YouVersion Logo
Search Icon

JOSUE 9

9
1 Horiec ençunic, Jordanez hun-haindico erregue guciac, mendietan eta celhaietan çaudecenac, itsas-lurretan eta itsaso handico heguian, Libango ondoan çaudecenac ere, Hethearra eta Amorhearra, Cananearra, Pherecearra, Hebearra et Jebusearra,
2 Batera bildu ciren, Josueren eta Israelen contra guducatzeco bihotz batez eta xede berarequin.
3 Bainan Gabaonen çaudenec, adituric Josuec Jericori eta Hairi eguin içan ciozquitenac oro,
4 Amarru asmatu çuten; hartu cituzten jatecoac, astoen gainetan eçarriz çaku çahar batzuec, eta arno çahaguiac hautsiac eta osatuac,
5 Eta oinetaco çaharquituac, ceinac pusquequin baitziren osatuac, hequien çahartasunaren erakusteco; soineco ihetchez jaunciac ciren; bideco ekarcen cituzten oguiac ere, gogorrac ciren eta puscaca hautsiac.
6 Eta eguin çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioeten eta batean Israel guciari: Urrungo lurretic heldu gare, çuequin baque eguin nahiz. Eta Israelgo guiçonec ihardetsi cioeten eta erran:
7 Beharbada guri çortean eman behar çaucun lurrean egoten çarete, eta ez deçaquegu çuequin batasunic eguin.
8 Bainan hequiec erran cioeten Josueri: Çure muthil gare. Josuec berriz: Nor çarete çuec? eta nondic heldu çarete?.
9 Ihardetsi çuten: Hainitz leku urrunetic ethorri dira çure muthilac, çure Jainco Jaunaren icenean. Ençun ditugu ecen haren botherearen omena eta eguin dituen guciac Eguipton,
10 Eta Jordanez haindian ciren bi erregue Amorhearrenei, Sehon, Hefebongo erregueri, eta Og, Basango erregue, Astarothen cenari:
11 Eta gure çaharrec eta gure toquico egoiliar guciec erran içan darocute: Jatecoac har çatzue bide hambat luceco, çoazte hequien bidera, eta erroçuete: Çuen muthil gare, eguiçue gurequin batasun.
12 Huna bero-beroac hartu ditugun oguiac gure etcheetaric ilki garenean çuen ganat ethorceco; orai idortuac dira eta çaharreguiz puscatuac.
13 Çahagui berriac arnoz bethe ditugu, orai lehertuac eta urratuac dira; gure soineco jauncia eta çangoetan ditugun oinetacoac, bide lucearen lucez hautsiac eta higatu hurranac dira.
14 Israelgo aitzindariec hartu çuten beraz hequien jatecoetaric eta etziren Jaunaren ahotic arguitu.
15 Eta Josuec eguin çuen hequiequin baquea, eta batasun eguinic, aguindu cioeten etzirela hilac içanen; populuco aitzindariec ere orobat cin eguin cioeten.
16 Bainan batasun eguin eta hirur egunen buruan, aditu çuten hauçoan egoten cirenac cirela, eta hequietara sarcecotan cirela.
17 Eta Israelgo semeec campac higuitu cituzten, eta hirur egunen buruco heldu içan ciren hequien hirietara, ceinen icenac hauquiec baitira: Gabaon, eta Caphira, eta Beroth, eta Cariathiarim.
18 Eta etzituzten jo, ceren populuco aitzindariec cin eguin baitzioten Israelgo Jainco Jaunaren icenean. Hargatic jende xehe gucia eraunsiaca haritu cen aitzindarien contra.
19 Hauquiec ihardetsi cioeten: Cin eguin içan diotegu Israelgo Jainco Jaunaren icenean, eta hori delacoz ecin uqui detzazqueguque.
20 Bainan hau eguinen diotegu: utzico diotegu bai bicia, gure contra jauz ez dadiençat Jaunaren hasarrea, baldin hitza jaten baguindu,
21 Ordean hula bicico dira, populu guciarençat egurqueta eta urqueta haritzeco. Horiec erraten cituztelaric,
22 Josuec deithu cituen Gabaontarrac eta erran cioeten: Certaco nahi içan gaituçue maulaz enganatu, guri errateco: Çuen ganic hainitz urrun gaudeci, gure erdian çaretelaric?
23 Horren gatic madaricionearen azpian içanen çarete, eta çuen odolecoric nihor ez da içanen harico ez denic egur hausten eta urqueta ene Jaincoaren etchera.
24 Hauquiec ihardetsi çuten: Berria ekarria içan çarocun guri çure muthilei, çure Jainco Jaunac aguindu içan cioela bere cerbitzari Moisi çuei emanen çarotzuetela lur hau gucia eta xahutuco cituela hemengo egoiliarrac oro. Icialdura handitan sarthu gare beraz; çuen beldurrac ekarri gaitu gure bicien beguiratzeco cerbait bide harcera, eta asmu hori eguin içan dugu.
25 Orai, bada, çure escuan gare; on eta çucen iduritzen çaitzuna eguiçu gutaz.
26 Josuec eguin çuen beraz erran içan çuen beçala, eta Israelgo semeen escuetaric atheratu cituen hilac içan etzitecençat.
27 Eta egun hartan erabaqui çuen içanen cirela populu guciaren eta Jaunaren aldarearen cerbitzuco Jaunac hautatu toquian, egur hausten eta urqueta haritzeco, egungo egunean ikusten diren beçala.

Currently Selected:

JOSUE 9: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy