arrotzen arietan, ken dioçoçu bahia.
17 Guiçonari goço çaio gueçurraren oguia, eta guero legarrez betheco çaio ahoa.
18 Conseiluec gogorcen dituzte gogoetac eta guerlac behar dira umotasunequin erabili.
19 Gauça gordeac salhatzen, jocotriac erabilcen eta ezpainac çabalcen dituenaren balsaco ez becedi sar.
20 Bere ait-amac madaricatzen dituena, hainari ilhumbeen erdian hilen çaio bere arguia.
21 Ondorego bat ceinaren bilcera hastetic nihor lehiaca hari baita, benedicioneric gabe içanen da azquenean.
22 Ez erran: Bihurturen dut gaizquia; iguricaçu Jauna, eta harec atheratuco çaitu.
23 Phisua eta phisua hatsgarri dira Jaunaren beguietan; balança enganatzailea ez da ona.
24 Jaunaz bidatuac dira guiçonaren urhatsac; nor da ordean guiçonetaric bere bidea eçagut deçaqueena?
25 Galpena da guiçonarençat sainduen irestea, eta botuac eguin ondoan, hequien ukatzea.
26 Erregue çuhurrac sunsiarazten ditu gaixtaguinac, eta hequien gainera jautsarazten du bobeda.
27 Jaunaren hatsa guiçonaren baithan argui bat da barneco çoko guciac ikarcen dituena.
28 Urricalmenduac eta eguiac çaincen dute erregue, eta barkatiartasunac gogorcen du haren tronua.
29 Indarra da gazteen bozcarioa, eta ile xuriac çaharren ohorea.
30 Sakiaren ubeldurac eta çauriec sabel-barnean garbitzen dituzte minac.

Currently Selected:

ERRAN-ÇAHARRAC 20: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy