1
1 Jauna Moisi minçatu citzaioen Sinaico mortuan, batasuneco tabernaclean Eguiptotic ilki ondoco urthean, bigarren hilabethean, eta erran cioen:
2 Alcha çaçue Israelgo semeen balderna gucico nombrea ahaidegoca, etcheca, eta bakotcharen icenca, cembat guiçonqui diren,
3 Hogoi urthetaco eta goitico guiçon eguin guciac Israelen, eta çuc eta Aaronec hequiec kondatuco ditutzue beren andanetan,
4 Eta leinuetaco buruçaguiac eta etchetacoac beren ahaidegotan, çuequin içanen dira.
5 Huna hequien icencc: Errubenen leinutic, Elisur Sedeurren semea.
6 Simeonen leinutic, Salamiel Surisadairen semea.
7 Judaren leinutic, Nahason Aminadaben semea.
8 Isacarren leinutic, Nathanael Suarren semea.
9 Çabulonen leinutic, Eliab Helonen semea.
10 Josepen semeetaric, Efraimen leinutic, Elisama Amiuden semea; Manaseren leinutic, Galamiel Phadasurren semea.
11 Benjaminen leinutic, Abidan Jedeonen semea.
12 Danen leinutic, Ahiecer Amisadairen semea.
13 Aserren leinutic, Pheguiel Ocranen semea.
14 Gaden leinutic, Eliasaph Duelen semea.
15 Nefthaliren leinutic, Ahira Enanen semea.
16 Horiec ciren osteco buruçagui deithatuenac leinuca eta ahaidegoca, eta Israelgo armadaco aitzindariac.
17 Moisec eta Aaronec hartu cituzten osteco jende xehe guciarequin:
18 Eta bigarren hilabetheco lehembicico egunean bilaraci cituzten, kondatzen cituztelaric ahaidegoca, etcheca, familiaca, buruca eta icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac,
19 Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. kondatuac içan ciren Sinaico mortuan.
20 Erruben Israelen seme çaharrena ganic iraulguica, familiaca, etcheca eta batbederaren icenca, hogoi urthetaco eta goitico guiçonqui guciac, guerlara cihoacenac, ciren
21 Berrogoi eta sei mila eta borz ehun.
22 Simeonen semeetaric iraulguica, familiaca eta hequien ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca eta buruca, hogoi urthetaco eta goitico guiçonqui guciac, guerlara cihoacenac,
23 Berrogoi eta hemeretzi mila eta hirur ehun.
24 Gaden semeetaric, iraulguica, familiaca eta hequien ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetaric eta handic goiti, guerlara cihoacenac oro,
25 Berrogoi eta borz mila sei ehun eta berrogoi eta hamar.
26 Judaren semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan citazqueen guciac,
27 kondatuac içan ciren hirur hogoi eta hamalau mila eta sei ehun.
28 Isacarren semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara cihoacen guciac,
29 kondatuac içan ciren berrogoi eta hamalau mila eta lau ehun.
30 Çabulonen semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan ahal citazqueenac oro,
31 Berrogoi eta hamaçazpi mila eta lau ehun.
32 Josepen semeetan, Efraimen semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan citazqueen guciac,
33 Berrogoi mila eta borz ehun.
34 Bada, Manaseren semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetaric eta handic goiti, guerlacotzat on ciren guciac,
35 Hogoi eta hamabi mila eta berrehun.
36 Benjaminen semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlacotzat on ciren guciac,
37 Hogoi eta hamaborz mila eta lau ehun.
38 Danen semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlacotzat on ciren guciac,
39 Hirur hogoi eta bi mila eta çazpi ehun.
40 Aserren semeetaric, iraulguica, familiaca, eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlacotzat on ciren guciac,
41 Berrogoi eta bat mila eta borz ehun.
42 Nefthaliren semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlacotzat on ciren guciac,
43 Berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehun.
44 Horiec dira Moisec eta Aaronec, eta Israelgo hamabi buruçaguiec kondatu cituztenac, cein bere ahaidegoaren etcheca.
45 Eta Israelgo seme guciac etcheca eta, familiaca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan ahal citazqueenac, ciren
46 Sei ehun eta hirur mila borz ehun eta berrogoi eta hamar.
47 Bainan lebitarrac etziren hequiequin kondatuac içan beren familietaco leinuan.
48 Ecen Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
49 Ez deçaçula konda Lebiren leinua, eta ez duçu atheraco hequien kondua Israelgo semeenarequin.
50 Bainan eçar çatzu lekucotasuneco tabernaclearen, hartaco uncien eta ceremonietan erabilcen diren pusca gucien çainceco. Berec erabilico dituzte tabernaclea eta hartaco tresna guciac: eguimbide horiec betheco dituzte, eta tabernaclearen inguruan campatuco dira.
51 Abiatzeracoan, lebitarrec jautsico dute tabernaclea: campatzeracoan çucenduco dute. Atzeric norbait hurbilcen bada, hila içanen da.
52 Ordean Israelgo semeac campatuco dira, cein beren andanetan, araldetan eta armadan.
53 Bada, lebitarrec beren olhac jarrico dituzte tabernaclearen inguruan, beldurrez-eta Jaunaren hasarrea jauts dedin Israelgo semeen gainera, eta lekucotasuneco tabernaclearen çain atzarriric egonen dira.
54 Israelgo semeec eguin cituzten beraz Jaunac Moisi manatu guciac.
Loading reference in secondary version...