YouVersion Logo
Search Icon

ISAIASEN PROFECIA 18

18
1 Çorigaitz lurrari, hegalez harrabots eguiten duenari, ceina Ethiopiaco ibaiaz haindian baita,
2 Ceinac igorcen baititu bidalquinac itsasuz, eta uren gainean ihizco uncitan! Çoazte, aingueru çalhuac, ethendua eta erdiratua den jendaqui baten gana; populu ikaragarri baten garna, hura baino lazgarriagoric ez baita; iguri dagoen eta oincatua den jendaia baten gana, ceinaren ibaiec larrutu baitute haren lurra.
3 Munduco egoiliar, lurrean çaudezten guciac, eçagutzaria alchatua içanen denean mendien gainean, ikusiren duçue, eta ençunen turutaren durrundac;
4 Ceren hau baiterrat Jaunac: Phausaturen naiz, eta ene lekuan beguira egonen, egüerdico argui çoharra iduri, eta ihincezco lanhoa uztaroan beçala.
5 Alabainan aroa baino lehen loratu da mahats gucia; cirthoinduco da, eta ez onduco; pudac ebaquiren ditu aihenac; eta utzi dituzqueenac, moztuac eta arthiquiac içanen dira.
6 Eta mahastia egonen da mendietaco hegastinençat utzia, eta batean lurreco basabereençat; eta uda gucian han egonen dira ihiciac, eta neguan lurreco basabereac oro.
7 Orduan, armadetaco Jaunari emaitza bat ekarria içanen çaio ethendua eta erdiratua den populuaz; populu ikaragarriaz, ceina baino lazgarriagoric ez baita; jendaia iguri dagoen, iguri eta oincatua dagoenaz, ceinaren ibaiec larrutu baitute haren lurra; ekarria içanen da Siongo mendira, armadetaco Jaunaren icena deithua den toquira.

Currently Selected:

ISAIASEN PROFECIA 18: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy