YouVersion Logo
Search Icon

NOMBREAC 32

32
1 Bada, Errubenen eta Gaden semeec arthalde hainitz baçuten, eta hequiena cen nihonereco aberezco ontasuna. Eta ikusi çutenean Jacer eta Galaad acienda hazteco leku onac cirela,
2 Ethorri ciren Moisen, Eleaçar apheçaren eta populuco aitzindarien gana, eta erran çuten:
3 Ataroth, Dibon, Jacer, Nemra, Hekon, Eleale, Saban, Nebo eta Beon,
4 Jaunac Israelgo semeen aitzinean jo duen lurra, ephaitza guciz goria da acienden alhapidetzat: eta guc, çure muthilec, abere hainitz badugu;
5 Gracia aurkitu badugu çure aitzinean, othoizten çaitugu iguçun guri, çure muthilei, lur hau goçatzera eta ez daroquiguçun iraganaraz Jordaneco ura.
6 Moisec ihardetsi cioeten: Çuen anaiac goanen othe dira gudura, eta çuec hemen jarrico?
7 Certaco asaldatzen ditutzue Israelgo semeen gogoac, ausarta ez ditecençat iragaitera Jaunac ematera dihoazcoten lekura?
8 Ez othe çuten hola-hola eguin çuen aitec Cadesbarnetic igorri nituenean lurraren beguiztatzera?
9 Eta heldu içan ondoan Mahats-mulkoco haranera, leku gucia ikusiric, lotsatu çuten Israelgo semeen bihotza, sar etzitecen Jaunac hequiei eman eremuetan.
10 Eta Jaunac samurturic cin eguin çuen, cioelaric:
11 Eguiptotic igan diren guiçon horiec, hogoi urtheco eta goiticoec, ez dute ikusico Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinic aguindu diotedan lurra, ceren etzaizquitan nahi içan jarraiqui,
12 Lekat Caleb, Jephone Ceneztarraren semea, eta Josue, Nunen semea: horiec ene nahia bethe dute.
13 Eta bere samurrean Israelen alderat, Jaunac berrogoi urthez mortuan inguruca erabili du, xahu cedin arteo haren aitzinean gaizquia eguin çuen guiçaldi gucia.
14 Eta huna, cioen Moisec, non jaiquitzen çareten çuen aiten orde, guiçon bekatoros batzuen iraulgui eta ume, berharaztera Jaunaren hasarrea Israelen alderat.
15 Jaunari ez baduçue jarraiqui nahi, populua mortuan utzico du, eta çuec içanen çarete ororen heriotzearen eraguile.
16 Bada, hurbilago ethorriz, erran çuten: Hespilac eguinen ditugu ardiençat, eta heiac abereençat, eta gure haurrençat ere hiri hazcarrac:
17 Gu ordean harmac soinean eta guerriac tincaturic gudura goanen gare Israelgo semeen aitzinean, eçar ditzagun arteo beren egonlekuetan. Gure haur xeheac eta ditugun guciac gueldituco dira hiri harrasiztatuetan, toquico egoiliarren malçurquerien beldurrez.
18 Ez gare gure etcheetara bihurtuco, Israelgo semeac beren ondoregoaren goçamenean sarthu arteo:
19 Eta ez dugu Jordanez haindian deusere bilhatuco, ceren jadanic uraz iguzqui-alderat baitugu gure içança.
20 Moisec erran cioeten: Eguiten baduçue aguincen duçuena, eta Jaunaren aitzinean goaten baçarete gudurat abian,
21 Eta guerlaco guiçon guciec harmaturic iragaiten badute Jordaneco ura, Jaunac bere etsaiac herrauts ditzan arteo,
22 Eta leku gucia hari azpicotua içan dadien arteo: orduan içanen çarete hobengabe Jaunaren eta Israelen aitzinean, eta ardietsiren ditutzue Jaunaren aitzinean nahi ditutzuen ephaitzac.
23 Bainan erraten duçuena ez baduçue eguiten, garbiqui ikusia da bekatu eguinen duçuela Jaunaren alderat: eta jaquiçue çuen bekatuac harrapatuco çaituztela.
24 Eguiozquitzuete beraz hiriac çuen haurrei, hespilac eta heiac çuen ardi eta abereei: eta hitzeman duçuena bethe çaçue.
25 Gaden eta Errubenen semeec erran cioeten Moisi: Çure muthilac gare, eguinen dugu gure Jaunac manatzen darocuna.
26 Galaadeco hirietan utzico ditugu gure haurrac, gure emazteac, arthaldeac eta abereac;
27 Gu ordean, çure muthilac, xuxenduric guerlara goanen gare guciac, çuc, Jauna, dioçun beçala.
28 Moisec beraz manu eman cioeten Eleaçar apheçari, eta Josue Nunen semeari, eta Israelgo leinu bakotcheco familietaco buruçaguiei, erraten ciotelaric:
29 Baldin Gaden eta Errubenen semeec iragaiten badute Jordaneco ura çuequin harmaturic guerlara Jaunaren aitzinean, eta azpicotzen baduçue lekua, hequiei emoçuete goçatzera Galaad.
30 Bainan ez balute çuequin harmaturic iragan nahi Canaango lurrera, beren egonlekuac çuen artean har betzate.
31 Gaden semeec eta Errubenen semeec ihardetsi çuten: Jaunac bere muthilei erran beçala, hala eguinen dugu.
32 Gueror harmaturic goanen gure Jaunaren aitzinean Canaango lurrera, eta aithorra ematen dugu gure goçameneco lurra jadanic hartua dugula Jordanez hunaindian.
33 Hargatic Moisec eman cioeten Gaden eta Errubenen semeei, eta Josepen seme Manaseren leinu erdiari, Sehon, Amorhearren erregueren erresuma, eta Og, Basango erregueren erresuma, eta hequien lurra bere hiriequin inguruan.
34 Beraz Gaden semeec alchatu cituzten Dibongo, Atarotheco eta Aroergo hiriac,
35 Etroth, Sophan, Jacer eta Jegbaa,
36 Bethnemra eta Betharan, hiri hazcartuac, eta hespilac eguin cituzten beren arthaldeençat.
37 Aldiz Errubenen semeec alchatu cituzten Hefebon, Eleale eta Cariathaim,
38 Nabo eta Baalmeon eta Sabama ere, icenac itzuliz eta berriac emanez alchatu cituzten hiriei.
39 Bada, Manaseren seme Maquirren umeac sarthu ciren Galaad-herrian eta bazterrac xahutu cituzten, han çauden Amorhearrac hilic.
40 Moisec beraz Galaadeco lurra eman ciren Maquirri, Manaseren semeari, ceinac han eguin baitzuen bere egoitza.
41 Jair ere, Manasaren semea, goan cen eta nausitu cen herri batzuez, ceinac deithu baitzituen Haboth Jair, erran nahi da Jairren herriac.
42 Nobe goan cen halaber, hartu çuen Canath bere herrixquequin, eta deithu çuen bere icenetic Nobe.

Currently Selected:

NOMBREAC 32: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy