YouVersion Logo
Search Icon

JOB 21

21
1 Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2 Ençun çatzue, othoi, ene hitzac eta urriquitan sar çaitezte.
3 Jasan neçaçue, eta minçatuco naiz; eta guero, iduritzen baçaitzue trufatuco çarete ene erranez.
4 Guiçon batequin othe dut ene makurra, atsecabetan sarceco ariaric ez içateco?
5 Çaudezquidate beguira, harri çaitezte eta erhia ezpainen aitzinean iducaçue.
6 Eta ni, orhoitzen naicenean, lazten naiz, eta ikarac jotzen du ene haraguia.
7 Certaco beraz gaixtaguinac dira bici, goratuac eta ontasunez gaindituac?
8 Hequien ondoregoac badirau hequien aitzinean, beren hurbilecoen eta ilobasoen mulçoaz inguratuac dira.
9 Hequien etcheac beldurcecoric gabe eta baquean dira, eta Jaincoaren açotea ez da hequien gainean.
10 Hequien behiac ernalcen dira eta ez dute hilori eguiten, erditzen dira eta ez dute umea galcen.
11 Hequien haurrac arthaldeac beçala ilkitzen dira eta jaucica hari dira beren jostetetan.
12 Escuetan dituzte atabala eta guitarra, eta organo-otsez bozten dira.
13 Ontasunen erdian daramatzate beren egunac, eta aphur batez jausten dira hobira.
14 Jaincoari erran diote: Urrunt hadi gu ganic, ez diagu hire bideez jaquitateric nahi.
15 Nor da Ahalorotacoa, guc hura cerbitzatzeco, eta cer atheratuco dugu hura othoizturic ere?
16 Halaric-ere urrun ni ganic gaixtaguinen asmua, ecen hequien ontasunac ez dira hequien escuco.
17 Cembatetan ez da iraunguitzen gaixtaguinen arguia, uholdea etzaiote gainera heldu, eta Jaincoac ez diozcate igorcen bere hasarrearen oinhaceac?
18 Içanen dira lastoa haicearen aitzinean beçala, eta xirimolac barraiatzen duen hautsa iduri.
19 Jaincoac semeei beguiratuco diote aitaren oinhacea, eta aitac eçagutuco du gaztigatua içan den orduan.
20 Bere beguiz ikusico du bere burua xahutua içaten, eta Ahalorotacoaren hasarreco uretic edanen du.
21 Cer axola luque ecen bere etcheaz bere ondotic, bardin erdiz-erdi gutituac ez balitu bere hilabetheac.
22 Nihor othe da cerbaiten irakasteco Jaincoari, handi-mandi gucien juiatzaileari?
23 Halacoa hilcen da azqueneraino goçaturic indarra, osagarria, ontasunac, çoriona;
24 Haren barnea urinac gori daduca, eta muinac heçatzen diozca heçurrac.
25 Halacoa berria, bere arimaco uherduran hilcen da, eta ontasunac gabe.
26 Eta bizquitartean elkarrequin herrautsean lo eguinen dute, eta harrec bardin estalico dituzte.
27 Garbiqui eçagutzen ditut çuen gogoeta eta ene gainerateco iduripen gaixtoac.
28 Ecen dioçue: Cer eguin da buru-çagui horren etchea? Cer eguin dira gaixtaguinen olhac?
29 Galdeguioçue bideant edoceini, eta ikusico duçue horietaz orotaz jaquinsun dela;
30 Gaixtaguina, galdu behar den eguneco beguiratua dela, eta Jaunaren hasarreco eguneraino osoric dela eramana.
31 Ecen haren aitzinean norc jaçarrico dio bere bide gaixtoaz? norc bihurtuco diozca eguin dituen gaizquiac?
32 Hobira eramanen dute, eta idurico du harec duela hilen baldarnaco manamendua.
33 Eder içan çaio Cocitoco ur-heguiari; nihonereco guiçonqueta eramanen du bere ondotic, eta ecin erran becembat içanen du aitzinean.
34 Certan hari çarete beraz alferretan niri goçagarri eman beharrez, agueri denean çuen erranac ceiher eguiten dioela eguiari.

Currently Selected:

JOB 21: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy