YouVersion Logo
Search Icon

MIQUEASEN PROFECIA 7

7
1 Çorigaitz niri! Ceren naicen eguin hala-nola udazquenean mahasqueta dabilana, mahastiac bildu diren ondoan molko bat ez da jateco, eta alferretan pico goiztiarrez guticiatu da ene arima.
2 Saindua lurretic galdu da; guiçonetan çucenic ez da; guciac odolaren ixurceco celatetan dabilça; heriotzearen emateco, guiçonac ihiztatzen du bere anaia.
3 Onçat deitzen dute berec eguin gaizquia; galdea du buruçaguiac ahoan, eta sariari beguira dago juiea; handiec goraqui derrate beren arimaco lehia, eta nahasten dute lurra.
4 Horietaric hobeena elhorria beçala da, eta çucenenac iduri du berroco arrancea. Heldu da bilhatuac içanen çareten eguna, ikartuac içanen çaretena; orduan içanen da horien desmasia.
5 Sinhesteric ez har adisquidearen baithan, ez fida aitzindariari; çure ahoa tapatua iducaçu çure sahetsean lo eguiten duen emaztearençat ere.
6 Ecen semeac aitari eguinen dio laido, alaba jaiquico da amaren contra, erreina amaguinarrebaren contra, guiçonac bere etchecoac içanen ditu etsai.
7 Nic ordean Jaunari diot beguiraturen, ene Jainco salbagarria dut iguriquiren, ene Jaincoac nau ençunen.
8 Ene etsaia, erori naicelacoz ez boz ene gainean; jaiquico naiz, eta ilhumbeetan jarrico naicenean, Jauna içanen da ene arguia.
9 Bekatu eguin dudalacoz Jaunaren contra jasanen dut haren hasarrea, juia deçan arteo ene ikustecoa, eta ene çucenari bide eman dioçon arteo; atheraturen nau arguira, ikusiren dut haren justicia.
10 Eta beguiraturen du ene etsaiac, eta ahalquez da estaliren, niri derrana: Non da hire Jainco Jauna? Ene beguiec ikusiren dute ene etsaia lurrean orduan oin-petan içanen da, carriquetaco lohia iduri.
11 Badathor eguna, çure harrasi urratuen goititzecoa; egun hartan urrun iraiciren da arrotzaren leguea.
12 Egun hartan Asurdic ethorriren çaizquitzu çure umeac; ethorriren dire hiri hazcartuetara, eta hiri hazcartuetaric hibairaino, eta itsasotic itsasora, eta menditic mendira.
13 Eta lurra desmasian içanen da han daudecenen ariaz eta hequien asmu tzarren gatic.
14 Jauna, çure çaharoarequin alha çaçu çure populua, çure primançaco arthaldea, bakarric oihanean, Carmelen erdian egoten dena; Basanen eta Galaaden alhaturen da beihalaco egunetan beçala.
15 Eguiptoco lurretic ilki cinen egunean beçala, sendagailac erakutsiren diozcat ene populuari.
16 Jendaiec ikusiren dute, eta ahalquetara erorico dire haren indarraren handitasunaz; escua eçarriren dute ahoaren gainean, eta gor içanen dire hequien beharriac.
17 Sugueec beçala milicaturen dute herrautsa, lurreco cierpeac beçala asaldaturen dire beren egoitzetan; ikaraturen ditu gure Jainco Jaunac, eta çure beldurrez egonen dire.
18 Nor da çure iduricoric, oi Jaincoa, ceinac eceztatzen baituçu gaizquia, eta bazterrerat uzten çure primançaco ondarren bekatua? Ez du guehiago bidaliren bere hasarrea, ceren urricalcea baitu atseguin.
19 Itzuliren da eta urricalduren çaicu; bihotzaren gainetic kenduren ditu gure tzarqueriac, eta itsaso-çolara arthiquiren ditu gure bekatuac oro.
20 Cintasuna emanen dioçu Jacobi, urricalmendua Abrahami, aspaldico egunetaric gure arbasoei cin eguin içan dioten beçala.

Currently Selected:

MIQUEASEN PROFECIA 7: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy