YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 3

3
1Bada dembora hartan ethor cedin Ioannes baptista, predicatzen çuela Iudeaco desertuan:
2Eta cioela, Emenda çaitezte: ecen ceruètaco resumá hurbil da.
3Ecen haur da Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, çucen itzaçue haren bidescác.
4Ioannes hunec bada çuen bere abillamendua camellu biloz, eta larruzco guerricoa bere guerruncean inguru: eta haren viandá cen othiz eta bassa eztiz.
5Orduan ethor cedin harengana Ierusaleme eta Iudea gucia, eta Iordanaren inguruco comarca gucia.
6Eta batheyatzen ciraden harenganic Iordanean, bere bekatuac confessatzen cituztela.
7Ikussiric bada anhitz Phariseuetaric eta Sadduceuetaric ethorten ciradela haren baptismora, erran ciecén, Vipera castá, norc auisatu çaituzte hira ethortecoari ihes daguioçuen?
8Eguin itzaçue bada fructuac emendamenduaren digneac.
9Eta ezteçaçuela presumi ceuroc baithan erraitera, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita ahal dieçaqueola.
10Bada ia aizcorá arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu onic eguiten eztuen gucia piccatzen da eta sura egoizten.
11Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz.
12Bere bahea bere escuan du, eta garbituren du bere larraina: eta bilduren du bere oguibihia granerera: baina lastoa choil erreren du behinere hiltzen ezten suan.
13Orduan ethor cedin Iesus Galileatic Iordanera Ioannesgana, harenganic batheya ledinçát.
14Baina Ioannesec haguitz empatchatzen çuen hura, cioela, Nic behar diat hireganic batheyatu, eta hi ethorten aiz enegana ?
15Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Vtzac oraingotz: ecen hunela complitu behar diagu iustitia gucia. Orduan vtzi ceçan eguitera.
16Eta Iesus batheyatu cenean, bertan ilki cedin vretic: eta huná, irequi içan çaizcan ceruäc, eta ikus ceçan Iaincoaren Spiritua vsso columba baten guissán iausten eta haren gainera ethorten
17Eta huná vozbat cerutic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut.

Currently Selected:

MATEO 3: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy