YouVersion Logo
Search Icon

OSEEREN PROFECIA 7

7
1 Noiz-etare nahi bainuen sendatu Israel, Efraimen tzarqueria eta Samariaren malçurqueria aguertu dire; ecen gueçurrezco lanac eguin dituzte; eta ohoinac sarthu çaizcote biluztera, eta harrapacariec larrutu dituzte campoan.
2 Eta beren bihotzetan erran ez beçate, gogoan daduzcadala hequien gaixtaqueria guciac: oraico beren asmuec dituzte hersatzen; ene aitzinean dire eguinac.
3 Beren tzarqueriaz boztu dute erregue, eta beren gueçurrez beren buruçaguiac.
4 Oro lohiquerian hari ciren, okinac kaldatzen duen labea iduri; aphur bat phausatu da hiria, alchagarria nahasia içan denetic orhe gucia alchatu arteo.
5 Hau da gure erregueren eguna; arnoac abiatu ditu buruçaguiac erhotzen; erreguec çoroequin nahasi ditu escuac.
6 Ecen noiz-etare hequiei arte hedatzen hari baitzen, beren bihotza iratchiqui diote labe bat beçala; hequiec erretzen cituelaric lo eguin du gau gucia, eta bera goiceco su-garra beçala kaldatua cen.
7 Labea beçala kaldatu dire guciac, eta iretsi dituzte beren juieac; hequien erregue guciac erori dire; hequietan ez da ene gana deihadar eguin duenic.
8 Efraim bera populuequin nahastecatzen cen; Efraim bilhacatu da itzulcen ez den hautspeco ogui bat.
9 Arrotzec iretsi dute haren indarra; eta berac ez du eçagutu; ile çuriac ere hedatu dire haren baithan, eta ez da ohartu.
10 Eta Israelec bere burgoiqueria içanen du bere beguien aitzinean beheititua; eta horien gucien gatic, ez dire beren Jainco Jauna gana bihurtu, eta ez dute hura bilhatu.
11 Efraim bilhacatu da uso xoro, bihotzgabe baten idurico: deithu du Eguiptoa, Asiriarretara goan da.
12 Eta goan direneco, hequien gainera hedaturen dut ene sarea; eragotziren ditut ceruco xori bat beçala; joco ditut, hequien baldarnac aditu dixiduen arabera.
13 Çorigaitz hequiei, ceren urrundu diren ene ganic; larrutuac içanen dire, ceren ene contra eguin baitute bekatu; eta nic berrerosi ditut; eta hequiec, gueçurrac erabili dituzte ene contra.
14 Ez dute ene gana oihu eguin beren bihotzean, bainan orroaz çauden beren oheetan: Arnoz eta oguiz çuten amets, urrundu dire ene ganic.
15 Eta nic arguitu ditut, eta besoac hazcartu diozcatet; eta ene alderat malçurqueriazco gogoetac erabili dituzte.
16 Itzuli dire uztarriric gabe nahi içatera; eta eguin dire enganatzeco baicic ez den arrambela iduri; ezpataren azpira erorico dire hequien buruçaguiac, beren mihico errabia gaixtoa gatic. Hori içanen da hequien burlabide Eguiptoco lurrean.

Currently Selected:

OSEEREN PROFECIA 7: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy