YouVersion Logo
Search Icon

ISAIASEN PROFECIA 36

36
1 Eta Ecequias erreguearen hamalaugarren urthean guerthatu cen Senaquerib, Asiriarren erregue, Judaco hiri hazcar gucietara igan cela eta hartu cituela.
2 Eta Asiriarren erreguec Errabsaces igorri çuen indar handitan Laquistic Jerusalemera Ecequias erreguearen gana; eta Errabsaces baratu cen gaineco arrainteguico ixtunean, bolaçainaren landaco bidean.
3 Eta haren gana ilki ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina.
4 Eta Errabsacesec erran çaroeten: Hau dio erregue handiac: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean baihaiz bermatzen?
5 Cer asmuc, edo cer indarrec ekarcen hau bihurcera? noren gainean daducac hire phesquiça, ene ganic guibelatu baihaiz?
6 Huna non Eguiptoaren gainean, kanaberazco makila hautsi horren gainean daducacan hire ustea; horren gainean bermatzen bada guiçona, escutic sorthuren çaioc eta cilhatuco cioc: horra cer den Faraon, Eguiptoco erregue, haren gainean sinheste daducaten guciençat.
7 Eta baldin ihardesten balerotac: Gure Jainco Jaunaren baithan ematen dugu gure phesquiça: ez othe da hura bera, ceinaren leku gorac eta aldareac eragotzi baititu Ecequiasec, Judari eta Jerusalemeri erranez: Berce aldare hunen aitzinean adoratuco duçue?
8 Eta orai emahadi Asiriarren erregue ene nausiaren escuetara, eta emanen darozquiat bi mila çaldi, eta hequien igaileric ecin atheratuco duc hire populutic.
9 Eta ene nausiaren cerbitzari xumeentaricaco juie leku bakar batecoaren beguithartea nola jasanen duc? Baldin Eguiptoaren gainean bahago, orga-laster eta çaldizcoen gainean;
10 Jaunaren manua gabe igan othe naiz lur huntara, hunen xahutzera? Jaunac erran içan darot: Igan çaite lur hortara eta xahu çaçu.
11 Eta Eliacimec, eta Sobnac, eta Joahec erran cioten Errabsacesi: Çure cerbitzariei siriaraz minça çaite, ecen aditzen dugu: juduaraz ez minça guri, harrasi gainean dagoen populuac aditzen duelaric.
12 Eta Errabsicesec ihardetsi çaroeten: Hire nausiaren gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac, solas hauquien gucien eguitera; eta ez lehenago harrasi gainean jarriac dauden guiçon horietara, jan deçaten beren ongarria eta çuequin edan oinen azpitic beren guernua?
13 Eta Errabsaces xutic jarri cen, eta juduaraz minçoa goratuz, oihu eguin çuen, eta erran: Adi çatzue erregue handiaren, Asiriarren erregueren hitzac.
14 Hau dio erreguec: Ez beçaitzazte çora Ecequiasec, ceren ecin itzurraracico baitzaituztete.
15 Eta Ecequiasec ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheraturen gaitu athequetaric, eta hiri hau ez da emana içanen Asiriarren erregueren escura.
16 Berautzue Ecequiasen ençutetic; ecen hau dio Asiriarren erreguec: Eguin diçadaçute onguiethorria, eta ilki çaitezte ene gana, eta jan çaçue ceinec bere mahastitic, eta bere picotic, eta edan çaçue ceinec bere urteguico uretic,
17 Ethor nadien arteo eta eraman çaitzaiztadan çuen lurraren idurico berce lur batera, ceina baita çuena beçala ogui eta arno lurra, bihi eta mahasti lurra.
18 Eta Ecequiasec ez beçaitzazte nahas, erranez: Jaunac atheratuco gaitu. Jendaietaco Jaincoec atheratu othe dute ceinec bere lurra Asiriarren erregueren escutic?
19 Non da Ematheco eta Arphadeco jaincoa? non da Sepharbaimgo jaincoa? Atheratu othe dute Samaria ene escutic?
20 Cein da lur horietaco jainco gucietaric bere lurra ene escutic atheratu duena, Jaunac Jerusaleme atheratzeco ene escutic?
21 Eta oro ixilic egotu ciren, eta etzioten hitz bat ihardetsi; ecen erreguec manu eman çuen, erranez: Ez bioçoçuete ihardets.
22 Eta soinecoac hautsiric, Ecequiasen gana ethorri ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina, eta ekarri ciozcaten Errabsacesen hitzac.

Currently Selected:

ISAIASEN PROFECIA 36: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy