4
1Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác.
2Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean.
3Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän.
4Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte.
5Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da.
6Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.
7Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.
8Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue:
9Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
10Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén
11Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.
12Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten.
13Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:
14Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue.
15Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen.
16Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue.
17Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan.
18Bada recebitu vkan ditut gauça guciac, eta abundantia dut: complitu içan naicela, diot, Epaphroditeganic recebituric çueçaz igorriac, vrrin onetaco vssain anço, Iaincoaren gogaraco eta placentiataco sacrificio.
19Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.
20Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen.
21Salutaitzaçue saindu guciac Iesus Christean Salutatzen çaituztez enequin diraden anayéc.
22Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc.
23Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.
Loading reference in secondary version...