Versions

Cancel
 
2
1 Cer ikusi çuen Isaiasec, Amosen semeac, Judaren eta Jerusalemen gainean.
2 Eta azquen egunetan, Jaunaren etcheco mendia mendien cascoan içanen da xuxendua, eta mendixquez gorago helduco da, eta jendaiac hartara fharrastan ethorrico dira.
3 Eta asco populu ethorrico dira, eta erranen dute: Çatozte eta igan gaitecen Jaunaren mendira eta Jacoben Jaincoaren etchera; eta irakatsiren darozquigu bere bideac, eta haren bidexquetan ibilico gare; ecen Siondic ilkico da leguea, eta Jerusalemdic Jaunaren hitza.
4 Eta Jaunac juiaturen ditu jendaiac eta açurriaturen asco populu; eta beren ezpatetaric eguinen dituzte goldeac eta beren lancetaric segac; jendaiac jendaiaren contra ez du alchaturen ezpata, eta ez dira guehiago guduca harico.
5 Jacoben etchea, çato, eta ibil gaitecen Jaunaren arguitara.
6 Alabainan, Jauna, hastandu duçu çure populua, Jacoben etchea, beihala beçala betheac direlacotz, eta Filistindarrec beçala asmaguinac içan dituztelacotz eta ume arrotzei iratchiqui baitira.
7 Hequien lurra urhez eta cilharrez bethea da, eta hequien ontasunceac ez du ondarric.
8 Eta hequien lurra bethea da çaldiz eta ecin-kondatuzco orga-lasterrez, eta bethea da idolaz; adoratu dute beren escuetaco lana; beren erhiz eguin içan dutena.
9 Eta guiçona gurtu, guiçona aphaldu da; ez bioçoçu beraz barka.
10 Harrian sar çaitezte, cilhoetan lurraz gorde çaitezte Jaunaren hasarreari eta haren maiestatearen ospeari.
11 Guiçonaren begui goratiac aphalduac eta guiçonen burgoitasuna beheititua içanen dira; Jauna aldiz egun hartan bakarric içanen da goretsia;
12 Ecen armadetaco Jaunaren eguna ilkitzera dihoa hampurutsu, burgoi eta oçar gucien gainera, eta aphalduac içanen dira;
13 Eta atheraturen da Libango cedro handi eta gora gucien gainera, eta Basango haritz gucien gainera,
14 Eta mendi handi gucien gainera, eta mendixca gora gucien gainera,
15 Eta dorre gora gucien gainera, eta harrasi gora gucien gainera,
16 Eta Tharsiseco unci gucien gainera, eta beguico eder diren gauça gucien gainera.
17 Eta guiçonen burgoitasuna beheititua içanen da, eta guiçonen handigoa aphaldua içanen da, eta Jauna egun hartan bakarric içanen da goretsia;
18 Eta idolac arraseraino içanen dira xahutuac.
19 Eta guiçonac har-cilhoetan eta lurreco leceetan sarthuco dira Jaunaren beldurraren eta haren ospeco maiestatearen ihes, jaiquico denean lurraren jotzera.
20 Egun hartan guiçonac bere ganic urrun arthiquiren ditu bere cilharrezco idolac eta bere urhezco itchurac, sathor eta gau-ainhara, adoratzeco eguin cituenac.
21 Eta har-artequetan eta guerenda-cilhoetan sarthuco da Jaunaren beldurraren eta haren ospeco maiestatearen ihes, jaiquico denean lurraren jotzera.
22 Bara çaitezte beraz guiçonaren ganic, ceinac sudur-mizpiretan baita hatsa, ecen Guciz-Gora da bakarric ahaldun.