YouVersion Logo
Search Icon

MIQUEASEN PROFECIA 6

6
1 Adi çaçue cer dion Jaunac: Jaiqui çaite, eta çucenaren aldea iharducaçu mendien contra, eta munhoec adi beçate çure minçoa.
2 Mendiec eta lurraren asentu hazcarrec adi beçate Jaunaren xuripena, ecen Jaunaren xuritzecoa xuritzera doha populuarequin eta Israelequin.
3 Ene populua, cer eguin darotzut, edo certan içan natzaitzu jasangaitz? ihardets diçadaçu.
4 Ceren atheratu çaitudan Eguiptoco lurretic eta libratu gathibu-etchetic, eta çure aitzinean igorri ditudan Moise, Aaron eta Maria?
5 Ene populua, orhoit çaite othoi nolaco asmutan çabilan Balac Moabeco erregue, eta cer ihardetsi çaroen Balaamec, Beorren semeac, Sethimdic Galgalaraino, eta eçagutaçu Jaunaren çucentasuna.
6 Cer escainiren diot Jaunari haren dina denic? Jainco guciz goraren aitzinean joco dut belhaunaz lurra? escainiren othe diozcat holocaustac eta aratche urthumeac?
7 Jabalaraz othe daiteque Jauna mila aharirequin, edo asco mila aker guicendurequin? emanen othe dut ene tzarqueriarençat ene seme lehena, ene arimaco bekatuarençat ene sabeleco fruitua?
8 Oi guiçona, erakutsiren darotzut cer den on, eta cer galdeguiten duen Jaunac çu ganic: çucenari bere bidea ematea, urricalcortasuna maithatzea, eta çure Jaincoaren larderiarequin haren aitzinean ibilcea.
9 Jaunaren ahoa hiriari oihuz dagoco; eta salbatzea, çure icenaren beldur direnençat içanen da. Adi çaçue, leinuac; bainan norc onhetsiren du solas hori?
10 Tzarqueriac bildu diruac gaixtaguinaren etchean daude oraino su bat iduri, eta neurri tcharreguia Jaunaren hasarrez bethea dago.
11 Nic garbi atheraturen othe ditut balança tzarrac eta çakuco phisu enganiozcoac?
12 Hequien bidez bethe dire tzarqueriaz hiri hortaco aberatsac, eta gueçurra cerasaten horgo egoiliarrec eta mihi jocotriatsua çuten beren ahoan.
13 Eta ni beraz abiatu natzain galpenez jotzen hire bekatuen ariaz.
14 Janen dun, eta ez haiz aseco; hire beheramendua hire erdian içanen dun; lothuco haiz gauçari, eta ez dun salbaturen; eta salbatuco ditunanac, ezpatari arthiquiren cioizquinat.
15 Erainen dun, eta ez bilduco; leherturen ditun olibac, eta ez haiz olioz gançutuco; limurreta eguinen dun, eta arnoric ez edanen.
16 Beguiratu ditutzue Amriren manamenduac eta Acaben etchearen eguinçac oro, eta ibili çarete hequien gogara, nic xahupenera arthic heçadan eta hitaco egoiliarrac eçar detzadan gucien irrigarri; eta jasanen dun ene populuaren laidoa.

Currently Selected:

MIQUEASEN PROFECIA 6: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy