YouVersion Logo
Search Icon

LEBITICOA 6

6
1 Jauna berriz ere Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:
2 Norc-ere bekatu eguin baituque, eta Jauna erdeinatuz, bere lagunari ukatu baitioque çaincera fidatua içan çaioen gauça, edo borchaz cerbait kendu baituque, edo amarruz atzeman,
3 Edo gauça galdua kausitu baituque, eta ukatzean cina gainera eguin baituque, eta eguin baituque berce cerbait gauça, ceinetan guiçonac bekatutan erorcen ohi baitira,
4 Gaizquia frogatu-eta, bihurtuco ditu
5 Maulaz ardietsi nahi içan dituen guciac, osoric, eta borzgarren bat guehiago jabeari, ceinari bidegabea ekarri içan baitio.
6 Bada, bere bekatuarençat arthaldetic escainico du ahari narriogabe bat, eta hura emanen dio apheçari, gaizquiaren preçamenaren eta neurriaren arabera.
7 Apheçac Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat, eta barkatuco çaizco eguin dituen gaizquiac.
8 Eta Jauna minçatu içan citzaioen oraino Moisi, erraten cioelaric:
9 Manamendu hau eguioçute Aaroni eta bere semeei: Huna holocaustaco leguea: gau gucian goiçalderaino holocausta erretzen egonen da aldarean: eta aldare beretic içanen da sua.
10 Apheçac jauncico ditu athorra eta liho-harizco galçac: hartuco ditu, suac, oro erre ondoan, utzi dituen hautsac; eta aldarearen sahetsean eçarri dituenean,
11 Erauncico ditu lehembicico soinecoac, eta berce batzuec jaunciric, campetaric hautsac atheratuco ditu, eta toqui arras garbi batean errearacico ditu azquen phindarreraino.
12 Bainan aldarean kaldan egonen da bethi sua, ceina hacico baitu apheçac, egun guciz goicetan egurrac emanez; eta holocausta eçarriric, gainean erreco du bitima baquezcoen bilgorra.
13 Hori da bethi iraunen duen sua, behinere aldarean iraunguitzera utzico ez dena.
14 Huna Aaronen semeec Jaunaren aitzinean eta aldarearen aitzinean escainico dituzten sacrificioetaco eta libacionetaco leguea:
15 Apheçac olioz bustia den irin cethabatutic ahur bat hartuco du, eta irinaren gainean den isensu gucia; eta hura aldare gainean erreco du, Jaunari usain goçoeneco çaioen orhoitzapen bat beçala:
16 Ordean gaineraco irina, Aaronec bere semeequin janen du alchagarriric gabe; eta hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan.
17 Alchagarriric ez da eçarrico, ceren hartaric pharte isensu beçala Jaunari escaincen baitzaio. Sainduren saindu içanen da, bekatuarençat eta hobenarençateco bitima beçala.
18 Aaronen odoleco guiçonquiec bakarric hartaric janen dute. Hori legue bat Jaunaren facrificioen gainean bethicoa içanen da çuen ondoregoa gucian. Hortan kutsatuco dena sainduetsico da.
19 Jauna oraino-ere Moisi minçatu citzaioen, erraten cioelaric:
20 Hau da Aaronec eta bere semeec Jaunari escaini behar diotena beren gançu-egunean. Bethiereco sacrificiotan escainico dute irin cethabatutic ephi baten hamargarrena, erdia goicean eta erdia arratsean,
21 Olioz bustiric çarthaguinan friguitua içanen da. Eta hura beroric usain goçoenetan Jaunari escainico dio
22 Apheçac, ceina çucembidean bere aitaren ondoco jarria baita; eta gucia erreco du aldare gainean.
23 Ecen suac oso-osoa iretsi behar du aphecen sacrificioa, eta nihorc ez du hartaric janen.
24 Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:
25 Erroçute Aaroni eta bere semeei: Hau da bekatuarençateco bitimaco leguea: Jaunaren aitzinean imolatua içanen da, holocausta escaincen den toquian. Sainduren saindu da.
26 Esqueincen duen apheçac, hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan.
27 Haren haraguiac uquituco dituena sainduetsico da. Haren odoletic çortac jauzten balira soineco baten gainera, leku sainduan xahutua içanen da.
28 Haren erretzeco erabili den lurrezco uncia hautsia içanen da; uncia cobrezcoa balin bada, thorratua içanen da eta urez garbitua.
29 Aphez odoleco guiçonqui guciec haren haraguietaric janen dute, ceren sainduren saindu baita.
30 Ecen bekatuarençat hilcen den bitima, ceinaren odola lekucotasuneco tabernaclera eramaten baita, sainduteguian eguitecotzat xahupena, ez da jana içanen, bainan bai suaz ahitua.

Currently Selected:

LEBITICOA 6: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy