1
1 Eta Moise, Jaunaren cerbitzaria, hil ondoan, guerthatu cen Jauna minçatu cela Josue, Nunen seme, Moisen manu-bethetzaileari, eta erran cioen:
2 Hil da Moise ene cerbitzaria: jaiqui çaite, eta Jordaneco ur hori iragan çaçue çuc eta populu guciac çurequin, nic Israelgo semeei emanen diotedan lurrera.
3 Çuen oin-hatzac oincaturen duen leku gucia emanen darotzuet, Moisi erran içan diodan beçala.
4 Mortutic eta Libanetic Ufrataco hibai handiraino, Hethearren lur gucia itsaso handiraino iguzqui-sarcerat, çuen eremu içanen da.
5 Çure bici gucian nihorc ecin buru eguinen daroçuete; nola içatu bainaz Moisequin, hala içanen naiz çurequin; etzaitut kenduco ez-eta bazterrerat utzico.
6 Eguiçu bihotzez eta hazcarretic: çuc ecen çortean çathituco dioçu populu horri lurra, ceina çuen arbasoei cin eguinez aguindu baitiotet emanen diotedala.
7 Eguiçu beraz bihotzez eta hazcarrenetic, Moise ene cerbitzariac meçutu darotzun leguearen beguiratzeco eta bethetzeco; etzaitecela makur hartaric ez escuinera ez ezquerrera, jaquin deçaçun cer hari çaren.
8 Legue huntaco liburua ez bedi çure ahotic itzur; bainan gau-egun erabil çaçu çure gogoan, beguira eta eguin çatzu hartan iscribatuac diren guciac: orduan çure bidea çucen eta eçagutuqui eramanen duçu.
9 Nic orai manatzen darotzut, içan çaite bihozdun, içan çaite hazcar. Ez lotsa, ez içan beldur; ecen certara-nahi eguin deçaçun, çurequin içanen da çure Jainco Jauna.
10 Eta Josuec populuco aitzindariei manu eman cioeten, erraten cioetelaric: Campac gaindi iragan çaitezte, mana çaçue populua eta erroçue:
11 Xuxent çatzue çuen jatecoac, ceren hirugarren egunaren buruan iraganen baitutzue Jordanea, eta çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurraren goçatzera sarthuco baitzarete.
12 Errubentarrei ere eta Gadtarrei eta Manaseren leinu erdiari erran cioeten:
13 Orhoit çaitezte Moise Jaunaren cerbitzariac eman çarotzueten manamenduaz, cioelaric: Çuen Jainco Jaunac eman darotzuete sesua eta lur hau oro.
14 Çuen emazteac, alabac eta aciendac egonen dira Moisec Jordanez hunaindian eman içan darotzueten lurrean: bainan çuec harmaturic iragan çaizte çuen anaien aitzinean, escu bizcorreco guciac, eta hequien alde guduca çaizte,
15 Jaunac çuen anaiei sesua eman deçoten arteo çuei eman içan darotzueten beçala, eta hequiec ere goça deçaten çuen Jainco Jaunac ematera dihoaquioten lurra: eta horrela itzulico çarete çuen goçameneco lurrera, eta çuen egoitza eguinen duçue Moise, Jaunaren cerbitzariac eman darotzueten eremuan Jordanez hunaindian iguzqui-sorthaldera.
16 Eta Josueri ihardetsi cioeten eta erran: Guri manatu darozquigutzun guciac eguinen ditugu, eta norat-nahi igor gaitzatzun, goanen gare.
17 Nola Moisi orotan jautsi baicare, hala jautsico gare çuri ere: bakarric, içan bedi çurequin çure Jainco Jauna Moisequin içatu den beçala.
18 Çure ahoco hitzari bihurtuco dena, eta eguinen diozcatzun manu orori ethordun içanen ez dena, hila içan bedi: bakarric, çuc eguiçu gothorqui eta bihotzez.
Loading reference in secondary version...