YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIASEN PROFECIA 34

34
1 Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta haren armada gucia, eta lurreco erresuma haren escupeco ciren guciac, eta populuac oro guerlan hari cirenean Jerusalemeren contra eta haren hiri gucien contra, Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerrana:
2 Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Çoaz eta minça çaquizquio Sedeciasi, Judaco erregueri, eta erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Huna non hiri hunen ematera nohan Babilonaco erregueren escuetara, eta suz erreco du.
3 Eta herori ez haiz itzurico haren escuari; bainan atzemanic eta harturic, haren escuetara emanen haute; eta bekoz beko ikusiren duc Babilonaco erregue, eta ahotic ahora minçaturen hatzaio, eta Babilonan sarthuco haiz.
4 Gucia gatic adi çaçu Jaunaren hitza, Sedecias, Judaco erregue: Hau derraçu Jaunac: Ez haiz ezpatatic hilen,
5 Bainan baquean hilen haiz, eta hire arbaso hire aitzinean erregue içatu dirençat eguin diren errepenen arabera, orobat eguinen dute hiretzat; eta deithoraturen haute, ai Jaunca hariz; nic erran baitut hori, dio Jaunac.
6 Eta Jeremias profetac hitz horiec guciac erran ciozcan Sedecias, Judaco erregueri, Jerusalemen.
7 Eta Babilonaco erregueren armada guducatzen cen Jerusalemeren contra, eta Judaco hiri guelditzen ciren gucien contra, Laquisen eta Acecaren contra; ecen Judaco hirietaric, hauquiec ciren, hiri hazcar guelditzen cirenac.
8 Jaunaren ganic Jeremiasi ethorri hitza, Sedecias erregueac Jerusalemen populu guciarequin patu jo ondoan, oihu eguinarazten çuelaric,
9 Batbederac bere sehiac, Hebrear muthil eta nescatoac, libroric igor cetzan; eta etzeçaten behinere hequien gainean jauntasunic erabil, erran nahi da gainean jauntasunic eta bere anaiaren gainean.
10 Beraz aitzindariec oroc eta populu guciac ençun çuten eta patu bat eguin, batbederac libroric igorceco bere muthila eta bere nescatoa, eta guehiago hequien gainean ez erabilceco nausitasunic: aditu çuten beraz eta sehiac libroric igorri.
11 Bainan bihurtu ciren guero; libro utzi cituzten muthil, nescatoac, berriz hartu eta sehitasunera borchatu cituzten.
12 Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
13 Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic çuen arbasoequin batasun eguin içan dut, Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco etchetic atheratu çaituztedan egunean, nioelaric:
14 Çazpi urthe betheco direnean, batbederac utz beça bere anaia Hebrearra, saldua içan çaioena; eta sei urthez cerbitzaturen çaitu, eta guero çure ganic igorriren duçu libro; eta çuen arbasoec ez naute ençun, eta ez dute makurtu beren beharria.
15 Eta çuec bihurtu cineten egun, eta eguin cinduten ene beguietan çucen dena, bakotchac libertate oihu eguinez bere adisquidearençat; eta ene aitzinean eguin cinduten patua, ene icenaz deithua den etchean.
16 Eta guibelerat eguin, eta ene icena laidatu duçue; eta bihurraraci ditutzue, ceinec çuen muthila, ceinec çuen nescatoa, libro eta beren buruen nausi igorri cintuzten ondoan; eta azpicotu ditutzue, çuen muthil eta nescato içan ditecen.
17 Aria hortaz hau dio Jaunac: Ez nauçue ençun, ceinec bere anaiari, ceinec bere adisquideari libertatearen emateco; huna non ematen darotzuedan nic çuen libertatea ezpataren, içurrite eta gosetearen azpian erorcecoa, dio Jaunac; eta lurreco erresuma guciei emanen çaituztet, asaldutan biciaraz çaitzazteten.
18 Eta emanen ditut guiçonac, enequilaco batasuna hautsi dutenac, eta beguiratu ez dituztenac patuco hitzac, ceinetaz hitzartuac baitziren ene aitzinean, hala-nola bi erdi eguin duten erguia eta ceinaren çathien artetic iragan baitire;
19 Judaco buruçaguiac eta Jerusalemgoac, ebaquiac eta apheçac eta lurreco populu gucia, erguiaren bi erdien artetic iragan direnac;
20 Eta arthiquiren ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara; eta hequien gorphutzac içanen dire ceruco hegastinen eta lurreco basabereen hazcurri.
21 Eta Sedecias, Judaco erregue, eta haren azpico aitzindariac emanen ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara, eta Babilonaco erregueren armaden escuetara, ceinec çuen ganic guibelerat eguin baitzuten.
22 Huna nic manatzen dudala, dio Jaunac; eta nic bihurraraciren ditut armada hequiec hiri huntara, hunen contra dire guducaturen; hartuco dute eta suz erreco; eta Judaco hiriac mortu eguinen ditut, ez baita nihor egonen horietan.

Currently Selected:

JEREMIASEN PROFECIA 34: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy