1
1 Jaunac eguin solasac Oseeri, Beeriren semeari, Ociasen, Joathanen, Acacen, Ecequielen, Judaco erregue cirenen egunetan, eta Israelgo erregue Jeroboamen Joasen semearen egunetan.
2 Jaunac Oseeren bidez erran cituenen hastapena: eta Jaunac erran cioen Oseeri: Çoaz, har çaçu galduquerietaco emazte bat, eta içan çatzu galduquerietaco haurrac; ceren galduquerian sarthuz, Jauna ganic urrunduren baita lurra.
3 Eta goan cen Osee, eta emaztetzat hartu çuen Gomer, Debelaimen alaba; eta Gomer içorra guerthatu cen, eta eman cioen seme bat.
4 Eta Jaunac erran cioen: Deith çaçu Jezrahel; ceren aphur bat oraino, eta Jehuren etchean bilhaturen baitut Jezrahelen ixuri odola, eta galaraciren dut Israelgo etchearen erreguetasuna.
5 Eta egun hartan Jezrahelgo haranean crascaturen dut Israelen arrambela.
6 Eta Gomer içorra guerthatu cen oraino, eta alaba batez erdi cen. Eta Jaunac erran cioen Oseeri: Deith çaçu Urricarigabea; ceren ez bainatzaio guehiago urricalduren Israelgo etcheari, bainan ahanzpenez baitut ahanciren.
7 Eta Judaco etcheari urricalduren natzaio, eta salbaturen ditut beren Jainco Jaunaz, eta ez arrambelaz, ezpataz eta guerlaz, ez-etare çaldiez eta çaldizcoez.
8 Eta Oseec bulharretic higüindu çuen bere alaba, Urricargabea deitzen cena. Eta amatu eta seme batez erdi cen.
9 Eta Jaunac erran cioen Oseeri: Deith çaçu Ez-ene-populua; ceren ez baitzarete guehiago içanen ene populua, ez-eta ni ere çuen Jaincoa.
10 Eta Israelgo umeen nombrea içanen da itsasoco legarra beçala, ceina ez baititaque ez neurt, ez konda. Eta non-ere erran baitzaiote: Etzarete çuec ene populua; erranen çaiote: Jainco bici aren umeac çarete.
11 Eta Judaco eta Israelgo umeac batera bilduren dire; eta beren gainean buruçagui bakar bat eçarriren dute, eta lurretic alchaturen dire; ceren handia baita Jezrahelgo eguna.
Loading reference in secondary version...