1
1 Dario erreguearen bigarren urthean, seigarren hilabetheco lehen egunean, Jaunaren hitza Agjeo profetaren arartecoz ilki citzaioen Çorobabeli, Salathielen semeari, Judaco buruçaguiari; eta Jesusi, Josedequen semeari, aphez-handiari, cerralaric:
2 Hau dio armadetaco Jaunac Populu horrec erraten du: Ez da oraino ethorri Jaunaren etchearen berritzeco ordua.
3 Eta Jaunaren hitza Agjeo profetaren arartecoz ilki cen, cerralaric:
4 Çuençat ethorri othe da etche bobedatuetan egoteco muga, ene etchea mortu delaric?
5 Eta orai hau dio armadetaco Jaunac: Eçar çatzue çuen bihotzac çuen bideen gainean.
6 Erain duçue hainitz, eta guti bildu; jan duçue, eta etzarete ase; edan duçue, eta egarria ez kendu; estali çarete, eta ez berotu; eta diru bildu duenac molsa cilhatuan eçarri du.
7 Hau dio armadetaco Jaunac: Çuen bihotzac eçar çatzue çuen bideen gainean.
8 Mendira igan çaitezte, ekar çatzue çurac, eguiçue etchea, eta ene gogaraco içanen da, eta aguerturen dut erre ospea, dio Jaunac.
9 Gauça hainitzen irritsa içatu duçue, eta deus-gutitara itzuli dire; çuec etcherat ekarri, eta nic hura hats batez haiçatu: cer ariaz? dio armadetaco Jaunac. Ceren ene etchea mortu dagoen, eta çuec bakotcha bere etchearençat çareten lehiatu.
10 Horren gatic debecatu ditut ceruac ez deçaten çuen gainera eman ihincic, eta lurra debecatua da ez detzan eman bere fruituac;
11 Eta deithu dut agortea lurraren gainera, eta mendien gainera, eta oguiaren gainera, eta mahastiaren gainera, eta olibadiaren gainera, eta lurrac ekarcen dituen gucien gainera, eta guiçonen gainera, eta acienden gainera, eta escuetaco lanen gainera.
12 Eta Çorobabelec, Salathielen semeac, eta Jesusec, Josedequen semeac, aphez-handiac, eta populuco gaineraco guciec ençun cituzten beren Jainco Jaunaren minçoa eta Agjeo profetaren hitzac, hequien Jainco Jaunac hequien gana igorri çuen beçala, eta populua ikaratu cen Jaunaren aitzinean.
13 Eta Jaunaren profetac, Agjeoc, Jaunaren bidalquinetaric cenac, erran cioen populuari: Çuequin naiz ni, dio Jaunac.
14 Eta Jaunac berotu cioten gogoa Çorobabeli, Salathielen seme Judaco buruçaguiari, eta Jesusi, Josedequen seme aphez-handiari, eta gaineraco populu guciari; eta sarthu ciren temploan, eta armadetaco beren Jainco Jaunaren etcheco lanean hari ciren.
Loading reference in secondary version...