YouVersion Logo
Search Icon

JOSUE 24

24
1 Eta Josuec Israelgo leinu guciac bilaraci cituen Siquemera; deithu cituen adinez çaharrenac, aitzindariac, juieac eta cargudunac, eta jarri ciren Jaunaren aitzinean.
2 Eta hula minçatu cen populuari: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Hibaiaz haindian hastetic eguin içan dute beren egoitza çuen arbasoec eta Tharec, Abrahamen eta Nacorren aitac, eta jainco arrotzac cerbitzatu dituzte.
3 Hartu nuen beraz Abraham çuen aita Mesopotamiaco lurretic, erakarri nuen Canaango lurrera, berhatu nuen haren ondoregoa,
4 Eman nioen Isaac, eta Isaaqui berriz eman niozquien Jacob eta Esau. Hauquietaric, Esauri goçatzera eman nioen Seirgo mendia: Jacob ordean eta bore haurrac Eguiptora jautsi içan ciren,
5 Eta igorri nituen Moise eta Aaron, eta Eguiptoa jo nuen asco ikuscari eta sendagailaz.
6 Eta erakarri cintuztetan çuec eta çuen aitac Eguiptotic, eta ethorri cinezten itsasora eta Eguiptoarrac çuen aitei jarraiqui ciren orga-laster eta çaldiequin itsaso Gorriraino.
7 Bainan Israelgo semeec deihadar eguin çuten Jauna ganat; eta Jaunac ilhumbeac eçarri cituen çuen eta Eguiptoarren artean, itsasoa ekarri çuen hequien gainera eta estali cituen. Çuen beguiec ikusi dituzte Eguipton eguin içan ditudan guciac, eta lucez egotu çarete mortuan:
8 Sarraraci çaituztet guero Amorhearraren lurrean, Jordanez haindian çagoenarenean. Eta guducatzen cintuztetenean escuetaratu darozquitzuet, eta hequien lurra goçatzen duçue, eta berac hil içan ditutzue.
9 Bada, Balac, Sephorren semea, Moabeco erregue, jaiqui cen eta gudu eman cioen Israeli. Igorri çuen Beorren seme Balaamen gana eta deithu çuen, çuen madaricatzeco.
10 Eta nic ez nuen nahi içan hura ençun, bainan aitzitic hartaz benedicatu eta haren escutic atheratu çaituztet.
11 Iragan içan duçue Jordanea eta ethorri çaizte Jericora. Hiri hartaco guiçonac, Amorhearra eta Pherecearra, Cananearra eta Hethearra, Jerjesearra, Hebearra eta Jebusearra, guducatu dira çuen contra, eta escuetaratu darozquitzuet guciac.
12 Eta çuen aitzinean igorri içan ditut listorrac: eta beren toquietaric iraici ditut bi erregue Amorhear, eta ez çuen ezpataz eta arrambelaz.
13 Eta eman içan darozquitzuet çuec lanthua etzen lurra eta çuec eguinac etziren hiriac, hequietan egon cinteztençat eta landatu etzintuzten mahastiac eta olibadiac.
14 Orai beraz içan çaizte Jaunaren beldur, eta cerbitza çaçue bihotz garbi eta cin batequin: iraiz çatzue çuen aitec Mesopotamian eta Eguipton cerbitzatu dituzten jaincoac, eta Jauna cerbitza çaçue.
15 Bainan iduri balin baçaitzue gaizqui dela cerbitza deçaçuen Jauna, hauta emana çaitzue: egun hauta çaçue atseguin duçuena, cein-ere beharrago duçuen cerbitzatu, ala çuen aitec Mesopotamian adoratu dituzten jaincoac, ala Amorhearrenac ceinen lurrean baituçue çuen egoitza: bainan nic eta ene etcheac Jauna cerbitzatuco dugu.
16 Populuac ihardetsi eta erran çuen: Urrun gu ganic Jaunaren uztea eta jainco arrotzac cerbitzatzea.
17 Gure Jainco Jaunac berac atheratu gaitu gu eta gure aitac Eguiptotic, gathibutasuneco etchetic; eta gure beguien aitzinean eguin ditu ikuscari handiac; eta ibili garen bide gucian eta iragan ditugun populu gucien artean beguiratu gaitu.
18 Iraici ditu jendaia guciac eta Amorhearra, sarthu garen lurrean çagoena. Cerbitzatuco dugu beraz Jauna ceren bera baita gure Jaincoa.
19 Josuec erran cioen populuari: Ecin cerbitzatuco duçue Jauna, ecen Jainco saindu, hazcar eta bekaizcor bat da, eta çuen tzarqueriac eta bekatuac ez darozquitzuete barkatuco.
20 Baldin Jauna uzten baduçue, eta ematen baçarete jainco arrotzen cerbitzatzen, ifrenciatuco da, açurriatuco çaituztete, eta hambat ongui eguin darotzuen ondoan xahutuco çaituztete.
21 Eta populuac erran cioen Josueri: Ez da çuc dioçun beçala içanen, bainan Jauna cerbitzatuco dugu.
22 Eta Josuec populuari ihardetsi cioen: Lekuco çarete cerorrec hautatu duçuela Jauna, haren cerbitzatzeco. Eta ihardetsi çuten: Lekuco gare.
23 Eta berriz, erran çuen: Orai beraz çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, eta gurth çatzue çuen bihotzac Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean.
24 Eta populuac erran cioen Josueri: Gure Jainco Jauna cerbitzatuco dugu, eta ethordun içanen gare haren manamenduei.
25 Egun hartan beraz Josuec berritu çuen batasuna, eta populuari aitzinera Siquemen eman ciozcan manamendu eta erabaqui Jaunarenac.
26 Orduco erran horiec guciac ere iscribatu cituen Jaunaren legueco liburuan: eta hartu çuen harri handi bat, eta Jaunaren sainduteguian cen haritz baten azpian eçarri çuen.
27 Eta erran cioen populu guciari: Huna harri hau lekucotasunetan içanen duçuela nola aditu dituen Jaunac erran darozquitzueten solas guciac, beldurreceta guerorat ukatzeco eta çuen Jainco Jaunaren gueçurtatzeco içan deçaçuen nahicaria.
28 Eta populua igorri çuen, cein bere goçamenera.
29 Eta guero hil içan cen Josue, Nunen semea, Jaunaren cerbitzaria, ehun eta hamar urthetan.
30 Eta ehorci içan çuten bere goçameneco eremuan, Thamnathsaren, ceina baita Efraimen mendian, Gaasco mendiaren ipharreco alderdian.
31 Israelec cerbitzatu çuen Jauna Josueren egun orotan, bai-eta-ere Josuez gueroztic lucez bici içan ciren çahar, Jaunaren eguinça guciac Israelen çaquizquitenen egunetan.
32 Josepen heçurrac ere Israelgo semeec Eguiptotic ekarriac ehorci cituzten Siquemen, Hemor Siquemen aitaren semeei Jacobec ehun anchutan erosi içan çuen landa puscan, ceina guelditu baitzen Josepen semeen içançaco.
33 Eleaçar, Aaronen semea ere hil içan cen, eta ehorci çuten Gabaathen, ceina haren seme Phineesena baitzen, Efraimgo mendian hari emana.

Currently Selected:

JOSUE 24: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy