2
1 Ene semea, onhesten baditutzu ene solasac eta çure baithan gordetzen baditutzu,
2 Çure beharriac ençun deçan çuhurcia; bil çaçu çure bihotza umotasunaren eçagutzera;
3 Ecen baldin çuhurcia deitzen baduçu, eta çure bihotza umotasunaren azpira gurcen baduçu;
4 Hura bilhatzen baduçu, eta dirutze baten atzemateco beçala harençat cilhatzen hari baçare;
5 Orduan adituco duçu Jaunaren beldurra, eta aurkituco duçu Jaincoaren jaquinça.
6 Alabainan Jaunac ematen du çuhurcia, eta haren ahotic dathorci umotasuna eta jaquitatea.
7 Salbamendua beguiratzen du çucenençat, eta gueriçatzen ditu lainoqui dabilçanac,
8 Çucentasuneco bidexcac iduquiz, eta sainduen bideac beguiratuz.
9 Orduan eçagutuco ditutzu çucembidea, juiamendua eta çucentasuna, eta bidexca on guciac.
10 Baldin çuhurcia sarcen bada çure bihotzean, eta jaquitatea çure arimaren gogaraco bada,
11 Asmuac beguiratuco çaitu eta umotasunac çainduco,
12 Itzur çaitecençat bide gaixtoari eta gauça tzarrac erraten dituen guiçonari;
13 Ceinac uzten baitu bide çucena, eta bide ilhunetaric ibilcen baita;
14 Ceina bozten baita gaizquia eguin duqueenean, eta gauçaric tzarrenetan bozcarioz jauzten baita;
15 Ceinaren bideac galduqueriacoac baitira, eta hequien urhatsac tzarqueriacoac;
16 Itzur çaitecençat emaztequi atzeari, eta bere solasac lecatzen dituen arrotzari,
17 Ceinac uzten baitu bere gaztetasuneco bidaria,
18 Eta ahancen Jaincoarequilaco batasuna; ecic haren etchea heriotzearen alderat makurtua da, eta ifernura doaci haren bidexcac.
19 Haren gana sarcen direnac oro, ez dira bihurturen eta ez dituzte harturen bicitzeco bidexcac.
20 Çaiten ibil bide onean, eta iducatzu prestuen bidexcac.
21 Alabainan çucenac direnac egonen dira lurrean, eta lainoac han gueldituco dira;
22 Bainan gaixtaguinac lurretic galduac içanen dira, eta tzarquerian hari direnac handic kenduac dira içanen.
Loading reference in secondary version...